Docutec Card

BAGOAZ! B1-44-Zorionak, Amaia!

Izaro eta Amaia Errota aldizkariaren erredakzioan daude. Lanean ari diren bitartean, hitz eta pitz ari dira. Halako batean, espero ez duten bisitaria azalduko da bulegoan.

Gainera, egun berezia da gaurkoa, Amaiak bere urtemuga duelako.

Transcription:[+] Transcription:[-]

IZARO.— Ufff! Badaukat bukatzeko gogoa! A zer egun luzea!
AMAIA.— Bi elkarrizketatara joan zarelako argazkiak egitera?
IZARO.— Horixe, argazkilariak ez du ezer egiten, ezta? Zer? Anttonek kutsatu dizu, ala?
AMAIA.—Anttonek?
IZARO.— Ez, Ama Santisimak! Horixe bera esaten dit beti Anttonek!
IZARO.— Ai, eskerrak gailetak ekarri dituzun! Horiek arinduko didate arratsaldea!
AMAIA.— Dozena jan duzu eta!
IZARO.— Koinataren urtebetetzea ospatzen ari naiz, eta…
AMAIA.— Koinata… Ez duzu lotsarik!
AMAIA.— Izaro, garbitu.
ANTTON.— Kaixo. Amaiarengana etorri naiz...
IRATI.— Hortxe duzu!
AMAIA, IZARO.— Antton!
AMAIA.— Kaixo!
ANTTON.— Kaixo!
ANTTON.— Zorionak, maitea!
AMAIA.— Mila esker.
IZARO.— Entzun! Hau Antton da, nire neba… eta Amaiaren nobioa, denok ikusi ahal izan duzuen bezala.
AMAIA.— Eskerrik asko, Izaro.
IZARO.— Zertan ari zara hemen? Ezin al zenuen neska lanetik irten arte itxaron? Eee? Bueno, utziko zaituztet.
ANTTON.— Opari bat ekarri dizut. Nik neuk egin dut.
AMAIA.— Pala bat?
ANTTON.— Goazen!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jan 29, 2019
Number: 37507587
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:35
Number of visits: 123