Docutec Card

Dronak posta garraiatzeko

Japoniako posta-zerbitzuak lehen aldiz gidaririk gabeko hegazkina, drona, erabili du gutun bat bidaltzeko. Momentuz zerbitzu jakin batzuk egiteko erabiliko dituzte, baina agintari japoniarrek garraio-mota hau ahalik eta gehiena zabaldu nahi dute.

Dagoeneko ez dira dronak operazio militarretarako bakarrik erabiltzen. Gero eta gehiago ikusiko omen ditugu laster beste jarduera batzuetan ere erabiltzen eta horrek, jakina, badu arriskurik. Horren inguruan hitz egiten du Juanjo San Miguel kazetariak audio honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Japoniako posta-zerbitzuak lehen aldiz gidaririk gabeko hegazkina, drona, erabili du gutun bat bidaltzeko. Momentuz zerbitzu zehatz batzuk egiteko erabiliko dituzte, baina agintari japoniarrek garraio-mota hau ahalik eta gehien zabaltzeko asmoa erakutsi dute. Juanjo San Miguel.

JUANJO SAN MIGUEL KAZETARIA. Fukushimako prefekturan erabili dute drona lehen aldiz. Bederatzi kilometroko bidaia egiten 15 minutu erabili ditu hegazkin txikiak. Japoniako posta-zerbitzua erabiltzen hasi diren dron hauek 50 km/orduko abiada har lezakete eta bi kilo arteko pisua garraiatu. Momentuz erabiliko dituzte hilabetean sei egunetan edo, eta egunean bi bidaia bakarrik egiteko. Proba hauen emaitzen arabera erabakiko dute zerbitzua gehiago zabaldu eta nola. Lehenbiziko enkarguetan dronek publizitatea eta barne-dokumentuak garraiatu dituzte.

Dronek erabilerak, berriz, eztabaida ere sortu du. Alde batetik, Japonian mugatzen ari direlako erabilera, gero eta handiagoa delako. Bestetik, segurtasuna arriskuan izan litekeelako, dronak segun eta nondik pasatzen den edo non geratzen den edozeinek har lezakeelako. Agintariek adierazi dute era honetako garraioek helburu garbiak izango dituztela: urrutien dauden lurrak, landa-eremuetakoak eta mendialdekoak, eta baita oso aparte dauden uharteetara posta bidaltzeko.

Baina adituek diote gero eta gehiago erabiliko dituztela arlo guztietan, dronak garraio-tresna bikaina bihur litezke edozer gauza azkar edozein lekutara bidaltzeko, baina eragozpenak ere sortzen ditu. Alde batetik, nola kontrolatu? Bestetik, erabilera mugatu beharra dagoela uste dute gaia aztertzen ari direnek, airean eta lurrean arriskutsuak bihur daitezkeelako eta, esan bezala, hegazkin hauek kontrolatzea ezinezkoa bihur litekeelako.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Nov 8, 2018
Number: 31980964
Source:
Duration: 00:01:49
Number of visits: 338