Docutec Card

Beharrezkoa al dugu bakardadea?

Gure bizitzako zenbait unetan bakarrik senti gaitezke, egoera jakin bat bizitzen ari garelako. Baina, beste zenbaitetan, gizarte-eredu honek eragindakoa izaten da bakardadea, eta arazo larria bilakatzen da.

Oihana Ameskua filosofia-irakasleak bakardadeari buruzko hausnarketa interesgarria ekarri digu Mezulariaren saio honetara. Bakardadea bizipen indibiduala izan daitekeela adierazi du, eta une jakin batzuetan beharrezkoa duguna.

 

Baina, zertarako baliatu dezakegu bakardadea? Eta egungo gizarte azeleratuan zer arrazoik eragiten dute bakardadea?

Saio osoa hemen entzun dezakezu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. - Hamabostean behin filosofiari lotutako gaiak eta gogoetak ekartzen dizkigu Oihana Ameskua irakasle eta Agora taldeko kideak. Arratsalde on, Oihana.

OIHANA AMESKUA.- Bai. Arratsalde on.

ESATARIA. - Bakardadea da gaur ekarri diguzun gaia. Tira ba, ekin diezaiogun: bakardadea. Zer da?: egoera bat, bizipen subjektibo bat? Zer da bakardadea, Oihana?

OIHANA AMESKUA. - Bueno, nik uste bakardade, badela bakardadea subjektiboki bizitzeko, ba horixe, ez?, aukera hori eta beraz, dimentsio pertsonal hori izan, badu. Bizitzaren tarte batzuk ba bueno, bakartiago ematen ditugu. Batzuetan bizitzaren zirkunstantziek horretara eraman gaituztelako, beste batzuetan bilatu egiten dugulako eta beraz, uste dut batzuetan, badela zerbait efimeroa (iragankorra) eta kontingentea edo pasatu egiten dena, eta beste batzuetan kasik beharrezkotzat dugula bakardadea, ba geure burua topatzeko edo sormen-prozesu bat aurrera eramateko, edo dena dela.
Baina niri kezka edo hausnarketa sortarazten didana ez da horrenbestez bakardade-mota hau, baizik eta gehiago, ba beharbada gure gizarte-ereduak, gure bizimoduek produzitu egiten duten bakardadea, ezta? Alegia, gizarte-sektore zabal bat harrapatu egiten duena, ez delako horrenbestez horixe, dimentsio pertsonal bat, baizik eta ba gehiago produktu bat, ekoiztu egiten dugun zerbait, eta askotan ikusezin bilakatzen zaigularik. Bakardade honek, gure gizarte-egiturekin lotuta dagoen honek, baditu kausa sozialak, kausa ekonomikoak, kulturalak beharbada… Eta agian bakardadeari buruz hitz egiten dugunean kausa hauei ez diegu horrenbeste jaramon egiten.

ESATARIA. - Eta zeintzuk dira kausa horiek, Oihana? Zer arrazoi daude bakardadearen sorrera eta ekoizpen horretan?

OIHANA AMESKUA.- Bat da, kausetako bat da, izan daiteke denbora-falta. Hau ere oso sintomatikoa dena, ezta?, oso gure, gure gizarteetako ezaugarri oso errotua dena, ezta?: denbora-falta. Ez daukagu denborarik, ezta? Denbora... bada, kirola egiteko, denbora paseatzeko. Epikuro eta bere jarraitzaileak elkartu egiten ziren lorategian filosofatzeko. Lorategiko filosofoak ziren haiek, eta haiek oso garbi zuten bizitzaren helburu den zoriontasuna eskuratzeko, ba plazeren bideari jarraitu behar zitzaiola, eta horretan ezinbesteko bidelagunak edo konplizeak direla lagunak. Eta bueno, hori da hain zuzen ere, ba batzuetan gaur egun daramagun bizitza azeleratu horretan ba nahiko huts egiten dugun kontu bat, ezta? Zeren oharkabean bakardadea ere horrela ekoiztu egiten dugu guk geuk. Baina badira beste batzuk ere.

ESATARIA.- Eta neurri batean, barkatu Oihana, neurri batean horri lotuta teknologia berriak leudeke, ezta?

OIHANA AMESKUA. - Pentsalari askok ere hau ikusten dute bakardade-sortzaile moduan, ezta?, teknologia berri hauek. Berez ez luke zertan izan behar: gertatzen dena da, ba bueno, nola, ze bilakaera izan duen teknologiak. Ba baduela ere aipatzen duzun beste ertz hori ere, ezta? Paradoxikoki konektatu egin gaitzake, baina gertukoengandik ere, ba bueno, urrundu edo, edo haien aurrean pantailak eraiki egiten dira, ezta?
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jan 9, 2019
Number: 36081559
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:03
Number of visits: 963