Docutec Card

Nola tratatu daiteke hitz-moteltasuna?

Toteltasuna mintzairako arazo bat da, eta jasaten duen pertsonari beldurra eta estresa eragin diezaioke, baina, zorionez, zenbait teknikaren bidez aurre egin ahal zaio.

Tratamendua luzea izan daiteke, baina toteltasuna jasaten duenari behar bezala lagunduz, hitz egiteko duten blokeoa arintzea lortzen da. Maider Egino logopedak azaldu du hitz-moteltasuna zer den. Eta arazo hau duten pertsonekin nola jokatu jakiteko ere zenbait gomendio eman ditu.

EITBko Ur Handitan saioko orrialde honetan Ainhoa eta Ibairen testigantzak dituzu entzungai.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

MAIDER EGINO.- Da arazo bat hitz egiterako orduan, baina ez da gaixotasun bat kontsideratzen, ze ez da. Da mintzamenaren arazoa. Baina hizkuntzaren eraketa, hitz-toteltasuna (hitz-moteltasuna) daukaten pertsonek ez daukate inongo arazorik esaldiak sortzeko, adibidez.

Askotan egiten dena da lan bat gurasoekin. Ume horri ikusten dioten arazoa nola landu beren etxean. Ze azkenean bakarra da lasaitasuna ematea, inguru lasai batean hitz egitea umeak, guk polikiago hitz egiten badugu umeak polikiago hitz egingo d(a)u. Eta orduan aukera, orduan gutxitzen da toteltasuna. Begietara begiratu… Abesterakoan, askotan melodia ere badago; orduan melodiak eramaten deutsez (dizkie) hitzak eta abestia daukagu oso-oso barneratuta. Melodiak laguntzen deusku (digu) hitzak suabizatzen (leuntzen), eta gainera, barneratutako gauza bat: ez na(i)z egon behar pentsatzen zer esan behar dudan ostean.

Arnasketak, poliki hitz egitea baita… Esaldien errepikapenak, igual hasi hitz batekin eta luzatzen joan lortzen adibidez, blokeo horiek gutxitzea… Adibidez: muskulaturako erlaxazioak bere (ere) bai. ez, adibidez ba hori ez? Ikusten zen El discurso del rey pelikulan,prruuu, eta holako ariketak, mugitzeko muskulatura guztia, eta lasaitasun hori lortzeko.
Bai gertatzen dena da igual dagozela (daudela), bizitzako momentu batzuetan, jo, desagertzen dela guztiz, baina igual luzera berriz agertzen da. Egoten dira holako joan-etorriak. Baina gutxitzea bai da posible. Guztiz kentzea, nagusitan, zailagoa da.

Irakasleak galdera bat egiten d(a)uenean eskua ez duena altxatzen, begiratzen dutenak beste aldera eta “niri, ez, niri, ez, niri ez, niri ez”. Hor irakasleak ere laguntza handia eman behar d(a)u, jakin pertsona hori sufritzen dabilela eta itxi (utzi) pasatzen: “Ez duzu nahi hitz egin? Ba zuk esan” Badakizu zer gertatzen den, ez? Ez detsagu (diogu) eskatzen sillan (aulkian) doan pertsona bati “korrika egin!”.

Ume batzuk, segun eta zein adinetan, lo egin gabe, preparatuta: “hemen arnastu, hemen ez…” O sea, beraientzat da mundu bat eskolako, eskolara joatea, eta, klaro, azkenean hor jende askorekin gagoz (gaude ). Nik daukat arazo hau, honek antsietate bat sortzen du, eta antsietate horrek egiten deustana (didana) da, egoera batzuetan, oraindik gehiago toteltzea. Ze hitz-totelak (hitz-motelak) emozionalki guztiz, inestabilitate bat azaldu dezakete. Azkenean, klaro, toteltasuna daukan pertsona bat sentitzen da bere buruarekiko gutxiago, ez du igual bere inguruko pertsonekin hitz egin nahi. Gordetzen da, emozionalki triste dagoz (daude)...

Honek gainera, segun eta zein epokatan beste arazo bat dauka. Ze azkenean guk, komunikatzen dogunean (dugunean), rol desberdinetan komunikatzen dogu (dugu), ez? Nik nire lagunekin, nire gurasoekin, kalean, ordua eskatzeko, ogia… Klaro, pertsona hauek bakarrik rol batzuk lantzen dabez (dituzte) gehiago: orduan hizkuntza mailan bere (ere), guk eramaten dogun (dugun) garapen hori gehiago kostatzen jakie (zaie) eramatea, ze klaro, azkenean ebitatzen (saihesten) dabez (dituzte) situazi(ñ)o batzuk. Eta gero, bestaldetik, hitz-totela (hitz-motela) ez den pertsonak baita batzuetan ebitatzen (saihesten) d(a)u hitz-totela dena jakinda hitz-totela dela, ze sortzen du antsietatea (egonezina) berarekin hitz egiteak. Orduan, ez dakit zelan zuzendu beregana, ai zer esango dotzat (diot)… Eta orduan baita, hitz-totela ez denak ere beste pertsona ebitatzen (saihesten) d(a)u. Osea hor bi aldeetatik egoten da normalean saiheste hori.

Disfemia daukan pertsona bati buruzko txiste bat: lehen telebistan entzuten zen. Telebistako edozein katetan. Egia da nik holako gauzak geroz eta gutxiago ikusi dudala. Orduan igual bai poliki-poliki kontzientziatzen goaz eta gutxitzen doa. Orain, jarraituko dabe (dute) egoten, seguru.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1 / B2
Feb 1, 2019
Number: 37736832
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
Number of visits: 621