Docutec Card

Turkiara oporretan, eta agur burusoiltasunari

Ile-inplante ebakuntzak osasun-turismo bihurtu dira Turkian. Munduan era horretako inplante-kopuru handiena egiten duen herrialdea da, eta bezeroen artean asko Euskal Herrikoak dira.

Bilboko hotel batean 110 balizko bezero elkartu ditu asteburuan Turkiako klinika batek. Guztiak gizonezkoak, 30-40 urte ingurukoak, eta batzuek jada inplantea eginda dute. Horren inguruko informazioa ematen du audio honetan.

Erreportajea osorik entzun nahi izatera, egin klik hemen.

Transcription:[+] Transcription:[-]

MAITE ARTOLA KAZETARIA. Oihane Bustos, egun on.
OIHANE YUSTOS KAZETARIA. Ezin ditugu datuak orokortu, ez dugu esango Istanbulen bakarrik dauden 250 erietxeetan gauza bera gertatzen denik, baina Anatómica elkarte edo klinika horretan, datua hori da, hilabetero-hilabetero Euskal Herritik joandako 50 laguni ile-inplantea egiten dietela.
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Hortaz, Turkia ile-inplanteen potentzia da argi.
OIHANE YUSTOS KAZETARIA. Ba klinika hauetako bezeroak adibidez, italiarrak eta espainiar estatukoak dira. Eta hara zer datu eman diguten: ile-inplanteak egiten dituen klinika honen arabera, espainiar estatuan dagoela mundu mailako burusoil-kopururik handienetakoa esango dugu. Lehen lurraldea, lehen herrialdea Txekia litzateke, bigarrena, espainiar estatua. Estatuko Zirujia Estetiko Elkartetik eman diguten beste datua: urtero 10.000 lagun joaten direla Turkiako bide hori egitera, eta horietatik zenbat diren Euskal Herrikoak, hori ez digute esan.
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Baina asko direla atera liteke ondorioa.
OIHANE YUSTOS KAZETARIA. Bai, bai. Bezero-kopurua oso handia da. Esan dizuegu: Anatómica klinikatik esaten digute Bilbo inguruko 50 laguni inplante hori egiten dietela, larunbatean. Horregatik erabaki zuten, lehendabiziko aldiz, Euskal Herrira etortzea; 5 izarretako Domine hotelean egin zioten hitzordua. Eta bi mediku etorri ziren Istanbuletik eta bi itzultzaile. Parean 110 lagun, 110 balizko bezero, eseri zitzaizkien.
Zergatik etorri ziren galdetuta, erantzunak oso antzekoak: lagun batek, lankide batek edo bizilagun batek esanda etorri direla edo ikusi dutelako norbait herrian; galdetu diete, eta haiek kontatuta hurbildu dira Bilbora. Taldean asko, eta gelaren atarian Azkoitiko senar-emazte hauek.
BEZEROA. Ba konplexua da, azken finean. Gaztea naiz oraindik eta beti ilea ederra eduki dut orain arte, baina ja galtzen eta hasi naiz eta preokupazioa-edo. Ez dakit, dudak dauzkat, azken finean tratamendu bat egin behar badaukat de por vida (betiko) edo esaten dena, ba hori ere ez dut nahi. Aber ba ze fiabilitate ematen didaten, eta daukadana gero eroriko zaidan…
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Eta hala sartu dira gelara: han jaso dituzte azalpenak eta medikuen azterketa.
OIHANE YUSTOS KAZETARIA. Xehetasunak eman dizkiete. Hasteko, prezioarena.
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Zenbat? 1950?
OIHANE YUSTOS KAZETARIA. 1950 euro bidaia kenduta. Gainerako guztia, klinika honek ordaintzen du. Zergatik horren merke? Hori galdetuko diogu.
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Zergatik horren merke, Euskal Herrian bertan dauden beste klinika batzuen prezioak alderatuta.
OIHANE YUSTOS KAZETARIA. Euskal Herriko klinikekin alderatuta, halako hiru ordaindu behar da hemen. Eta 2.000 eurotara ez da iristen Turkian. Hori galdetu diogu Nomi Turki, bera da klinika honetako arduraduna.
Turkiako gobernuak dirua ematen diela, laguntzen diela, kontatu digu, zergarik ez dutela ordaintzen. Hori hasteko. Eta bezeroaren hotela, jatekoa, garraioa, hori guztia, Erdoganen gobernuaren kontura doa. Baina hala ere, Istanbuleko gobernuak…
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Erdoganen gobernuak orduan, hortaz, ikusi du hor negozioa…
OIHANE YUSTOS KAZETARIA. Turismoa, argi eta garbi aipatzen dute. Eta lagundu nahi diete. Turista gehiago erakarri nahi dituzte eta estetika erabaki dute horretarako. Hala ere, klinika honetan esaten ziguten larunbatean, Maite, prezioa ez dela erakartzeko kontu bakarra. Oso ohituta daudela, esperientzia handia dutela eta horregatik joaten zaizkiela. Datu bat ere eman digute: egunero dozena bat inplante jartzen dituzte, 12 egunero, asteburuak barne; hilabetean 600 baino gehiago dira.
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Baina entzuleen kezka badakizu zein den, Oihane? Ea segurua den, ea urte bat edo bi pasata ez den berriz ere ilea eroriko. Edo pilulak hartu behar ote diren edo…
OIHANE YUSTOS KAZETARIA. Pilulak hartu behar dira indartzeko, lehendabiziko hilabeteetan, medikuek han behintzat kontatu zigutenez. Eta beste galdera bat, eroriko ote den. Ba Ikerrek kontatu zigun berak baduela aseguru bat edo urte-kopuru bat eman ziotela: 30 urte: aseguratuta omen dago jartzen dioten ile hori 30 urtetan. Eroriko da? Ba agian atzetik daukana, baina ile horrek beste 30 urtetan iraun behar omen du.
MAITE ARTOLA KAZETARIA. Buruko inplanteak jartzea ebakuntza bat da, medikuntza estetikoaren atalean sartzen den prozedimendua. Ez da, hortaz, osasun publikoaren ardura, Oihane?
OIHANE YUSTOS KAZETARIA. Ez. Eta horregatik esaten digute Osasun Sailean gai estetiko bat dela eta ez dutela hor sartu nahi. Gauza bera espainiar estatuko Osasun Ministerioan: ez omen daude kezkatuta, ez ditu kezkatzen urtero 10.000 lagun era honetako inplante bat egiteak.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 31, 2019
Number: 37680992
Source:
Duration: 00:04:08
Number of visits: 1080