Docutec Card

Maitasunak iraungitze data du

Alemaniako diputatu batek proposatu du ezkondu eta zazpi urtera ezkontza kontratu berria egin behar luketela bikote guztiek. Gai mamitsu horren inguruan iritzia ematen dute sexologo eta psikologoek irratsaio honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

 

Esataria. Ana Albisu, kaixo, egun on.

Ana Albisu. Kaixo, egun on. Bai. Gabrielle Pauli, Alemaniako diputatu sozial-kristauak, eta bere alderdiko presidentegai dena gainera, argi dauka, oso argi. 7 urte irauten omen du maitasunak. Beraz, ezkontzak 7 urterako balio izan beharko omen luke, eta orduan ikusi itun edo kontratu hori berritu ala ez. Hori dio berak. Alegia, 7 urtera kadukatu (iraungi) edo egiten duela nolabait bikotearen maitasun horrek. (iraungitzen dela maitasun hori). Iraungitze-data jarri behar zaiola.

Esataria. Eider Iruretagoiena psikologoa da. Eider, kaixo, egun on.

Eider Iruretagoiena. Egun on.

Esataria. Iñaki Martinez psikologoa da baita ere eta bikoteen arteko harremanetan aditua. Iñaki, egun on zuri ere.

Iñaki Martinez. Egun on. Egun on.

Esataria. Eta Agurtzane Ormaza psikologoa eta sexologoa. Agurtzane, egun on zuri ere.

Egun on. Egun on danori (denoi).

Esataria. Bueno, 7 urte. Bikoteen arteko maitasunak zenbat irauten du? Zer iruditzen zaizue diputatu alemaniar honek egin duen proposamena? Iñaki, 7urte…

Iñaki Martinez. Bueno nik uste dut maitasunari buruz hitz egiterakoan jakin behar dugu zer den maitasuna, eta zer den amodioa, edo desioa (desira) edo pasioa.(grina)

Esataria. Ya.

Iñaki Martinez. Ez dute zerikusirik gauza batek beste batekin, e! Eta orduan nik uste tipo horrek hori, 7 urte irauten duela esaten duenean…

Esataria. Desioaz (desiraz) ari da, pasioaz ari da?

Iñaki Martinez. Bai. Bai. Nik uste pasioaz hitz egiten duela.

Iñaki Martinez. Eta bueno, 7 urte asko iruditzen zait.

Eider Iruretagoiena. Bai. Desio (desira) edo pasioarentzat 7 urtek asko dirudi, ez?

Esataria. Bai. Eider!

Eider Iruretagoiena. Bai. Nik behintzat irakurria daukat eta entzunda daukat 3 urte irauten duela pasioak…

Esataria. 3 urte?

Eider Iruretagoiena. …eta bestela ezingo genukeela horrela ibili, denbora guztian hormonak gora, hormonak behera, gorri jartzen, eta denbora guztian bihotza ehunetik ehunera, ezta?

Esataria. Um.

Eider Iruretagoiena. Ezingo litzatekeela 7 urte horrela pasa. Eta nik uste dut ados, dezente ados nagoela. Gainera, jendeari galdetu egin diot eta jende guztiak esaten zidan “7 urte? Horrenbeste?”.

Agurtzane Ormaza. Beste kontzeptu bat, kontratuarena edo itunarena, oso interesgarria da.

Ana Albisu. Emakumea da, diputatua emakumea da.

Esataria. Emakumea da.

Agurtzane Ormaza. A? Pertsona… A bai?

Ana Albisu. Lasai. Lasai. Segi.

Agurtzane Ormaza. Ez nekien… Bueno, oso interesgarria dela, ze mahai-gainean jartzen dau (du) ze inportantea den kontratuak edo itunak egitea bikotekideen artean. Nik uste dut askotan gehienok daukagula itun bat, baina itun hori askotan ez dugula esplizitatzen edo mahai-gainean jartzen, eta horrek askotan ekartzen deusku (digu) arazo asko (dizkigu arazo asko). Orduan, noizean behin, bestelako itunen moduan ezta?, beharbada bai dela inportantea aditutea (aditzea) zer dagoen eta begiradatxo bat emon (eman) ze geuk bere (ere) aldatu egiten gara. Ez bakarrik gure harremana, baizik gu geure barnean ziklo desberdinetan sartzen gara. Beraz, beharrak, desioak (desirak), gurariak eta beldurrak desberdinak izaten dira. Beraz, uste dot (dut) hori oso inportantea dela beren aldetik. Beharbada, beste guztia galdera-ikurrekaz (galdera-markaz) ipiniko nuke, baina hori (horrek) uste dot (dut) badaukala zerikusi…

Esataria. Agurtzanek aipatu duena, kontratuaren garrantzia, bai Iñakik eta bai Eiderrek buruarekin baietz esan dute…

Agurtzane Ormaza. Baietz.

Esataria. …konforme (ados)daudela esan dute. Iñaki, zergatik, zergatik da hain garrantzizkoa kontratuaren kontu hori?

Iñaki Martinez. Bueno, berak esan duen bezala, noski, bikote bat ezkontzen denean edo osatzen dutenean bikotea ez dakite zertaz konprometitzen diren. Eta orduan hori oso inportantea da. Zu eta ni helduak gara eta konpromiso bat hartuko dugu. Bai; nahi dugun konpromisoa. Eta horretaz esperientzia asko daude Ipar Ameriketan eta hemen ere bai. Eta nik askotan egin dut (ditut) holako akordioak, eta hortik aurrera ja bizitza aldatzen da, batez ere, akordioa egiterakoan ez da zerbait firmatzeko (sinatzeko) baizik eta egiteko. Eta egiterakoan bakoitza konturatzen da zein gizartean (gizartetan) bizi garen, ze legeak ditugun, noraino dauzkagun kreentzia batzuk, sinismen batzuk… Eta, eta noski, emakumea eta gizona… Eta orduan hor banatu behar dira gauzak, akordio bat hartu behar da, proiektu bat egiteko, eta hori oso interesgarria da, batez ere, bikote bat… Aurrena jakin behar du bikote batek nola osatu bikotea. Hori aurrena. Baina ailegatzen bada momentu bat apartatzeko inportantea da jakitea “ez dugu botako pikutara orain arte egindakoa, baizik eta polita izan da gure bizitza, eta egin behar duguna, harremana aldatzea”

Esataria. Um.

Iñaki Martinez. Eta orduan, hemendik aurrera batez ere seme-alabak izaten baldin badute (badituzte)…

Esataria. Bai.

Iñaki Martinez. …jakin behar dute proiektu hori bukatu gabe dagoela, eta orduan, zu izango zara nire seme-alaben ama eta ni izango naiz zure seme-alaben aita. Eta orduan interesatzen zaigu jarraitzea gure harremana, eta nola. Ba, orduan, hor akordio bat egin behar dugu.

Esataria. Bai. Bai.

Iñaki Martinez. Burua erabili behar da. Burua erabili behar da, eta gure inteligentzia eta energia eta maitasun guztia jarri ondo bideratzeko. Eta horretarako oso inportantea da fusioan ez erortzea, eta orduan izan behar dugu, zuk zure espazio fisikoa eta nik nirea, eta gero izango dugu espazio fisikoa biontzako,

Esataria. Bai.

Iñaki Martinez. …gure proiektua osatzeko. Gure espazio psikikoa ere bai, zurea eta nirea. Eta gero izango dugu espazio psikikoa komunikatzeko gure artean: sentimendua, maitasuna, sentitzen duguna, nahi duguna, gure barruko bizitza. Eta gero izango dugu, zuk zure dirua eta nik nire dirua. Eta izango dugu gero diru bat biontzako eta proiektu hau osatzeko. Eta gero nik behar dut nire denbora. Eta zuk behar duzu zure denbora. Eta gero izango dugu denbora bat biontzako proiektu hau osatzeko. Horrela ni izango naiz ni eta zu zu izango zara, konfunditu (nahasi) gabe.

Esataria. Zer da bakoitzak bere espazio psikikoa izatea? Hori esplikatu (azaldu) dezakezu pixka bat, Iñaki?

Iñaki Martinez. Bueno, nik esango nuke… Dira, nik sentitzen dudana, nire maitasuna, nire desioak, nik nire barruko guztia… Vida (bizitza) espirituala, psikikoa edo nire barrukoa… Eta hombre (jakina!), askotan esaten dut ¿qué estás pensando?, zer pentsatzen duzu zuk?

Esataria. Bai.

Iñaki Martinez. Bueno, nirea da hori. Nik ez dizut esan behar. Nahi badut esango dizut. Bestela, ez. Baina badirudi esaten ez badiozu, bueno, traidore bat zarela edo.

Esataria. Ya.

Iñaki Martinez. Eta orduan gure kulturak bultzatzen gaitu, hori, fusiora. Baina hori oso arriskutsua da.

Esataria. Bakoitzak, beraz, bere espazio psikikoa behar du, espazio fisikoa ere bai, Eider, gero eta gehiago ari da hitz egiten bakoitzak bere etxean bizi beharko lukeela, nahi dutenean elkartu, bakoitzak bere ohea izan, bakoitzak bere komuna ere bai, diote batzuek…

Eider Iruretagoiena. Bueno, nik uste hori dela bakoitzak erabaki behar duen zerbait, ez? Baina ez gizartetik inposatua bikote (bikotekide) batekin zaudelako, elkarrekin bizi, elkarrekin lo eta dena elkarrekin. Uste dut hori hitz egin behar dela ere bai, eta bakoitzak erabaki. Eta ba, adibidez, Iñakik esaten zuen moduan, bere dirua, bakoitzak bere lagunak, e! ez nire lagunak zure lagunak dira eta denak elkarrekin beti. Ze nik nire espazioa ere behar dut.

 


Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Sep 27, 2007
Number: 355858
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:06:56
Number of visits: 8172