Docutec Card

Tabernetako terrazak kontrolatu nahian

Bilbon 1.500 terraza inguru daude eta askotan bizilagunen eguneroko martxa oztopatzen dute. Bizikidetza hobetzeko, terrazen erabilera eta espazioa berrantolatuko ditu Udalak.

Euskal Telebistako erreportaje honetan, udaleko eta ostalaritzako ordezkarien iritziak entzungo ditugu; halaber, kexu den herritar baten iritzia ere. Eta zuk nola ikusten duzu terrazen kontu hau?

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Formula matematiko baten bidez terrazek hartzen duten espazioa berrantolatuko du Bilboko udalak.
UDALEKO TEKNIKARIA. Oreka-puntu hori berreskuratu behar dugula.
KAZETARIA. Hasteko, ikuskaritzak egingo dituzte egungo araudiak betetzen direla ziurtatzeko. Hala ez bada, 3.000 euro arteko isunak ezar daitezke.
KAZETARIA. Astelehenean bertan jarriko dute martxan plana Bilboko hiru auzotan. Hain zuzen, Indautxun, Abandon eta hemen, Zazpi Kaleetan, hauek baitira mugimendurik gehien duten zonaldeak.
Berritasunak daude: fatxadetan jartzen duten barrek kentzen duten espazioa ere kontutan izango da araudi berri honetan. 
UDALEKO TEKNIKARIA. Zonalde komertziala den edo ez den, garraio publiko-geltokirik daukagun gertu edo ez…; faktore guzti horiek kontutan hartuko dira zehazteko zenbat metro karratu eta zer-nolako espazioa okupatu dezakeen ostalaritza-negozio bakoitzak.
KAZETARIA. Espazioaz gain, terrazen erabilera, ordutegiak eta estetika baloratuko dira. Ostalaritza-elkarteetatik akordio orekatu bat eskatzen dute.
OSTALARITZAKO ORDEZKARIA. Oreka horren barruan uste dugu guztiontzako lekua badagoela.
KAZETARIA. Zazpi Kaleetako bizilagunak urteak daramatzate egoera salatzen.
HERRITARRA. Ondo egin behar dira zelan edo halan, ze kale batzuk dagoz (daude) ezin doguna pasau be ez (duguna pasatu ere ez).
KAZETARIA. Baina badago terrazen alde dagoenik ere. Oreka bilatzea da orain plan honen xedea.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Dec 3, 2018
Number: 33542418
Source:
Duration: 00:01:25
Number of visits: 227