Docutec Card

Nola ikasi ezetz esaten

Tontakeria badirudi ere, ezetz esatea oso gauza garrantzitsua da, eta jende askori kosta egiten zaio ezetza adieraztea.

Gaztea Irratiko programa honetan, Afrontman fikziozko pertsonaiak zenbait gomendio emango dizkigu ezetz esaten ikasteko. Zuk ba al duzu teknika edo formularen bat holako egoeretan laguntzen duena?

Transcription:[+] Transcription:[-]

AFRONTMAN. Gaur Afrontamanek erakutsiko dizue ezetz esaten. Ez, superbotere bat da.
ESATARIA 2. Ez
AFRONTMAN. Emango dizkizuet lau aholku, lau aholku, lau modu, ba horixe, gustuko ez duzuen zerbaiti aurre egiteko, eta esateko: e, ba ez. Lehenengoa da, lepoa horrela pixka bat tentetu, sorbaldak atzera bota, ahoa zabaldu eta esan: «Ez. Ez». Hori da lehenengoa, hori da sinpleena.
ESATARIA 3. Baina igual ez zaizu ateratzen.
AFRONTMAN. Modurik praktikoena. Hori zailduko balitz, nolabait, oso aholku interesgarria da denbora hartzea.
ESATARIA 2. A bai!
AFRONTMAN. Hartu denbora bat.
ESATARIA 3. Egia da.
AFRONTMAN. Eskakizun hori iristen zaizunean, nolabait erasoa iristen den momentuan, hartu denbora bat. Hori egiten dute bertsolari guztiek. Denbora hartu. Esaten dizute: «Etxean daukat agenda, begiratuko dut.» Eta gero, etxeko segurtasun horretatik, pentsatzen duzu aitzakia, eta esaten duzu, “Ba ez”. Hori da: denbora hartu eta denbora hori pasatakoan esan…
BATERA. Ez!
AFRONTMAN. Horrelako eskaeraren bat egiten dizutenean, batez ere telefonoz. Begira, “Antton, etorriko zara gure ikastetxera hitzaldi bat ematera?”. Lehenengo gauza da: “Orain ezin dizut erantzun. Deituko dizut gero». Eta eskegi.
Hirugarrena, hau oso polita, barne-begirada bat eginda baloratu. Eskaini dizuten horrek badu loturarik zure barne-munduarekin? Alegia, errazago azaltzeko, aberasgarria da eskaintza hori? Lagun batek deitu dizu: «Lagunduko didazu mudantza egiten?, edo sagarrak biltzen lagunduko didazu?»
ESATARIA 3. Ez.   
AFRONTMAN. Baloratu hori: aberasgarria bada eta lagunduko badizu zure bizitzan mudantza hori egiteak, esaterako, «Ba bai, joango naiz».
ESATARIA 3. Ez. Ez. Ez.
AFRONTMAN. Orain, kontrako zantzu txikiren bat agertzen den momentuan, esan: Ez! Eta listo. Eta gero laugarrena, hau oso interes da: aitzakiarik ez jarri sekula.
ESATARIA 3. Ez?
AFRONTMAN. Aitzakia bakoitza da zeure kritptonita. Nolabait etsaiak eskaintza hori egin badizu…
ESATARIA 3. Bai, bai.
AFRONTMAN. Ikusten badu aitzakia-zantzu txiki bat…
ESATARIA 3. A, zirrikitu bat.
AFRONTMAN. …sumatuko du zure ahuldadea. Adibidez, «Ezin dut, hondartzara joan beharra daukat”. Ba esango dizu: «Ba eguraldi txarra egin behar du». Hori da. Eta hasiko zaizu hor egurra ematen eta galdu egingo duzu. Beraz, aitzakiak utzi alde batera. Politagoa da egia esatea, zuzena izatea…
ESATARIA 3. Baina ez da erraza, e? Automatikoki aitzakia atera egiten zaigu batzuetan.
AFRONTMAN. Baina praktika pixka batekin. Esaterako, Xabin. Egidazu eskaintza bat.
ESATARIA 3. «Lagunduidazu armairuko arropak aldatzen, neguko arropak jarri behar ditut. Antton, lagunduko didazu arratsaldean?»
AFRONTMAN. Ez!!
ESATARIA 3. A! Hara!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 20, 2018
Number: 32659165
Source:
Duration: 00:02:46
Number of visits: 1033