Docutec Card

Enbeitatarrak, belaunaldien arteko etena eta lokarria

Onintza Enbeitari elkarrizketa Bizkaiko bertsolari txapela jantzi ondoren. Enbeitatarren sagari buruzko gogoeta egiten du bertan, belaunaldien arteko etena eta, horrekin batera, jarraipena azpimarratzen ditu. Gainera, bertsolaritza gizartearen isla dela dio, garaian garaikoa.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ONINTZA ENBEITA. Jendeak esan didana, asko poztu dela nik irabazi dudalako. Ba orain hilabetera, hori da, hori da garrantzitsuena.
ILASKI SERRANO. Sinbologia hori guztia ikusi dugu.
ONINTZA ENBEITA. Bai.
ILASKI SERRANO. Jon Enbeita osaba be (ere) bai, aitita, lehenengokoa, Bizkaiko txapelduna,lehenengokoa. Azkenean, ez dakit, kanpora gagozenok (gaudenok) eta ez dakigunok ho(rre)ri buruz, baina zure etxean hori bizi(tu)ta beti betidanik.
ONINTZA ENBEITA. Bai. Eta gero, klaro, juxtu, gainera batzuetan fetxak (datak) borobiltzen dira, ezta? Irabazi banu 2016an ere, ba irabaztea beti da polita. Baina egia da juxtu 60 urte betetzen zirela Balendinek, aitita Balentinek Arenalean lehenengo Bizkaiko txapela jantzi zuenetik, eta orain, 60 urte geroago, lehenengo emakumea ni izan naiz, ez?, txapel hori janzten. Orduan esaten dut: «ba bueno, behin historian geldituta, ba ondo dago aititaren altzotxoan gelditzea historian». Gero etxean barre egiten dugu, ez? Ba bueno, azkenean Balentin bertsolaria zen, gizon maitatua zen, lan handia egin zuen euskararen alde, baina gizon zorrotza ere bazen, gizon lehorra ere bazen, eta ari naiz…
ILASKI SERRANO. Beste sasoi bat.
ONINTZA ENBEITA. Eta ni naiz izakera aldetik, guztiz kontrakoa, ez? Eta bueno, orduan, barre ere egiten dugu. Bueno, behintzat jendeak ikusi dezala ba enbeitatarrak garatu direla. Eta…
ILASKI SERRANO. Hala ere, ze eboluzi(ñ)o aititatik ilobara! Aititak errepresentatzen zuen guztia…
ONINTZA ENBEITA. Bai.
ILASKI SERRANO. Bere zorroztasun, beraren txapel, eta beraren zorroztasun eta arteztasun horrekin, eta, eta ilobak dakarrena.
ONINTZA ENBEITA. Bai.
ILASKI SERRANO. Irudi zahar batzuk ditugu familiakoak be (ere) bai..
ONINTZA ENBEITA. A bai?
ILASKI SERRANO. Momentu batean bai, egon zen programa eder hau be (ere) bai, Kikegaz (Kikerekin) batera egin zenuen saga bat… Azkenean saga bat da enbeitatarrena be (ere) bai.
ONINTZA ENBEITA. Bai. Bada. Bai. Eta bueno, dudarik gabe, ez? Eta klaro, 15 urterekin denok hil nahi dugu gure aita, ezta? Eta orduan sinbolikoki nik ere hil behar nuen aita, eta aita hiltzeko ba hil behar nuen abizena osorik, bere zera guztiarekin. Orduan, nik onartzen dut, eta ez naiz lotsatzen, nire nerabezaroan eta bizitzan prozesu bat izan dela Onintza Enbeita izatetik Onintza izatera pasatzea, ez? Baina ja Onintza izanda, ba esaten du: «ni harro nago natorren lekutik etortzeaz, eta gainera, ba hortik etorri naizelako ditut balore asko, eta pozik nago balore horiek gaur egun mantentzearekin eta transmititzearekin».
ILASKI SERRANO. Ikusten dut: baserria, familia…
ONINTZA ENBEITA. Bai.
ILASKI SERRANO. … eta segitzen duzu, jarraitzen duzu bide horretatik be (ere) bai…
ONINTZA ENBEITA. Bai.
ILASKI SERRANO. Ze argazki ederra Berrian hurrengoko egunean zu Gernikan, azokan, eta, eta txapelarekin!
ONINTZA ENBEITA. Bai. Bueno, tranpa egin genuen argazki horretarako, zeren azokan nire lehengusua, Beñat, zegoen, zeren orain grabaketetan nabilenean bera egoten da astelehenetan azokan. Baina bai: joan ginen azokara, ez? Bueno, jendeak esaten du: «Baina ez zara azokara itzuliko». Eta hola(n). Bueno, errealitatea beti dago hor. Eta errealitatera itzultzea beti da gauza ederra, ez? Eta bueno, azoka bat da aitarekin lurra jotzeko leku bat, eta behar dira horrelako lekuak bizitzan.
ILASKI SERRANO. Bai.
ONINTZA ENBEITA. Hegan egitea ondo dago...
ILASKI SERRANO. Bai.
ONINTZA ENBEITA. …zure ametsen alde egiten duzunean, baina hegan egitea norbaitek, ez dakit non jarri zaituelako, ba ez. Lurra ukitu behar da eta bidea oinez egin behar da.
ILASKI SERRANO. Zer esango zuen urretxindorrak zeu ikusita txapela jartzen?
ONINTZA ENBEITA. Bueno, nik uste dut poztuko litzatekeela, ez?
ILASKI SERRANO. Pedro Mari da pentsatzen dut, irudietakoa…
ONINTZA ENBEITA. Bai. Pedro Mari Goikoetxea da hori.  Bai. Bai.
ILASKI SERRANO. Pedro Mari, melena ederrarekin… Bai.
ONINTZA ENBEITA. Bai. Bai. Bai. Pedro Mari Goikoetxea. Bai. Eta hor gure baserriaren aurrean.
ILASKI SERRANO. Hori bai dela elkarrizketa bat! Botila, sagardo-botila bategaz (batekin)…
ONINTZA ENBEITA. Klaro!
ILASKI SERRANO. Hori bai dela elkarrizketa bat!
ONINTZA ENBEITA. Hori da elkarrizketa ganorazko bat. Eta jendea etxera etorri eta! Ni gogoratzen naiz gu umeak ginenean inoiz holan, kazetariak etortzen zirela Balentinengana. O sea, hori, irudi hori badaukagu, badaukat nik retinan gordeta. Eta gero ikusten dut bera hain gizon elegantea, zen argala, ibilkera oso, oso zuzenekoa…
ILASKI SERRANO. Emakumeak ikusita oholtza batean, zer esango zuen? Jarritako gaiak eta jorratutako gaiak entzunda, zer esango zuen?
ONINTZA ENBEITA. A, nik uste dut bere garai horretako prismatik orain burua altxatuko balu, flipatu egingo lukeela. Flipatu egingo luke emakumeen presentziarekin, gaiekin, guztiarekin, ez? Baina beste alde batetik harro ere sentituko litzateke, ezta? Azkenean pentsatu behar duguna da 58an irabazi zuela Balentinek lehenengo txapela, lehenengo Bizkaiko txapelketa orduan egin zelako. Eta garai hartan ze bertso-gose zegoen: Arenala bete egin zen, ez? Eta hori zen euskararen alde egiteko beraiek zeukaten modua, orduan, harrien azpitik atera zuten bertsolaritza, zedozelan esateko, ez? 36an, faxisten altxamenduaren ostean, dena zegoen erdi hilda, eta orduan lan izugarria egin zuten. Orduan, orain ikustea lasaitasunez, eskoletan dagoen guztia, transmisioan egiten den lana, bertso-eskolak, hainbeste gazte Mirivillan… Nik uste dut oso harro sentituko zirela bide berri hori berriro hasteaz, eta oso harro sentituko zirela euren konpromisoari eutsi diogulako besteok.
ILASKI SERRANO. Osabak berak, Jon Enbeitak, bota zuen bertsoan be (ere) bai. Zenbat aldatu den be (ere) bai osabaren sasoitik gaur egunera, berak alabak izanda, eta alaba bertsolaria eta abar, ze argiak diren be (ere) bai, eta ze salto ematen duten eta esaten dudana: ezberdina da,baina oso ondo dago dagoena.
ONINTZA ENBEITA. Bai. Azkenean bertsolariak ezin du… Ene, han, Onintza!
ILASKI SERRANO. Ene! Hau sorpresa zen! Bai.
ONINTZA ENBEITA. Ze, ze, bertsolaritzak ezin du berak bakarrik bidea egin, ez?: gizartean joan behar du eta gizartearekin joan behar du. Orduan, bertsolaritzan matxismoa egon bada, da euskal gizartean  egon delako eta bertsolaritzan feminismoa badago da euskal gizartean dagoelako. Eta bertsolaritzan sartungo (sartuko) bada transexualitatea da gizartean dagoelako. Eta horrela gauza guztiekin. Orduan ikusteak zuk orain dela 200 urteko doinuekin kantatzen duzun arte horretan garapenerako aukera hori dagoela ba gauza oso ederra da.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jan 10, 2019
Number: 36142701
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
Number of visits: 527