Docutec Card

Onintza Enbeita Bizkaiko Bertsolari Txapelketako irabazle

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi duen lehen emakumea da Onintza Enbeita muxikarra. Etxahun Lekuerekin aritu da buruz burukoan.

Hunkigarria izan da osabak, Jon Enbeitak, txapela jantzi dion momentua. Amaierako agurrean, besteak beste, aitona Balendin izan du gogoan Onintza Enbeitak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AURKEZLEA. 843 puntu eta erdiagaz (erdirekin) 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren txapelduna, Onintza Enbeita Maguregi.
KAZETARIA. Onintza Enbeita Maguregi, Bizkaiko Bertsolari Txapelduna. Historia egingo dugu: lehenengo aldiz emakume batek jantziko du txapela. Negar, eta bera ikusita, apurtxo bat gu ere hunkitu egiten gara, Igor.
IGOR ELORTZA BERTSOLARIA. Bai, horixe. Eta ni asko poztu naiz, eta gero ikusi behar amaierako agurra kantetako (kantatzeko) gai izango dan (den).
KAZETARIA Hortxe! Onintza, agur egiten. Oilo-ipurdia esaten zigun berak bere banakako bakarkako lan horretan, eta egia esan, oilo-ipurdia jarri digu Onintzak bukaera alde honetara. Seigarren finala Onintza Enbeita Maguregirentzat. Ze besarkada ederra, Miren Amurizarekin be (ere) bai. Abarkasekin be (ere) besarkada ederra, esaten aritu garelako hemen; lagunak dira guztiak, eta hemen denek irabazten dute, ezta?
AURKEZLEA Bizkaiko bertsogintzan erreferente nabarmena, Jon Enbeita Ealo.
KAZETARIA Jon Enbeita, Bizkaiko bertsolaritza aipatzean, Jon Enbeita pentsatu behar: a ze besarkada ederra! Osaba alde batetik, iloba bestetik. Balendin Enbeita handiak irabazi zuen lehenengo aldiz Bizkaiko Txapelketa hau, semeak ere irabazita, orain ilobaren txanda iritsi da: enbeitatarrak oholtza gainean.
IGOR ELORTZA BERTSOLARIA. Lehen esan dugu bertsolari saga handienetakoa dela, eta hemen dago erakusgarri. Orain dela 60 urte Balendinek irabazi duena gaur Onintzak.
IKUS-ENTZULEAK. Onintza, Onintza…

ONINTZA ENBEITA:
Balentin, zu izan zinen
gurean lehen txapelduna,
gero etorri zan osaben
ta lehengusuen eguna,
orain etxeko txikia
bihotza ostu eutsuna;
makila eskuan dago
erdi-negarrez tuntuna,   (bis)
hamasei urtetik plazan,
gaur lora, bihar asuna,
zuen altzoan egin na(i)z
ni neska bat ahalduna,
sentidu arazi nozue
hain etxekoa, kuttuna,
plazaz plaza buelta(t)u nahi dot 
jaso dodan maitasuna.  (bis)

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Dec 17, 2018
Number: 34526343
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Batua
Duration: 00:03:33
Number of visits: 424