Docutec Card

Eider Mora, nutrizionista eta erizaina

"Lehen denbora asko hartzen zen janaria prestatzen, planifikazio bat zegoen".

Elkarrizketa honetan, Eider Morak gure eguneroko elikadura zaintzearen garrantzia azpimarratu digu. Asko dira egunero lantokira tuperra hartuta joaten direnak. Eiderrek ase utziko gaituen elikagaia aukeratzea gomendatu digu, eta ez dena ez astunegia, ez arinegia. Baina zoritxarrez, askotan presaka ibiltzen gara, eta ez dugu astirik hartzen gure otorduak behar bezala planifikatzeko.
 
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Gaur egun, jendeak ez du lehen adina denbora pasatzen janaria prestatzen. Nabaritzen da?
Lehen, emakumea etxean gelditzen zen, orduan denbora zegoen supermerkatura joateko, sukaldatzeko (janaria prestatzeko)… Gaur egun, gizonak eta emakumeak kanpo(an) egiten dugu lan, orduan, denbora aurkitzea supermerkatura joateko eta janaria prestatzeko, gure prioritateetan (lehentasunetan) azkeneko lekuan jartzen dugu eta  horrek gero, ondorioak dakar(tza): osasun ondorioak… Inprobisazio horrek egiten digu, gauza ez egokiak sartzera (inprobisazioak egokiak ez diren gauzak hartzera eramaten gaitu).

2. Zein izan da urteetako bilakaera?
Nik uste okerrera joan dela zeren jendeak ez du aurkitzen denbora sukaldatzeko (janaria prestatzeko), eta ez dio garrantzia ematen osasunari. Hori, makina batean sanwich bat hartuta edo jan gabe egonda ere, ez zaio garrantzia ematen eta gero igual etxera iristen direnean, egun osoa lanean egonda, hor jada gosearekin eta hor hasten da jada desordena. Orduan, kontuan eduki behar da, lehen denbora asko hartzen zen janariakin, sukaldatu (janaria prestatu) egiten zen, planifikazio bat zegoen… Orain denok goaz korrika eta presaka, eta azkenean, osasunean eta elikaduran bere ondorioak ditu.

3. Jende askok lantokian bazkaltzen du etxetik tuperra eramanda. Etxean bezain osasuntsu eta ongi bazkaldu daiteke?
Tuperra jatean, azken finean, etxeko janaria eramaten baldin bada, berdina da, ez? Esan dudan bezala, planifikazio bat egonez gero, oso erraza da eramaten. Azkenean, produktu osasungarriak eta nutritiboagoak jaten ditugu etxean prestatutako janariarekin, eta zer esanik ez, askoz merkeago. Azkenean, tuperra asteko menu bat eginda ederki jan genezake eta proportzioak errespetatuz elikadura orekatu bat eraman dezakegu.

4. Tuperrean jaten dugunari erreparatzen diogu?
Nik uste dut planifikatzen duen jendeak, normalean, errespetatzen du hori: zeren denbora ematen dio horri, gauean prestatzen du hurrengo eguneko platera. Orduan, azkenean jende horrek elikadura orekatu bat eramateko erraztasun gehiago dauka inprobisatzen duenak baino. Hala ere, tuper bat eramateak ez du bermatzen eguneroko elikadura osasungarria izango den edo ez. Ikusi egin behar da beste otorduetan nola jaten den.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Nov 22, 2018
Number: 32806557
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:14
Number of visits: 275