Docutec Card

Gure Zirkuan, akrobata eta pailazo, guztiak euskaraz

"Aktore gisa ez zait ezer aldatu, baina bizimoduaren aldetik bai", adierazi du Joseba Usabiaga Gure Zirkuko kideak.

Joseba Usabiaga aktorea Gure Zirkua euskal zirku ibiltarian ari da lanean gaur egun. 2017an hasi zuen ibilbidea zirkuak. Aktore tolosarrak zirkuko lana nolakoa den, eta haien bizimoduan zer eragin izan duen azalduko digu bideo honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1.Telebistan, zineman eta antzerkian ikusi zaitugu… Euskal aktoreen lanbidea nolakoa da?
Ahalik eta gehien ukitu behar dugu, ahalik eta esparru gehien: antzerkia, telebista, zinema ahal bada… Izan ere, hemen ez dira oso proiektu luzeak izaten eskuartean edukitzen ditugunak, orduan, proiektu bat bukatu eta beste bat hasten dugu ahal den tokian: edo antzerkian, telebistan edo zineman.
2. Nola eman zenion hasiera euskal zirkuaren abenturari?
Batez ere nik aspalditik Iker Galartzarekin, Gure Zirkua aurrera eraman zuen pertsonarekin, jada aurretik lan asko egindakoa naiz: herri berdinekoak gara, tolosarrak; eskola berdinekoak; txikitan elkar(rekin) hasi ginen antzerkian, nahiz eta bera ni baino helduxeagoa izan, eta pixkanaka herriz herri aritu ginen ia ia 20 urte clown-a egiten, Poxpolo, Mokolo eta konpainiarekin, eta gero, berari okurritu (bururatu) zitzaion Gure Zirkua proiektua egitea, eta ni ia ia inertziaz edo nahi gabe edo, horixe, berarekin hasi nintzen.
3.Alde handia dago aktore lanak egitetik zirkuan aritzera?
Aktore aktore bezala ez, zeren bueno, guk hemen egiten duguna, bueno, jada aurretik egiten genituen emanaldiak plazan, aretoetan eta abar. Aktore aktore bezala ez, baina bai bizimodu bezala. Gu(k) aktore bezala ohituta geunden gure lana egin eta etxera joatera deskantsatzera. Hemen ikusten duzu, gaua hemen pasatu dut kamioian lo, zeren zaintza ere egin behar da karparena, garbitu egin behar da eta hemen ia ia 24 ordu dira. Eta nik lau hilabete badaramatzat etxean baino askoz gehiago hemen lo egiten. Beraz, aktore bezala ez zait ezer aldatu, baina bizimodu bezala bai.
4.Zein da zure lana Gure Zirkuan?
Ez zait asko aldatu, zeren orain nik hemen egiten dudana, lehen, eta Ikerrek ere bai, hogei urte daramagu hau egiten. Ikerren pertsonajea (pertsonaia) Poxpolok hogeita piko urte dauzka, eta, nireak, Don Martin, pixka bat dela “maestro de ceremonias” (aurkezlea), pixka bat aurkezle eta pailazoekin esketxak egiten dituenak ere, bada pertsonaje (pertsonaia) horrek ere hogei urte dauzka. Niretzat aktore bezala ez da lanketa eta zorrotza izan, eta gutxi gorabehera hemen egiten duguna horixe da: zirkuko diziplinen artean, trantsizio bezala, esketxak egin, aurkezpenak…

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jan 10, 2019
Number: 36154941
Dialect:
  • Gipuzkera
  • Batua
Duration: 00:03:14
Number of visits: 440