Docutec Card

Gizalege gutxi bazterretan

Gizalege falta nonahi ageri da gure inguruetan: txakurren gorotzak jasotzen ez dituzten jabeak, komun publikoetan pixa konketatik kanpo egiten dutenak, parrandan ibili eta edalontzia edozein zokotan uzten dutenak, autobusetan adinekoei eserlekua uzten ez dietenak…

Itxura batera ez dirudi gizalege handirik dagoenik euskal gizartean; seguru asko, beste toki askotan bezalatsu. Gai horri buruzko iritzia emango dute irratsaio honetan Euskadi Irrati hiru tertuliakidek.

Berria egunkaritik hartutako argazkia

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Gizalege-eza edo zibismo-eza al daukagu euskal gizartean? Adibideak asko dira. Batzuk aipatu ditugu: txakurren gorotzak jasotzen ez dituzten jabe zabar horiek, komun publiko batean sartu eta pixa konketatik kanpo egiten dutenak, parrandan ibili eta edalontzia edozein zokotan uzten dutenak, zigarrokinak lurrera botatzen dituztenak, autobusetan adinekoei beraien eserlekua uzten ez dietenak… Zer diagnosi egingo zenuke euskaldunon gizalegeari buruz?
NEREA IBARZABAL BERTSOLARIA. Bueno, diagnosi orokor bat egitea ez da erraza izango. Banku bat hautsi eta hurrengo egunean berriro bankua jarrita ikusten duzunean, eta ez duzunean ikusten atzeko lan hori, edo bueno, pixka bat zerutik erortzen denaren sentsazio hori duzunean. Edo baso bat utzi eta biharamunean jasota dagoenean; ba ezagutzen ez duzun norbaitek jaso duenez, errazago iruditzen zait jarrera pasiboago bat edo izatea. Azkenean da ez izatea kontzientzia bat gauza komunak errespetatzearena-edo, ez? Pixka bat: nirea ez bada ez dit axola. Orduan, bueno, uste dut kasu askotara edo eremu askotara estrapolatu daitekeen adibide bat dela eta, hau da, nirea ez bada eta ni ez banau zikintzen txakurraren kakak, nire txakurraren kakak nor zikintzen duen berdin dit. Uste dut fase, fase horretan dagoela gure gizartea askotan.
 XABIER AMURIZA BERTSOLARIA. Detaile bat askotan aurkitzen dudana da –hori mutilena eta gizonezkoena izango da- joan komunera eta, zu pixa egitera zoaz, eta aurrekoak pixa egin du eta ez dio bonbari tiratu. Pentsatzen duzu, «baina nola egin daiteke hori?» Eta gero urari eman ez edo. Edo tabernak eurak, edo ez daukazu paperik edo ez daukazu xaboirik, baina erabiltzen duenak… Sarritan aurkitzen duzu ontzia pixaz beterik. Egin du pixa, utzi du bere zikina eta ez dio bonbari tiratu. Eta, gainera, ezagutzen dituzu. Hau utzikeria ere bada, edo ez dakit.
Honelako gauzak nik uste dut, ba zibismo falta handia badago, eta ez bakarrik gazteetan, e, ze hori, ni orain esaten ari naizena, ez dira gazteak, jende adinekoa da: langileak, buzo eta guzti, uniforme eta guzti dabiltzanak. Ideia bat dago, «zerbitzu publikoak ba bueno, horretarako daude». Eta beste ideia bat badago, batez ere gazteengan: «Ba, izorra daitezela!». Horrela ba, gozamen bat da puntu hori, beste batzuei lan eginaraztea eta.
KAZETARIA. Bueno, gizalege-ezari buruz edo zibismo-ezari buruz ari gara hizketan Nerea, Carlos eta Xabierrekin, eta entzuleen mezuak ari zaizkigu iristen etengabe. Entzule batek dio: «Gazte garenean, errebeldia-modura egiten ditugu gauza asko. Denborarekin eta heldutasunarekin denok zibilizatuago jokatzen dugu». Hori dio entzule batek. Beste batek esaten du orain dela gutxi pasa zitzaiola Tolosan, Leidor zinemaren atarian, gaztetxoak litxarreriak jaten ari zirela eta zorroak lurrera botatzen zituztela eta kargu hartu ziela, eta gazteek erantzun ziotela: «Lurrera botatzea askoz ere erosoagoa da» esaten du entzule horrek, eta Carlos…
CARLOS CID IRAKASLEA. Kontu txiki bat Xabierrek esan duenaren ildotik. Berak esaten du berarentzat garrantzitsua dela bonbari ematea. Ba bueno, bonbari ematea garrantzitsua da, baina askoz, askoz garrantzitsuagoa da ondo apuntatzea.
KAZETARIA. Bai. Edo bestela gizonezkook, Alemanian egiten duten bezala, pixa egin beharko genuke beti eserita.

Interesatzen zaizu

  • Telemusuak

    Telemusuak

    Samara Velteren iritzia Berria egunkarian. Bere ustez, sekula baino maitasun-adierazpen gehiago jasotzen dugu gaur egun gure telefonoen bidez.

    Telemusuak
 
 

Comments
Login for comment

B2
Dec 5, 2018
Number: 33667040
Source:
Duration: 00:03:08
Number of visits: 190