Docutec Card

Sukuren istorio hunkigarria

2001. urtean Beñat Arrue gazte aizarnarrak bizia galdu zuen Nepalgo Pumori mendian, elur-jausi batek harrapatuta. Berari ateratako azken argazkian ageri zen Suku izeneko neska txikia.

Haurraren gaineko jakin-minak bultzatuta, argazkia hartu eta Nepalera joan ziren Beñaten gurasoak. Eta hantxe aurkitu zuten Suku Maya. Harrezkero, hainbat aldiz egin zioten bisita Sukuri. Gaur egun, pozik bizi da neska gaztea Aizarnan, Beñaten gurasoekin. Irratsaio osoa hemen duzu entzungai.

Argazkian:  Suku Maya eta Arantxa Gurrutxaga, Beñat Arrueren ama. (Noticias de Gipuzkoa).
Alex Txikon mendigoizale lemoarrak Sukuren istorioa ezagutu zuenean, Pumori mendiaren alaba izeneko dokumentala egitea erabaki zuen, bertan hildako mendizaleen omenez.

Euskadi Irratiko Faktoria saioko entzungai honetan dituzu dokumentalari eta Sukuren istorioari buruzko xehetasunak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Musika honek urrunera eramaten gaituen arren, Aizarnak egingo ditugu hurrengo minutuak Suk gaztea ezagutzeko. Duela urtebete pasatxo ezagutu genuen bere istorioa, argazki batek lotu zuen Suku Aizarnara. 2001ean Sakana-Pumori espedizioak izandako ezbeharraren bezperatan. Orduan Beñat Arrue eta  Iñaki Aiertza gipuzkoarrak eta Aritz Artieda, Javi Arkauz eta Cesar Nieto nafarrak elur-jausi batek harrapatuta hil ziren inguru haietan. Baina, esan bezala, Beñatek argazki bat atera zuen Sukurekin, ezbeharra baino lehen.
Argazkia eskuetan, Nepalera joanda, han aurkitu zuten Beñaten gurasoek Suku eta han hasi zuten harremana. Bosgarren joanaldian oso gaixo aurkitu zuten, 3.500 metroko altueran dagoen bere etxean, txabolatxo batean eta Aizarnan bizi da azken hilabeteotan sendatzeko Nepaletik etorrita. Eta Aizarnara hurbildu da Ane Albisu lankidea Suku ezagutu eta zer moduz dagoen jakiteko. Ane, egun on!
ANE ALBISU.- Egun on. Ba, bai. Aizarnara etorri gara Beñat Arrue mendizalearen etxean bizi baita orain argazkian Beñatekin ageri den neska txiki hura. Eta hau guztia bideratu duena, ba bai, Beñaten ama da,  besteak beste, eta sendiko guztiak. Arantxa Gurrutxaga. Egun on, Arantxa.
ARANTXA GURRUTXAGA.- Kaixo. Egun on!
ANE ALBISU.- Bueno, eta Namaste esan dezakegu baita ere. Namaste, Suku.
SUKU MAYA.- Namaste. Egun on. Kaixo.
ANE ALBISU.- Nepalen ditu Sukuk bere aita eta ama biologikoak, baina azken hilabete hauetan Aizarnan Arantxa zu eta zure senarra aita-amatzat hartuta, ezta?
ARANTXA GURRUTXAGA.- Bai, berak horrela esaten du.
ANE ALBISU.- Zer moduz dago Suku?
ARANTXA GURRUTXAGA.- Orain oso ondo dago, eta oso pozik dago. Etorri zen... orain dela sei hilabete egingo ditu. Eta hortik bi hilabete eta erdi ospitalean. Bada, etorri zen ekainaren 29an eta uztaila hasieran minez hasi zen, urgentzietara (larrialdietara) joan behar izan genuen oso-oso gaizki jarri zelako. Gaueko ordu biak aldean edo medikuak esan zion neurologo batek oso-oso presaka, operatu egin beharra zeukala. Porque (ze, zeren eta) ikusten zitzaiolako giltzurrunetan infekzio handi-handia.
ANE ALBISU.- Ze, han bera Katmanduko ospitale batean tratatu zuten aurrez ezta?
ARANTXA GURRUTXAGA.- Bai, bai. Guk joan den urtean ikusi genuenean gaizki-gaizki bere txabolan, ikusi genuenean, eta ospitalera helikopteroan eman genuenean….
ANE ALBISU.- Bai, zer, hori gogoratu dezagun. Ze, beharbada, duela urtebete pasatxo ezagutu genuen  Sukuren istorio hau. Gogoratu dezagun zure semea Nepalen, Pumori mendian, hil zela duela 16 urte: Beñat, eta elur-jausi batek harrapatuta. Eta argazkia, Beñati ateratako azken argazkia, hementxe daukagu zuen etxean, begien aurrean. Bada, argazki horretan neska koskor, neska txiki bati helduta dago Beñat, eta neska txiki hori da Suku, hor lau urte ditu eta zuek gero argazki horrekin joan zineten Nepalera, bera topatu zenuten argazkiari esker. Gero, askotan joan zarete, eta halako batean, bosgarren joanaldian edo nola aurkitu zenuten?
ARANTXA GURRUTXAGA.- Hori izan zen 2016an, joan den urtean, eta Suku aurkitu genuen ohean etzan, katre moduko bat, txabolaren bazter batean, harrizko pareta baten kontra burua eta justu-justu arnasa hartzen zuela. Eta denon artean pixka bat erabaki genuen ekartzeko modua nola egin eta hasi ginen tramiteak egiten, papeleoa egiten.
ANE ALBISU.- Bera hemen egongo da, ez dakit, bueno bereziki, bueno jada ohituko zen hemengo bizimodura. Baina, esan duzu 3.500 metrora dagoen txabola errukarria zen, zerorrek esan duzu. Han bizitzetik hemengo oparotasun, hemengo erosotasun, hemengo bizimodu honek txundituta utziko zuen?
ARANTXA GURRUTXAGA.- Bai, klaro (jakina). Ez zuen ezagutzen, ez frigorifiko, ez labadora. Argia pizteko ere, askotan, argi askorekin harritu bezala egiten zen, eta etorri zenean bere kuartoko (gelako) inoiz ez zuen argia pizten. Ohituta zegoen ilunpean ibiltzen.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 29, 2019
Number: 37516057
Source:
Dialect:
  • Gipuzkera
  • Batua
Duration: 03:55
Number of visits: 493