Docutec Card

Jabier Agirre: Kolesterola

Jabier Agirre medikua da, baina aspaldiko urteotan medikuntzako kontuei ikuspegi berezi samar batetik begiratzen die: hizkuntzaren ikuspegitik, hain zuzen ere. UZEIn ari da lanean azken hogeitaka urteotan, hizkuntza eta medikuntza nolabait uztartu nahian.

Irratsaioaren gaia kolesterola da. Komunikabideetan irakurri dugunez, 35 urtetik 65 urtera bitarteko pertsonen erdiak kolesterol "altua" omen dute. Eta nahiko ezagunak dira, bestetik, luzarora kolesterola altu edukitzeak ekar ditzakeen kalteak ere. Baina jendeak kolesterolaren inguruan entzun edo irakurri duena benetan egia ote da? Horiek argitu nahian e mintzatuko da Jabier Agirre Euskadi Irratiko mikrofonoetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]
ELKARRIZKETATZAILEA.- Jabier Agirre, egun on!

JABIER AGIRRE.- Egun on!

E.- Gaurkoa, egia esan, seguru aski entzuleen artean kezka handia sortzen duen gai bat da: kolesterola. Askotan aipatzen da "kolesterola izango ote dut, ez ote dut izango", eta datuak ere altu samarrak ote diren, 35 eta 65 urte bitarteko biztanleen gehiengoak ba omen du kolesterola. Ikusiko dugu hori guztia egia den, baina hasteko, Jabier, zer da kolesterola, horrenbestetan entzun dugun hitz hori?

J. A.- Bueno, kolesterola da gantz bat, grasa bat, koipe bat, lipido bat, behar beharrezkoa dena gorputzean hainbat gauzatarako. Orduan -zuk ondo esan duzu-, denok dugu kolesterola. Inor ez dago kolesterolik ez duena, ezinezkoa litzateke bizitzea kolesterolik gabe bizitzea, baina fisikoki, e? Gertatzen dena da kolesterolak odolean maila bat eduki behar duela, eta maila horretatik gora igotzen denean, orduan sortzen dira komeriak. Eta jendeak "kolesterol altua" esan beharko luke; kolesterola duenean esan nahi du odoleko kolesterol-maila, horrela neurtzen baita kolesterola, maila normaletik, hau da, normaltasuneko mailatik aparte dagoela, gora dagoela.

E.- Ea ulertu dudan: beraz, ezin liteke esan kolesterol ona eta txarra daudenik, baizik eta maila bat dago?

J. A.- Ez, ez. Kolesterola ona eta txarra... Kolesterola zer den? Gantz bat, koipe bat da beharrezkoa dena eta denok duguna, hau da, esango nizuke, beste gauza batzuk ez dauzkagu gorputzean eta dauzkagunean anormalak dira. Kolesterola badaukagu, denok daukagu; orain guri odolean egingo baligute analisi bat kolesterola edukiko genuke. Kontua litzateke ikustea maila hori normala den edo ez, hori litzateke kontua. Gero, bai, beste gauza bat, zuk esan duzuna eta entzuten dena, eta egia da, ez da ukatu behar badaudela... Kolesterola, esan dugu, gantz bat dela, koipe bat, ezta, eta jendeak gogoan daukana da "ba nik kolesterolean 200 daukat edo 180 daukat edo 250", jarri dezagun. Hor bi frakzio edo bi zati bezala daude eta ingelesezko laburdurarekin aipatzen dira: LDL eta HDL. Orduan, LDL da kolesterol txarra esango genuke. Zergatik da txarra? Bada, puska hori, zati hori delako arterietan pilatzen dena eta arterietako gero ikusiko ditugun problema horiek arteriosklerosiaren sorrera eta abar ekartzen dituena. Eta HDL frakzioa, ordea -juxtu besteak eragin kaltegarria daukan bezala-, honek dauka, esango genuke, eragin babeslea edo protektorea edo mesedegarria. Orduan, jendeak ikasi beharko luke kolesterol zifra totalari erreparatzeaz gain, ikusi beharko luke bi horien arteko proportzioa, zeren gerta bailiteke kolesterol altua edukitzea, adibidez, emakumezkoen kasuan eduki dezake kolesterola altua, baina altu izate hori HDL kolesterolaren gain izatea eta orduan kolesterol horrek efektu ....

E.- Kolesterol onetik, ezta?

J. A.- Orduan gutxiago kezkatzekoa da, nahiz eta zifra pixka bat bajuxeagoa edukita ere LDL kolesterol txarra esango genukeena igotzen baldin bada. Beraz, bi gauza horiek ikusi behar dira. Azken finean, jendeak badaki kolesterola badaukala, ikusi behar da zein mailatan dagoen eta maila altuan baldin badago, ikusi egin behar da zer egin behar den.

E.- Eta pertsona batek kolesterol txar hori badu, nola jakingo du hori duela? Badu sintomaren bat?

J. A.- Ez, ez ona eta ez txarra. Kolesterola da, esan dizut, koipe bat odolean daukaguna hainbat gauzatarako: hormonak sortzeko, zelulen mintza estaltzeko eta abar balio duena; orduan, eduki behar dugu. Baina kolesterola normaletik gora dagoenean, hor dabil, odolean dabil, ari da bere akzio txarrak egiten, baina ez du aparteko sintomarik ematen, eta orduan jendeak urteak eman ditzake kolesterola altua duenean. Pentsa, badaude kolesterol altu familiar batzuk, eta orain pentsatzen da kasik herentziatik datozenak, eta orduan, pertsona batek agian jaiotzetik berarekin dakartzanak, baina 20, 30, 40 urte arte, analisi bat egiten ez duen arte agian...

E.- Ez da jabetzen?

J. A.- Hori da.

E.- Bizitza normal-normala egiten du ezertaz ohartu gabe.

J. A.- Bueno, normal-normala... ariko da barruan, arteriak ariko zaizkio ixten, kañeriak ariko zaizkio ixten, baina garai bateko... Nik liburuetan-eta irakurri izan dut eskumuturretan, behatzetan eta horrela ateratzen omen ziren halako koskor batzuk, baina horrek izan behar zuen izugarrizko kolesterol-maila altua, oso-oso altua zegoenean. Gaur egun, ez da horraino iristen eta kolesterola bai dela urteetan oharkabean pasa daitekeen gaitz bat.

E.- Eta familiako kasua ez denean, edo herentziakoa ez denean, zergatik igotzen da kolesterola?, zerk eragiten du?

J. A.- Gehien-gehienetan elikadura txar baten ondorioz. Gero ikusiko dugu. Gorputzak gibelean sortzen du kolesterola, esan dugu lehenago hormonak sintetizatzeko beharrezkoa dela, edo zelulen mintza babesteko eta abar, baina gorputzak sintetizatzen duen kolesterolaz aparte, guk odolean daukagun kolesterolaren parterik handiena kanpotik janariarekin sartutako kolesterola da. Orduan, ez badugu kolesterola neurriz hartzen janariaren bidez, gerta liteke normala baino askoz ere gehiago edukitzea. Galdera da: zerk sortzen du kolesterol altua? Ba, gehienbat janari edo elikadura desegokiak. Botika batzuk ere bai, baina gehienbat janari desegokiak.

E.- Ez dakit janariagatik, elikadurarengatik ote den, baina, Jabier, entzun izan dugu azken urteotan umeetan ere odoleko kolesterolak gora egin duela. Ez dakit hori kezkatzeko modukoa ote den.

J. A.- Bai, kezkatzekoa da, zeren horrek esan nahi du ume horiek txiki-txikitatik hasi direla gaizki jaten; aparte herentziaren kontua lehen esan dugu badagoela, baina gehienbat gaur egun umeek jaten dutena jaten dutela, badakizu ingelesez fast food esaten zaio, janari prestatuak batez ere, opilak...

E.- Freskagarriak non-nahi...

J. A.- Eta batez ere, justu-justu, haragietan ere txarrenak. Koipe industrialak ere, zergatik ez oliba-olioa? Ez, beti beste olio batzuk eta abar. Eta orduan horrekin hasi gara ikusten umeetan, ume nahiko gazteetan, kolesterol-maila altuak. Horrek dakar arteriosklerosirako arrisku,a baina baita ere obesitatea. Hor badago familia bat gaitz edo faktore-familia bat elkarrekin kateatzen direnak eta ume batek gaizki jaten baldin badu, obeso bihurtuko da, edo bihurtzeko arriskua dauka, horrek arteriosklerosia sortuko dio eta horrek kolesterol-maila altua ekarriko dio. Hor jiran-jiran daude hainbat faktore bata bestearekin lotuta.

E.- Beraz, pentsatu behar dugu kolesterolaren eraginak edo ondorioak kate modukoak direla, batak bestea dakarrela? Horiek guztiak izango dira emaitzak?

J. A.- Bueno, emaitzak... Kolesterolaren arriskurik handiena da kolesterol altua eta esan dugun LDL kolesterol txarra edo hori baldin bada tartean; horrek daukan arriskurik handiena da arteriosklerosiaren sorrera. Zer da hori? Ba, arterietan -gure odola daramaten hodi horietan- barrutik plaka, ateroma-plaka bat sortzen dela; kolesterola, nolabait, hor pilatu egiten da arterietan eta, azkenean, arteriaren "argia" esaten zaiona, arteriaren kalibrea, itxi egiten da eta horrek sor ditzake arteriosklerosia, polikiago infartuak edo bihotzeko gaitzak eta abar.

E.- Ondorio serioz ari gara, beraz.

J. A.- Bai, luzarora, noski. Eta hori neurtzeko modua eta kontrolatzeko modua badago, baina, bueno, gutxienez gauzak diren bezala esan egin behar dira.

E.- Eta kolesterol altua duenarentzat, kolesterol txar hori altu duenarentzat, zer gomendio emango zenioke? Adibidez, elikadurari dagokionean?, edo zer izan beharko luke kontuan?

J. A.- Bai, bai, izan beharko luke kontuan gauza asko, eta aholku nagusiak dira lehen aipatu ditugun arrisku-faktore horien ingurukoak. Batetik, pisua kontrolatu. Gainpisua baldin badaukazu -obesoa erraz da nabaritzen-, baina gizen samarra baldin bazaude ere, hori ahal bada kontrolatu. Gero ariketa fisiko apur bat egin, adin bakoitzari egokitua; hemen ez gara hasiko denak derrepente goi-mailako kirola egiten, baina gizen samarra bazaude, elikadura desegokia egiten baldin baduzu eta abar, egin behar dituzu poliki-poliki arrisku-faktore horiek baztertu edo saihestu. Nola? Ba, pisua kontrolatuz, ariketa apur bat eginez, elikadura kontrolatuz... Eta elikaduran, noski, gaur egun Osakidetzako medikuek, Nafarroan Osabidekoek ere, dauzkate erregimen horiek jada finkatuak, baina lau gauzatxo esateko, aipatu ditugu: olioa, ahal bada oliba-olioa eta ez bestelako olioak, eta batez ere produktu industrialekin, opilekin eta horrelakoekin datozen olioak: jakizu nolako olioak izango diren. Gero, bestetik, haragia, ahal bada, gantz gutxi dutenak eta, batez ere... adibidez, oilasko-haragia hobea da, edo untxi-haragia hobea da txerrikia baino, eta txerrikiaren edo behikiaren parteak, koipez beteta dauden horiek ebitatu ahal baldin bada. Zuntza duten produktuak hartu... Azken finean, beti esaten da...

E.- Arrainarekin ere entzun izan dugu arrain urdinaren kolesterola eta ez dakit zer kontu.

J. A.- Buelta asko eman ditu horrek. Gaur egun arrainak ez dira debekatzen, arrain urdinak hobeak dira arrain zuriak baino -arrain urdinak dira: sardinak, izokina, horrelakoak—, baina arraina hobea da haragia baino, dudarik ez; eta bestela, frutak, barazkiak, fibra duten produktuak... Eta edarietan alkohola, era guztietakoa, txarragoa da; ura da gauzarik onena. Esnekiak baldin badira, hobe gaingabetuak edo deskrematuak, osoak eta horrelakoak baino. Oso gauza arruntak. Gero norberak, noski, zer kolesterol-maila duen, zer analisi ematen dion, bere medikuarengana joan eta medikuak beste gauza batzuk ere esango dizkio, botika batzuk hartu behar dituen edo ez, dieta nola ajustatu behar duen...

E.- Hain zuzen, Jabier, horixe aipatu nahi nizun, horixe galdetu nahi nizun: botiken inguruan zer esan genezake? Badira aproposak?

J. A.- Bai, bai, badira, eta beti bezala, ez kolesterolaren kasuan bakarrik, medikuak errezetatu behar ditu eta medikuak agindu bezala hartu behar dira.

E.- Ederki ba, Jabier Agirre, hemen utziko dugu. Eskerrik asko gurekin izateagatik eta hurren arte.

J. A.- Eskerrik asko zuei.

Interesatzen zaizu

  • Kolesterola

    Kolesterola

    Kolesterola gora, kolesterola behera, ez da beste konturik izaten enpresa batean analisiak egin eta emaitzak eskuratzen direnean. Besteri ez zaio begiratzen. Baina, ba al dakigu kolesterola zer den? Eta zer egin horri aurre egiteko? Horiek denak izango dituzu langai ariketa-sekuentzia honetan.

    Kolesterola
 
Comments
Login for comment

B2
Mar 8, 2007
Number: 332310
Duration: 00:10:41
Number of visits: 2644