Docutec Card

Egutegirik bai etxean?

Ba al duzue etxean egutegia edo kalendarioa jartzeko ohiturarik? Zer jartzen duzue, urtero berdina? Irratsaio honetan batzuen berri ematen dute.

Honako hauek aipatzen dituzte, besteak beste: Seaskako ikastolena, Ilargiaren egutegia eta Arantzazukoa. Ezagutzen al dituzu?

 

Arantzazuko takoa

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA 1. Ziurrenik, zuetako askok datorren urteko egutegiren bat ere jasoko zenuten etxean. Olaia, zuk zer-nolako egutegia jartzen duzu etxean? Edo, beharbada, galdera izan beharko litzateke egutegik, kalendariorik, jartzen duzun?
KAZETARIA 2. Bai, bai. Egutegia beti jartzen dugu etxean; sarreran bere txokoa badu. Gainera, familian egiten dugun egutegia da; bueno, nire ahizpak egiten du. Egutegia da, guk bidaltzen dizkiogu argazkiak eta gero berak egiten du.
KAZETARIA 1. Modan jarri da hori, bai.
KAZETARIA 2. Eta zuk, Manu, egutegirik jartzen al duzu?
KAZETARIA 1. Begira, bai. Sukaldean jartzen dugu Pirineos aldizkariko kalendarioa, orrialde handiak dituena; eta gero Argiako takoa ere erabiltzen dut.
KAZETARIA 2. Oraindik egutegirik ez baduzue, edo aurten zein jarriko duzuen erabaki ez baduzue, guk ideia pare bat emango dizkizuegu.
KAZETARIA 1. Oso ondo.
KAZETARIA 2. Klasiko batetik hasiko gara, Seaskako egutegiarekin hasiko gara. Zenbatek ez ote zuten aukeratuko euren seme-alaben izena egutegi honi esker! Ba Ramuntxo Etxeberrik, Seaskako langileak, egutegi honen historiaren laburpen txiki bat egin digu.
RAMUNTXO ETXEBERRI SEASKAKO LANGILEA. Ikastolako egutegiaren ideia ukan zuten, duela 30 urte baino gehiago, Iparraldeko ikastoletako gurasoek. Nahi zuten aterabide bat atzeman diru pixkat egiteko Eguberri garaian. Pentsatu ziren aski hurbildik segitzea santutegi klasikoa, gehitzea euskarazko izena, sainduaren euskarazko izena. Pentsatu ziren ere mitologiatik edo literaturatik agertzen diren izenak gehitzea.
KAZETARIA 1. Seaskako egutegia izan liteke, beraz, aukeretako bat. Beste bat da udalek, udaletxeek argitaratzen dituzten egutegiak.
KAZETARIA 2. Ba bai, badirudi baietz. Egutegi arrakastatsuen zerrendan jarri beharko genituzkeela udaletako egutegi hauek.
KAZETARIA 1. Ilargiaren egutegia ere badago.
KAZETARIA 2. Bai, bai, bai. Eta ilargiaren egutegiaren xehetasunak emango dizkiguna Jakoba Errekondo agronomo paisajista.
JAKOBA ERREKONDO. Egutegi honek hasteko hilero esaera bat ekartzen digu Pello Zabalak aukeratutakoa. Eta gero, baita ere, nekazaritza ekologikoan eta eredu ekologikoari lotutako esaera bat edo proposamen bat hilabete horretan osatzeko gure elikadura eta abar. Gero, eta agian jendeak gehiena ezagutzen duena da ilgora eta ilbehera eta, era berean, ilzaharra eta ilberri-zikloak grafikoki oso garbi adierazten ditu.
Baita ere, hilero azaltzen dira bai baratzean edo ortuan, fruitu-arboletan eta basoan lanak noiz egin behar ditugun, hilabete bakoitzean zein lan dauden. Gero, baita ere, hilero garaiko eta bertako barazkia zeintzuk diren, jakiteko kalitatezkoak zein diren –zergatikan, klaro, gaur egun denetatik topatzen dugu urte osoan eta ez dakigu bertakoa den, nongo den, urrutitik ekarri diguten…– Eta gero amaitzeko, baita ere, bukaeran azaltzen da ilargiaren eraginaren atala esplikatuz nola den bere eragina landareetan.
KAZETARIA 2. Amaitzeko, egutegi klasikoago bat ekarriko dugu, ze Arantzazuko egutegiari buruz arituko gara datozen minutuetan.

JOXE M. ARREGI, ARANTZAZUKO FRAIDEA. Guk takoa deitzen diogu, takoa, Euskal Herriko sukalde askotan egoten dena. Egunero-egunero orritxo bat dauka, eta orritxo horretan bi parte dauzka. Lehenengo partean, aurreko partean jartzen ditugu eguna, noski, eta gero ba eguzkia noiz ateratzen den, noiz sartzen den. Gero beti, nik uste dut, jendeak asko estimatzen duena da ba zeratxo bat, esalditxo bat jartzen dugu hor: dira esaera zaharrak, ba sarritan errepikatuz baina bueno, bizitzako zentzua edo jakituria hori erakusten dutenak.
Eta atzeko partean, berriz, gauza asko jartzen ditugu, 365 egun betetzea ez da erraza izaten eta.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Dec 27, 2018
Number: 35199804
Source:
Duration: 00:03:49
Number of visits: 783