Docutec Card

Seme-alaba kopurua gutxitzen

Lehen ohikoagoa zen seme-alaba askoko familiak izatea, eta gaur egun, ez hainbeste. Euskal Autonomia Erkidegoan ia 25.000 familia ugari daude, eta horietatik 8.000 Hirukide elkarteko kide dira, familia ugarien elkarteen federazioko kide.

Gure bizimoduan eta familia-ereduan izandako aldaketek zerikusia dute seme-alabak izateko garaian. Ibai Arberas Hirukideko langileak hainbat xehetasun kontatu dizkigu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Zer da Hirukide?
Bueno ba, Hirukide da familia ugarien elkartea. Hiru lurraldetan gaude presente: bai Araban, bai Gipuzkoan eta bai Bizkaian. Gaur egun, gutxi gorabehera 8.300 bazkide dira Hirukidekoak eta bueno, pixkanaka ari gara zenbaki horiek handitzen.
2. Familia-ereduak goitik behera aldatu dira…
Bueno, argi dago, eta gizarte guztiak daki seme-alaben kopurua behera joaten (ari) da, eta lehen, “familia eredu tradizionala”, kakotxen artean, zen aita, ama eta seme-alaba asko, ez? Eta, gaur egun, eredu hori bai mantentzen da, baina ikusten dugu ari dela aldatzen pixkanaka: badaude banandutako bikoteak, guraso bakarreko familiak, ez daukatenak seme-alabarik… Eta beraz, ikusten da aldaketa hori… Hori errealitate bat da eta gero eta seme-alaba gutxiago daude jaiotzen. Eta hori ez dugu baloratzen, baina hori gertatzen ari da, ez? Horregatik esaten duguna da beti, gizarteari esan... nahi duen seme-alabak izatea, izan dadila (ditzala), egoera apropos bat egotea hori gertatzeko, ez?
3. Zein dira familia ugaria izatearen desabantailak? Eta abantailak?
Bueno, desabantailak, gure ustetan, baita ere bi ikuspuntutan edo bi esparrutan, ez? Noski, ekonomikoki seme-alaba gehiago izateagatik, gastua handiagoa da ez? Eta halabeharrez, arazo ekonomikoak dituzten familiak baditugu eta asko dira. Eta beste aldetik, beste arazo bat da kontziliazio arloan: argi dago seme-alaba batekin ba beno bizitza ere zaila da,  birekin zailago, eta hirurekin edo gehiago(rekin) zailago, ze, klaro, pentsa... Ikastetxera ateratzen denean, bere bila, gero estraeskolarrak (eskolaz kanpoko jarduerak), eramatea larunbatean partidura edo edonora… Orduan, zailagoa da, zeren zaude egun guztian pendiente zure seme-alabez… Bakarrik bat, bi edo hiruz… Arazo hori areagotzen da, hori, nik uste biak dira (direla…)
Eta abantailak, abantailak asko dira ere: lehen komentatu duguna, harreman pertsonal horiek izatea; familiaren garrantzia…

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jan 17, 2019
Number: 36669892
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:25
Number of visits: 465