Docutec Card

Kultura dohainik kontsumitzeko ohituraz

Kultura dohainik kontsumitzeko ohitura omen dago gure herrian bi sortzaile hauen iritzian. Nola kudeatzen da hau? Kulturatik bizitzerik ba al dago? Sortzaileen eskubideak nola babes daitezke? Zein puntutaraino izan behar du sortzaileak eskuzabal?

 

Gai hau hizpide hartuta aritu dira Onintza Enbeita eta Arantxa Urretabizkaia Euskadi Irratiko Amarauna saioan.  

Transcription:[+] Transcription:[-]

ONINTZA ENBEITA. Beti esaten dut, ez da hau publikoki esaten dudan lehen aldia, baina euskaldunok egin beharko dugu guk ere erreflexio bat ze kontsiderazio ematen diogun arteari, sorkuntzari, eta nola tratatzen ditugun sortzaileak, baina kuriosoa da, ze Lipusek (Ander Lipus, aurretik elkarrizketatutako artista euskalduna) esan du ezta, “ni honetatik bizi naiz, eta ezin naiz kexatu”. Bai, bai, kexatu zaitezke eta kexatu gaitezke, ez? Seguruenetik zu honetatik bizi zara, bizi zara soldata gutxieneko batekin eta kexatu gaitezke eta nik uste dut gehiago ere eskatu behar dugula. Baina heldu gara momentu batera, sortzaile asko ez direnez sortzen duten horretatik bizi, egiten dituzte lan kolateral pilo bat, ba orduan hortik bizi denak badirudi hortik status bat lortzen duela eta orduan ez diogu horri kexatzeko eskubiderik ematen, ezta? 

 
Zu gutxienez bertsotatik bizi zara, edo zu gutxienez literaturatik bizi zara. Bai, baina bizi ninteke hobeto, ez bakarrik ekonomikoki, kontsiderazio aldetik ere bai, ez? Eta ez dakit, beti esaten dugu, ez?, baina gure legea, eta egia da, autonomoetan sartzen zara bertsolari bezala ere, eta hor dago «artistas y toreros» eta jo, gauza horiek ba sua ematen dizute. Eta hori dena Espainiako legeditik etorriko da. Baina geuk ere, euskaldunok ere, kultura debaldekoa izan behar duen, herriarena izan behar duen, aterki horren azpian pentsatzen dut askotan abusatu esango dut egin dugula, egin dugula sortzaileekin, edo sortzaileekiko holako gehiegizko eskaerak eta, eta egon izan direla, ezta? Eta batzuetan gai honekin ba uste dut diruaz, taburik gabe, eta konplexurik gabe, egunen batean, hitz egitea lortu behar dugula.
 
KAZETARIA. Lortu behar dugula. Arantxa, zeuk esan zenuen hementxe, saio honetan bertan, duela 15 egun, ezta, kultura dohainik kontsumitzera ohitzen ari ote garen jendea, eta kultura-ekitaldi askok diru-laguntzak dituenez, ba doakoak izaten direla eta jendea horrela ohitzen ari garela. Pixka bat alderdi negatibo moduan aipatu zenuen hemen, ezta?
 
ARANTXA URRETABIZKAIA. Bai. Baina hori baino gehiago ere bai, ez? Onintzak seguru asko gehiago daki honetaz nik baino, baina deitzen dizute edonondik eta eskaintzen dizute, ez dakit, hitzaldi bat, solasaldi bat nork bere esparruan, ezta? Eta deitzen dizuna udaleko langile bat da, edo deitzen dizu soldatapeko zinegotzi batek edo denak, saltsa honetan sartzen diren guztiak, gehi aretoa alokatzen duenak, nahi duzun guztiak, denak kobratzen dute sortzaileak ezik. Sortzailea suposatzen da, enfin, nahiko, entzuleak izatearekin nahiko ordaindua dagoela, eta batek erabaki dezake nora joan, norekin hitz egin, debalde edo ordainduta ere, nahi izanez gero; baina norberak hartu behar du erabaki hori. Ez, ez dakit nongo zinegotziak. Zinegotzi horrek aurrekontu bat du, eta aurrekontu horretan dena sartzen da ken sortzailea. Eta hori da, niri graziosoa eta guzti iruditzen zait. Lan bat eskaini, eta gero esan, «aizu ba honetarako ez daukagu ba dirua aurreikusita». Eta esaten duzu, «ba oso ondo. Zuk zure soldata kobratuko duzu hil honen bukaeran» Bai. orain dela gutxi Donostian gertatu zitzaidan hori. Eta esan nion: «Zuk soldata daukazu. Zuri niri deitzeko esan dizunak soldata du. Eta nire lanerako ez duzue aurre-ikusi dirurik». Hori da pixka bat… ez bakarrik jendea ari dela ohitzen gauzak debalde direla, orain erakundeek ere pentsatzen dute sortzaileon lana debaldekoa dela.
 
KAZETARIA. Debaldekoa dela.
 
ARANTXA URRETABIZKAIA. Zer egingo dugu?
 
ONINTZA ENBEITA. Bai. Eta hor…
 
ARANTXA URRETABIZKAIA. Askotan gertatuko zaizu hori, mila aldiz.
 
ONINTZA ENBEITA. Bai. Hori gertatzen da bertsotan askotan, ez? Eta klaro. Batzuetan gaizki sentiarazten zaituzte, ez? Eta gero gure kultura judeo-kristau edo ez dakit zer honekin, azkenean sentitzen zara batzuetan oso errudun eta oso «pesetera». Baina nik esaten dut taburik gabe hitz egin behar da diruaz, ze zuk esaten duzuna egia da, ez? Hemen mundu guztiak kobratu badu zergatik naiz ni kobratzen ez duen bakarra? Sentsazio hori da oso, oso txarra, ze zoaz etxera inozente garbia zaren sentsazioarekin, eta hori ez da ona. Baina hortik aparte ere nik esaten dut: Euskal Herriak nahi ditu bertsolari onak, nahi ditu idazle onak, nahi ditu musikari onak… baina gero gure eszenan ez dago, ez dago gauzak behar den moduan ordaintzeko kulturarik. Orduan, jende guzti horrek, musikan, bertsotan, literaturan edo artean ona izan behar duen jende guzti horrek, bere eguneko ordu pila bat eman behar ditu beste gauza batzuk egiten bizi ahal izateko. Orduan, ezin du behar den besteko sortzaile ona izan, ze horretarako ere denbora behar da. Orduan, geuk batzuetan egiten dugu holako zirkulu bizioso bat, eta behin esaten nion bati, esaten nion: “zu ari zara hemen niri eztabaidatzen diruaren kontu hau, Onintza Enbeita munduko pertsonarik peseterarena balitz legez, ez? eta Onintza Enbeitak gauza asko debalde egiten ditu. Gustatzen zaiona da berak erabakitzea zer den debalde egingo duen hori.
 
ARANTXA URRETABIZKAIA. Hori da. Hori da. 
 
ONINTZA ENBEITA. Baina egiten ditu. «Eta zu ari zara ni hemen gaizki sentiarazten». Esan nion, «baina nik gauza bat esango dizut, nik esaten badizut orain pankarta bat egin behar dugula Athletick-eko neskek ez dutelako dirurik kobratzen, zuk egingo duzu pankarta eta nirekin aterako zara kalera eta emakumeek kirolean ez dakit zelako baldintzak izan behar dituztela erreibindikatuko duzu. Bueno ba ekarri hori, erreibindikazio berdina ekarri kulturara, eta erreibindikatu kultura egiten duen jendeak, antzerkia egiten duen jendeak, idazten duen jendeak eskubidea daukala egiten duen horretatik bizitzeko. Eta hor, zuk, bueno, Melak eta beste jende askok, badaukazue zer esana, ez?» Eta nik uste dut hor egon behar dela, hausnarketa bat egin behar dugula.
 
 
 

Comments
Login for comment

B2
Dec 10, 2018
Number: 33995608
Source:
Duration: 00:06:09
Number of visits: 620