Docutec Card

Zertarako erabiltzen dute gazteek telefono mugikorra?

Teknologia-aurrerapenak inoiz baino arinago ari dira garatzen, eta telefono mugikorra da horren adibideetakoa. Gaur egun ia denetarako erabiltzen dugu, eta zaila egiten zaigu bera gabe bizitzea.

Maddi, Asier eta Mariajeren testigantzak jaso ditugu, telefono mugikorrek beraiengan zer eragin duten ezagutzeko. Gehienek aitortu digutenez, oso zaila egingo litzaieke gailu hau gabe egotea. Baina aldi berean, jabetzen dira mugikorren eraginez hainbat trebetasun eta balio galdu ditugula.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Zein da zure mugikorra?
MADDI CABALLERO GARCIA: Daukat telefono bat orain dela urte eta piko, ez da oso berria: osea, 100 euro baino gutxiago balio daben (duen) mobil bat da.
ASIER RODRIGUEZ: Eee…Po… Mugikorraren marka ez dakit. LG uste dut, eta daukat hiru hilabetetik, bai, gutxi gorabehera. Bestea jauzi zitzaidan eta apurtu zen.
MARIAJE BARANDIARAN: Buf, nik mugikorra duela… Ez da hainbeste denbora daukadala, eta neukan zahar bat. Eta duela bi urte eta erdi oparitu zidaten bat orain Whatsappa eta dena daukadana. Baina ordura arte ni ibiltzen nintzen zahar batekin, hain zuzen ere, deiak jasotzeko eta justu-justu sms-ren bat edo bidaltzeko, besterik ez.

2. Askotan erabiltzen duzu? Zertarako?
MADDI CABALLERO GARCIA: Bastante (nahikoa) begitzen dot (begiratzen dut) egunean zehar. Zeren daukat mania jada begitu (begiratu), ez dakit zertarako eta igual ordua begituteko (begiratzeko) eta ez dot begitzen (dut begiratzen) ezer bez (ere ez). Mania hori, edukitzea mobila (mugikorra) gainean, gehienbat Whatsappa erabiltzeko, komunikatzeko, zeren oso ohituta gaude Whatsappetik komunikatzea denetarako. Nik uste bastante (nahiko) engantxatua (katigatua) nagoela horregatik, oso barneratuta daukadalako horrekin komunikatu behar naizela (dudala). 
ASIER RODRIGUEZ: Klasean normalean ez dut erabiltzen, eta erabiltzen dut nire lagunekin hitz egiteko, nire neska-lagunarekin hitz egiteko eta Instagramerako ere bai erabiltzen dut.
MARIAJE BARANDIARAN: Egia esan, lanean ari naizenean ez dut ia batere begiratzen. Zeren eta bueno, laneko kontuak eta posta eletronikoz bidaltzen didatelako… Eta orduan, norbaitek nirekin hitz egin nahi baldin badu, deituko dit telefonoz. Beraz, lanean gutxi, gero asteburukaeratan (asteburuetan) igual gehixeago baina gutxi ere, zeren egia esan nik Whatsappa eta horrelako gauzak ez ditut asko erabiltzen.

3. Mendekotasun handia dugu?
MADDI CABALLERO GARCIA: Bai, uste dut menpekotasun nahiko handia eta grabea (larria) daukagula, zeren jo, ez dakit, oso… Da gure beste beso bat bezala: bai komunikatzeko, edo bai erreminta klaserako gauzak egiteko… Eta horrek egiten du denbora guztian behar izatea. Ez gara kapaz (gai)… Elkarrizketa batzuk ere galdu egiten ditugu mobilagatik (mugikorragatik).
ASIER RODRIGUEZ: Mobila (sakelakoa) ez baduzu, edo ez baduzu smartphone bat, zer egingo dut mobila (mugikorrik) gabe? Norekin hitz egiten dut? Uste dut utzi behar dugula mobila (mugikorra) alde batera, eta gehiago hitz egin jendearekin, gehiago irakurri eta ere aspertu egin behar garela gehiago.
MARIAJE BARANDIARAN: Bai, bai, izugarrizko menpekotasuna. Nik uste gaur egun ezin dugula itxaron bueno ez dakit, ordu erdi bat, ordubete gauzak egiteko; behar dugu bat-batekotasuna, oraintxe. Oraintxe bururatzen zaigu, oraintxe egin behar dugu. Eta orduan, horrek egiten duena da izugarrizko menpekotasuna izatea eta komunikazioa ere kuriosoa da, zeren komunikazioaren aldetik ere hor dago. Lehen telefonoz hitz egiten baldin bagenuen, gaur egun dena komunikazioa izaten da idatziz eta askoz ere inpertsonalagoa, dudarik gabe.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Dec 13, 2018
Number: 34244457
Dialect:
  • Gipuzkera
  • Batua
Duration: 03:31
Number of visits: 1209