Docutec Card

BAGOAZ! B1-43-Nola lagundu?

Izaro etxean dago, bere laguna Ibonekin konektatu da Skype bidez.

 

Arrainak hil dituen isurketaz hitz egin dute, baina ez da elkarrizketa gozoa izan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Kaixo, Ibon!
IBON.— Kaixo, Amaia. Barkatu, pittin bat berandu nator eta.
AMAIA.— Egon lasai. Etxean nago eta gauzak egiteko aprobetxatu dut. Zer moduz zaude?
IBON.— Nola nahi duzu egotea! Hemen inork ez digu lagundu nahi. Isurketaren erruduna aurkitzen ez badugu…
AMAIA.— Ba nik zuzendariarekin hitz egin dut. Egia esateko, eztabaida handi samarra izan dugu.
IBON.— Zer gertatu da, ba?
AMAIA.— Isurketaren kontua ikertzeko proposamena egin diot. Baina ez dut ezer lortu.
IBON.— Kaka zaharra!
AMAIA.— Esan dit hori ez dela gure egitekoa. Eta izango balitz ere, ez dugula langile nahikoa ikerketari heltzeko.
IBON.— Aitzakiak!
AMAIA.— Halaxe iruditu zait niri ere.
IBON.— Eta zuk zer egin behar duzu?
AMAIA.— Ba ez dakit. Nik, Ibon, lagundu nahiko nuke, baina ez dakit nola.
IBON.— Modua aldizkarian artikulua egitea da.
AMAIA.— Bai, baina hori ez dago nire esku, esan dizut.
IBON.— Zure etxearen aurrean gertatu izan balitz, orduan bai, orduan kezkatuko zinateke.
AMAIA.— Aizu, hori ez da justua.
IBON.— Erreka bat kutsatu dute, arrain guztiak hil dira eta ez dago errudunik, baina neu naiz injustua!
AMAIA.— Ez, ez, ez. Nik ez dut halakorik esan.
IBON.—  Zerbait espero nuen zuregandik! Nora ote goaz horrelako lagunekin!
AMAIA.— A! Eta hau? Pikutara!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jan 28, 2019
Number: 37451677
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:42
Number of visits: 245