Docutec Card

Miren Barandiaran, Lazkaoko Beneditarren fundazioko kidea

"Erreferentzia gara, batez ere Euskal Herriko historia soziopolitikoa ikertzeko".

Miren Barandiaran Lazkaoko Beneditarren Fundazioko dokumentazio guneko arduraduna da, eta material-bilketaren gestioan egiten du lan. Elkarrizketa honetan kontatuko digu fundazio hau nola sortu zen, bertan zer lan egiten dituzten eta beste hainbat xehetasun.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

1.    Lazkaoko Beneditarren Fundazioa dokumentazio gune bat da. Zer da dokumentazio gune bat?
Dokumentazio gunea da, dokumentazioa dagoen leku bat, informazioa dagoen leku bat, euskarri eta mota orotarikoa. Izan ere, guk hemen daukaguna da alde batetik, biblioteka, liburuak eta aldizkariak; dauzkagu bildumak, bildumak batzuk antolatuta euskarriaren arabera, adibidez, kartel-bilduma, pegatina-bilduma, horrelakoak, eta beste batzuk gaiaren araberakoak. Esate baterako, trantsizio garaiko alderdien bildumak, hauteskunde propagandarekin egindako bilduma eta horrelakoak… Eta gero dauzkagu artxiboak: dohaintzan jasotakoak, batzuk pertsonalak eta beste batzuk erakundeen artxiboak. Zein da honen helburua? Dokumentazio gunearen helburua? Helburua da, alde batetik, materiala bildu; ondo gorde, etorkizunera begira ondo kontserba dadin; gero, hori dena antolatu eta deskribatu; eta azkenik, eta batez ere, hori dena ikertzaileen esku jartzea edo gizartearen esku jartzea. 

2.    Gaur egun dena digitala da. Zer garrantzi dauka horrelako artxibo batek?
Gu material digitala ere jasotzen hasi gara, ezin gara atzean geratu. Baina paperezkoa ere bai, eta guk paperari garrantzia ematen diogu, batez ere material mota bati dagokionez. Adibidez, niri eskainiko balidate kartel bat, eta esango balidate aukeratu beharra dudala euskarri bakar bat, edo digitala edo papera, nik papera aukeratuko nuke, papera aukeratuko nuke azkenean kartel hori paperean ateratzen delako, originala papera delako, eta horregatik. Gero nik eskatuko diot digital bat edo aterako dut nik kopia digitala, baina originala papera baldin bada, nik papera nahi dut.

3.    Erreferentziazko dokumentazio gune bilakatu zarete, zergatik?
Erreferentzia gara, batez ere Euskal Herriko historia sozio-politikoa ikertzeko. 1960-70etik gaur egunera arte. Zergatik? Bueno ba beste lekuetan gorde ez den materiala gorde dugulako, batez ere material politikoa. Eta zerk harritzen ditu gehien? Bada ez dakit. Nik uste dut, adibidez, asko harritzen dira ikusten dutenean gorde ditugula bere garaian debekatuta egon diren gauzak edo orain dela gutxi arte debekatuta egon diren gauzak. Hori asko gustatzen zaie ikustea, eskuetan hartzea eta ikustea.

4.    Bisita gidatuak ere antolatu dituzue, jende asko etorri da?
Tarteka antolatzen ditugu bisita gidatuak, azkenetara jende asko etorri zen… Eta errepikatu egin behar izan genituen. Eta bueno, zer azaltzen dugun? Azaltzen dugu pixka bat hemen daukaguna: erakutsi instalazioak, erakutsi, materiala pixka bat atera… Gustatzen zaie, jendeari zerbait exotikoa edo iruditzen zaio, ez daude ohituta horrelakoak ikustera eta orduan, nik uste dut oso gustura ateratzen direla bisitetatik.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 29, 2018
Number: 33294359
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:37
Number of visits: 134