Docutec Card

Horra, horra, gure Olentzero!

Emakumezko Olentzero panpinak hasi dira agertzen bazterretan. Dirudienez, euskal tradizioan, Olentzero izenez ezagutzen dugun pertsonaia emakume batek bete izan du.

Orantzaroa ikertu du Leitzako ALKE elkarteak eta atera dituen ondorioak honela laburbildu daitezke:

Olentzero ez zen beti lanbide eta forma berean irudikatzen. Batzuetan ikazkin, beste batzuetan arrantzale... Eguberrietan sutara botatzen zen enbor sendoari deitzen zitzaion Olentzero zenbait tokitan, eta pentsatzen da sutan duela jatorria gaur egun euskal Papa Noelen tankera hartu duen pertsonaiak. Sutan jaio eta sutan hiltzen zen maiz garai batean, beraz, Olentzero.
Enborretik panpina eratorri ote zen? Orantzaro ehiztari, dantzari, txistulari, jostun, artzain edo sorgin moduan ageri da. Batzuetan zarpail, beste batzuetan dotore, gizon, emakume edo genero jakinik gabekoa.

 

Irudiak ALKE, Guregipuzkoa, Duguna, Txindurri. Musika: Travelling Brothers Big Band. Horra, horra, gure Olentzero!

Iturria: Dantzan

Transcription:[+] Transcription:[-]

Olentzero emakumeak hasi dira agertzen.

Tradizioan Olentzero emakumeak izan dira.

Olentzero ez zen beti lanbide eta forma berean irudikatzen.

Batzuetan ikazkin, beste batzuetan arrantzale.

Eguberrietan sutara botatzen zen enbor sendoari deitzen zitzaion Olentzero zenbait tokitan, eta pentsatzen da sutan duela jatorria gaur egun euskal papa-noelen tankera hartu duenak.

Sutan jaio eta sutan hiltzen zen maiz garai batean beraz Olentzero.

Enborretik panpina eratorri ote zen?

Hain zuzen, panpina tankeran agertzen zen Orantzaroa ikertu du Leitzako ALKE elkarteak.

Orantzaro ehiztari, dantzari, txistulari.

Orantzaro jostun, artzain edo sorgin moduan ageri da.

Batzuetan zarpail, beste batzuetan dotore, gizon edo emakume edo genero jakinik gabekoak.

2014an Olentzero emakumea atera zuten Iruñean.

Olentzero gurea bada, egin dezagun gure Olentzero.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Dec 19, 2018
Number: 34685467
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:44
Number of visits: 656