Docutec Card

Emakumeek askatasunez korrika egiteko eskubidea aldarrikatzen

2018ko abenduaren 12an El Campillo (Huelva) inguruan korrika egitera atera zen Laura Luelmo gazte irakaslea. Astebete desagertuta egon ondoren, hilik aurkitu zuten korrikalaria.

Laura Luelmori jazotakoa hizpide izango dute bideoan. Sonia kirolaria eta irakaslea da, eta 40 urte daramatza kalean korrika egiten. Horregatik, gertutik bizitzen ari da gertatutakoa. Beste hainbat emakumek bezala, bakarrik eta askatasun osoz, emakumeek korrika egiteko duten eskubidea aldarrikatu nahi du.

Hildako kirolariaren omenez, abenduaren 21ean, lasterka egiteko deialdia egin dute Bilbon. 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Sonia emakumea, kirolaria eta irakaslea da. Horregatik, gertutik bizitzen ari da Laura Luelmori gertatutakoa.
SONIA.- Berri oso txarra, oso tristea eta askok… gutariko askok hurbiletik sentitzen dugu hori. Ez zaigulako horrelako gauza gogorrik pasa, baina bai antze(ra)ko gauzak, sustoak izan ditugu.
ESATARIA.- 40 urte pasa daramatza kalean korrika egiten. Batzuetan bakarrik, besteetan taldeka.
SONIA.- Bakarrik baldin bagoaz, bada, normalean ez zoaz edozein lekutara, eta edozein ordutan. Behintzat, argia egon deikela (dadila) eta ba... kotxeren bat edo pertsonaren bat ikusi dezakezun tokitik zoaz.
ESATARIA.- Beti sentitu du segurtasun eza, baina orain arreta handiagoa ipintzen du.
SONIA.- Aurikular biak eramanez gero, ez zara ezertaz ohartzen. Orduan, bat eramanez gero, niri gustatzen zait korrika egitea musikarekin. Baina gutxienez entzuten duzu inguruan zer gertatzen ari den eta nik normalean aholkatzen dut hori.
ESATARIA.- Milaka eta milaka emakume kalera atera dira; Durangon duela minutu batzuk. Sentimendua berbera da leku guztietan.
SONIA.- Horrelako gauza bat edozeini gertatu ahal zaio. Ze, badakigu badagozela (badaudela) horrelako pertsonak, pentsamendu arraroak dituzten pertsonak, toki guztietan.
ESATARIA.- Sare sozialetan ere emakume ezagunak eta ezezagunak, dena(e)k Laura gogoan. Ostiralean Bilbon gogoratuko dute.
EMAKUME KORRIKALARI BAT.- (Gaztelaniaz)
ESATARIA.- Eta ez bakarrik korrika egiterakoan: emakumeok ere beldurrik gabe bizi nahi dugu.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Dec 19, 2018
Number: 34682584
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Batua
Duration: 01:31
Number of visits: 397