Docutec Card

Gure txikitako testuliburu haiek!

Gure txikitako oroitzapen asko eskolarekin lotzen ditugu: nork ez du gogoan ikastetxean bizi izandako pasadizoren bat?

Audio honetan ikastolan ikasitako zenbait pertsonaren testigantza agertzen dira.

Ikasle-garaiko ikasmaterialez eta testuliburuez hitz egingo digute: nolakoak ziren, zer oroitzapen ekartzen dizkieten... Eta zuk, gogoan dituzu zure umetako testuliburu haiek?

 

Hemen irratsaio osoa entzungai.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ELKARRIZKETATUA 1.- Bada, nik gogoan dut nire ikasle-garaiko ikastolako liburuak zirela Ikastolen Elkarteak argitaratzen zituen testuliburuak, eta liburuez baino gehiago gogoratzen naiz liburu hauek ekartzen zituzten kasete batzuekin. Kasete horiek irratsaio batzuk zituzten grabatuta: Axelko irratia izeneko irrati bat ere bazen testuliburu hauek sortutako fikziozko irrati moduko bat eta irratsaio haien bitartez saiatzen ziren guri zenbait eduki modu interesgarriago batean edo erakusten eta oso-oso ideia ona iruditzen zait, gaur egun ere aplikatzeko modukoa.

ELKARRIZKETATUA 2.- Nik gogoratzen ditut Zipristin irakurgaiak izaten ziren, eta Miru eta Mara protagonistak gogoratzen ditut, fantasmatxoak eta Natur Zientzietatik berez, Kuxkux, Kuxkux liburua gogoratzen dut.

ELKARRIZKETATUA 3. – Nik gogoratzen ditut horrelako liburuxka fin-fin batzuk, ez ziren oso handiak, txikitxoak ziren. Eta etortzen ziren holako zorro urdin batean sartuta, holako pilo-pilo-pilo bat. Gu txikiak ginen, eta oso politak iruditu zitzaizkigun lehenengo egunean, baina gero kutxa horretan bertan geratu ziren guztiak eta ez genituen apenas erabili.

ELKARRIZKETATUA 4.- Bada, nik gogoratzen dudan artean behintzat, esango nuke 7. mailara arte gaur egungo DBHko aurreneko maila izango litzatekeen horretara arte, guk ez genuela batere libururik erabili, testulibururik ez genuen eta gainera, gogoratzen naiz ondoko ikastetxetakoei barre ere egiten geniela: “hara, hara zer motxila handiekin ibiltzen diren”.  Nik Amara Berrin ikasi nuen Donostian, proiektu aitzindaria zen eta guk ez genuen libururik erabili, esandakoa, zazpigarren maila edo gaurko DBHko aurreneko mailara arte.

ELKARRIZKETATUA 5.- Ni laurogeiko hamarkadako OHO garaikoa naiz eta orduan gogoratzen dut erabiltzen genituela Saioka izeneko liburu saileko testuliburuak. Urdin bat gogoan dut, ez dakit zen natura edo gizarteari buruzko liburua eta beste bat zegoen beste kolore batekoa, ez dakit gorria zen, edo berdea, hori ez dut oroitzen. Eta baita beste liburu sail bat Aurkitzen izenekoa. Horiexek etortzen zaizkit burura.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2 / B1
Jan 22, 2019
Number: 37015077
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:12
Number of visits: 799