Docutec Card

Plastikoa dortoken sabelean

Ikerlariek plastikoa aurkitu dute dortoken sabelean. Horrez gain, plastikoa itsaso sakoneraino iritsi dela baieztatzen dute azken ikerketek, Juanjo San Miguelek Euskaldi Irratiko albiste honetan dioenez.

Plastikoa itsasoa kutsatzen ari da; dagoeneko, zati oso txikiak aurkitu dituzte itsaso sakonean.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ENERITZ GORROTXATEGI.- Nazioartera goaz orain. Izan ere, plastikoa itsasoa kutsatzen ari da. Kontu jakina zen, baina azken bi ikerketek erakutsi dute kutsadura hori ustez baino handiagoa dela. Aztertutako dortoka guztiek plastikoa zuten sabelean. Txinako ikerlariek adierazi dute plastikoa itsaso sakoneraino iritsi dela. Juanjo San Miguel.
JUANJO SAN MIGUEL.- Australiako ikerlariek Itsaso Barea, Atlantikoa eta Mediterraneoko 102 dortoka aztertu dituzte, leku ezberdinetakoak eta espezie diferentetakoak, eta guztietan aurkitu dute plastikoa sabelean. Ikerlariek aitortu dute ez dakitela oraindik zein den plastiko horren eragina, baina arriskutsua dela uste dute. Plastikoak dortokak, arrainak eta hegaztiak hiltzen ditu, batez ere ito egiten dituelako edo algak direlakoan jan egiten dituztelako eta sabela blokeatu. Orain aurkitu duten plastikoa, hala ere, zati oso txikitan, mikroskopikoetan dago eta, esan bezala, guztia kutsatu du. Txinako ikerlariak ohartu dira, berriz, plastikoa itsaso sakoneraino iritsi dela: plastiko-partikulak aurkitu dituztelako Itsaso Bareko Fosa Marianetan (Marianetako Fosetan), 2.011 mila metroko sakoneran. Urtero itsasora 8 milioi plastiko tona botatzen ditugu eta adituak egiaztatzen ari dira itsasoan gero eta plastiko gehiago dagoela eta leku askotan partikulak oso txikiak direla, eta edozein lekutan, animalia, landare eta harkaitzetan sartzen direla. Hala ere, oraindik ez dute zehaztu zein den plastiko horren eragina izaki bizietan. Urtero plastikozko poltsak, botilak, xaboi eta hortzetako pasten poteak, gurpilak, sareak, zigarroen filtroak eta abar luzea botatzen dugu. Zati hauek desegin egiten dira, hain zati txikietan, uraren tratamenduak ezin dituela ezabatu.
 

 
 

Comments
Login for comment

B1
Dec 11, 2018
Number: 34054941
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:01:51
Number of visits: 425