Docutec Card

Kilogramo-zilindroaren azken egunak

Kilogramoa neurtzeko modua aldatzea aztertzen ari dira nazioarteko adituak, orain arte horretarako erreferentzia izan den zilindroa alde batera utzita. Jon Urrestilla fisikaria gaiari buruz aritu da Euskadi Irratian.

Aurretik, antzera gertatu zen metroarekin, segundoarekin, edo argindarrarekin.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Iñigo Alustiza.- Neurrien Nazioarteko Bulegoak komunitate zientifikoan pisu handia izango duen erabakia hartuko du aste honetan. Pisu handiko erabakia diogu, 129 urtez erabili duten kilogramoa neurtzeko modua aldatu egingo baitute.
Gaur egun,  Parisen dagoen metalezko zilindro bat erabiltzen dute erreferentzia gisa, baina itxura da etorkizunak beste erreferentzia bat eskatzen duela, Nerea Sarriegi.
Nerea Sarriegi.- Parisko Pavillon de Breteuil eraikinak Pisuen eta Neurrien Nazioarteko Bulegoaren piezarik preziatuenetariko bat gorde du 129 urtez. Iridioz eta platinoz egindako zilindro txiki bat da, kristalezko bi kupulaz kontu handiz estalitakoa. Historian, garbitzeko izan ez bada, kupulatik lau aldiz baino ez dutena atera, guztietan, munduan zehar dauden kopiekin alderatzeko, guztiak berdinak direla bermatzeko.
Zaintza arduratsu horrek badu pisuzko arrazoi bat, zilindro txiki hori kilogramoaren neurri unibertsala da. Hala ere, K handiari, hala deitzen dute, gutxi geratzen zaio. Munduan dauden kopiekin egindako azken alderaketetan ikusi dute Parisko zilindroak gainontzekoek baino gutxiago pisatzen duela, baina zergatik? Jon Urrestillak, Euskal Herriko Unibertsitateko fisika teorikoaren eta zientziaren historiaren irakasleak azaldu digu.
Jon Urrestilla.-Konturatzen ari dira Parisen dagoen zilindroa eta beste, inguruan dauden zilindroek ez daukatela masa berdina. Kopietako batzuk pisutsuagoak direla, eta, Parisekoarekin konparatuta, eta orduan ez dakite besteek, bada,  hartu dutelako hauts pixka bat, edo horrelako zerbait, pixka bat gehiago pisatzen dutela, edo Pariskoak, materia galtzen ari delako edo, zerbait gutxiago pisatzen duela, eta ikusten ari dira jada kilogramoa ez dela berdina. Diferentziak dira, oso oso oso diferentzia txikia da, eguneroko kiloko gauzetarako ez du inporta, baina igual farmazeutikoak eta behar dituztela oso masa txikiak, hor bai nabaritzen dela diferentzia.
Nerea Sarriegi.- Gaur egun, kiloa da objektu baten bidez, eta ez naturaren konstante baten bidez neurtzen den unitate bakarra, eta horrek arriskuak izan ditzake.
Jon Urrestilla.- Bueno, metroarekin berdina pasatzen zen, metroa lehen zen barrita (barratxo) bat, eta ikusi zuten hori, baita ere metro horrek zeuzkan kopiak eta ikusi zuten luzera desberdinak zirela, eta orduan esan zuten, a ver (ea), egin dezakegu zerbait gauza fisiko baten menpe ez egoteko? Ze imajinatu, Pariseko gauza horretan terremoto (lurrikara) bat dago, desagertzen da kilogramoa, eta kilogramoa desagertzen da. Eta orduan, metroarekin esan zuten, bada, dauzkagu naturan dauden konstante batzuk eta naturaren zerbait direla, ez daude gizonaren menpe, adibidez, argiaren abiadura, eta orduan definitu zuten metroa argiaren abiaduraren menpe.
Nerea Sarriegi.- Eta hala gertatu zen baita ere, segundoarekin, tenperaturarekin eta argindarrarekin. Hemendik aurrera kiloa nola neurtu duten? Hori hilabete honetako erronka. Hala ere, zilindroaren ordezkoaren izena nahiko argia omen da: Kibel balantza.
Jon Urrestilla.- Argiaren abiadura da naturan dagoen konstante bat. Jende guztiak dauka buruan Einsteinen formula: E= MC2. C hori da argiaren abiadura. Bada, badago beste formula bat oso famatua dena, baina da kuantikako formula bat (formula kuantiko bat), eta agertzen da H bat, eta H horri deitzen zaio Planck-en konstantea. Orduan, orain arte egiten zena zen, neurtzeko Planck-en konstantea dago balantza bat deitzen dena Kibelen balantza, eta hor egiten zutena zen, jartzen zuten kilo bateko masa jartzen zuten, pasatzen zuten korronte elektriko bat, eta gauzak neurtzen, ateratzen zuten zenbat zen H-ren balioa. Eta orain egin dutena izan da, beno, bada, goazen aldrebes pentsatzera. Goazen munduko laborategi guztiak kalkulatzera guretzako zein den H-ren balioa, eta H-ren balioa finkatuta dagoenean kilogramoa definitzen dugu.
Nerea Sarriegi.- Bada, ostiral honetan bilduko da Neurrien Nazioarteko Bulegoa H hori definitzeko, eta hala, 129 urteren ondoren, kilogramo-zilindro erregea bere tronutik kentzeko.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Nov 14, 2018
Number: 32303227
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 3:31
Number of visits: 486