Docutec Card

Algaraklown: Ospitaleetan irribarreak eragiten

Ospitaleetako egonaldiak arindu eta une txarrei aurre egiten laguntzeko, erremedio ezin hobea izan daiteke irribarre egitea.

Helburu horrekin sortu zen Algaraklown taldea. Saioa Aizpurua eta Irantzu Mantso talde horretako kideak dira eta ospitalean umeei egonaldia arintzeaz arduratzen dira. Saioa taldeko sortzailea eta arima da, eta Irantzu taldean hasi berria.

Orain gutxi, umeei ebakuntza-gelaraino laguntzen hasi dira.

 

Irratsaio osoa hemen entzun dezakezu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

MANU ETXEZORTU.- Bisita berezi bat daukagu gaur Faktorian. Izan ere, normalean ospitalean dauden umeei bisita egiten diete gure hurrengo gonbidatuek. Algaraclown-eko bi kide etorri zaizkigu, Maialen Otermin.
MAIALEN OTERMIN.- Bai. 7 urte bete dituzte ospitaleko umeak alaitzen. Ez da zenbaki borobila. Baina orain dela hilabete gutxi haurrei ebakuntza-gelaraino laguntzen hasi dira. Eta esperientzia zer moduzkoa izaten ari den jakiteko ba gurera ekarri nahi izan ditugu.
MANU ETXEZORTU.- Gurekin dira Saioa Aizpurua. Egun on, Saioa.
SAIOA AIZPURUA. Egun on.
MANU ETXEZORTU.- Eta Irantzu Mantso…
IRANTZU MANTSO. Kaixo, egun on.
MANU ETXEZORTU.- Irantzu, egun on. Bueno, Saioa, kontaiguzu, zu hasieratik zaude Algaraclown taldean, ezta? Sortzaileetako bat zara.
SAIOA AIZPURUA.- Bai. Hori da. 7 urte daramat proiektu honetan…
MANU ETXEZORTU.- Bai.
SAIOA AIZPURUA. Eta bueno, 7 urteetan ba bueno, gauza asko aldatu dira. Bada, pailazo desberdinak ditugu. Bueno, bisitak ugaritu ditugu.
MANU ETXEZORTU.- Irantzu, kontaiguzu zure esperientzia. Zu hasiberria zara, ezta?
IRANTZU MANTSO. Berri-berria. Bi bisita egin ditut behatzaile bezala eta bakarra pailazo bezala. O sea que (beraz), berri-berria, guztiz berria.
MANU ETXEZORTU.-  Bisita zer da? Besterik gabe gela bateko ateari kox-kox-kox jotzea, sartzea jakinda han ume bat dagoela eta ume horrekin egotea eta harentzat antzerki moduko bat egitea? Hori da bisita bat?
SAIOA AIZPURUA. Bada, bai. Bueno, aurretik ume horri baimena eskatu behar zaio. Eta hori da igual politena, hunkigarriena eta ederrena, ez?, daukana talde honek. Ume horiei edo eskaintzen zaiela aukera baietz ala ezetz esateko, modu batez.
IRANTZU MANTSO.- Bueno, nik esango nuke gure saioa igual, edo gure bisita hor hasiko litzatekeela, barrura begira edo familiari begira, baina lehenagotik hasten da ere bai, ez? Zeren aldatu baino lehenago, ez?, gure pailazo-arropak jarri baino lehenago, bai joaten gara ofizinara (bulegora) edo…
MAIALEN OTERMIN.- Kontrol-bulegora edo…
SAIOA AIZPURUA.- Bai. Kontrol-bulegora, ez?, eta han eskatzen dizkiegu pixka bat ba gelen datuak: ze ume dauden, zenbat urte dituzten, beraien izenak… Batzuetan informazio hori edukita ere, gero guztiz kontrakoa ikusten badugu ere, ez?, baina oso baliagarria da.
MAIALEN OTERMIN.- Hemen bi pertsona zaudete, baina, baina taldean gehiago zarete. Zer perfiletako jendea zaudete taldean?
SAIOA AIZPURUA.- Bueno, normalean denak clow formakuntza daukagun jendea gara. Zeren taldean sartzeko, bai edo bai, clown formakuntza ona eduki behar da, ez?
MAIALEN OTERMIN. - Ideia hori nondik etorri da? Zuen proposamena izan da edo, edo pentsatzen dut ospitalearekin ere hitz egin beharko zenutela?
SAIOA AIZPURUA.- Bai, bueno, gure proposamena izan zen, baina ez da izan horrela, ba etorri zaigu. Urte asko egon dira beste lekuetan egiten: Murtzian, Bartzelonan… Urte pila bat daramate (egiten) ba gu orain egiten ari garena, ez? Bueno, beraiekin topaketa batzuetan elkartzen gara ere bai. Eta bueno, komentatu izan dute nolako jarrera ona eduki duen ba, adibidez, igual kirofanoko (ebakuntza-gelako) akonpainamenduak ez? Eta orduan ikusita pixka bat ere bai prest ginela ba lan hori burutzeko, ba bueno, bildu ginen ospitaleko jendearekin eta bueno, ados ikusi zuten (baietz esan zuten, ados zeuden), probatu genuen eta horrela jarraitzen ari da.
MANU ETXEZORTU.- Helburua zein da, haurra lasaitzea? Ebakuntza egin behar zaion haur hori lasaitzea.
SAIOA AIZPURUA. Bai. Gauza desberdinak dira: batzuk horiek dira, ez? Pixka bat burutik kentzea ere bai ebakuntza datorrela eta nerbiosismo (urduritasun) hori bakarrik…
MANU ETXEZORTU.- Zer pasatuko ote zait eta?
SAIOA AIZPURUA.- Eta gero ere bai, ebakuntzara pasatu baino lehenago denbora pasatzen dute. Lehenengoak, ba bueno, segituan doaz, zuzenean sartzen dira, baina besteek itxaron egin behar dute. Eta itxaronaldi hori askotan bakarrik egiten dute, nahi dut esan bakarrik, bada, gurasoekin eta hori… Eta orduan ere bai erlazio bat sortzea, ez? Beste ume horrekin, bere ohe aurrean dagoenarekin, erlazio bat sortzea, ez? beraien artean. Eta nik uste hori lortzen dugunean, ez? zoragarria dela…
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 24, 2019
Number: 37150724
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:00
Number of visits: 848