Docutec Card

Etorkinek zailago dute alokairuko etxebizitza lortzea

Bertakoei lau etxebizitza aukeran eskaintzen zaizkien bitartean, kanpotarrei bakarra azaltzen zaie. Gainera, askoz baldintza gogorragoak eskatzen zaizkie migratzaileei.

Salaketa hori egin du SOS Arrazakeria erakundeak eta horren berri ematen dute erreportaje honetan. Bertan, Marian etorkinak etxe bat alokatzeko izan dituen zailtasunen berri emango digu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Sei urtez Errenteriako pisu batean bizi ondoren, jabeak etxea behar zuelako Marianek etxea utzi egin behar izan zuen eta beste baten bila hasi. Ez zen erraza izan: aurrena jabe partikularrekin saiatu zen, baina ikaragarrizko fidantzak eskatzen zizkioten.
Agentzietara jo zuen orduan. Pisuren bat ikusteko telefonoz hitzordua hartu ondoren, musulmana zela konturatzen zirenean, ordea, aitzakiak jartzen zizkieten. Edo jabeak ez zuela atzerritarrik nahi.
Jasotako tratuak ere arrazakeria-kutsu nabarmena duela uste du Marianek. Agentzia-jabeek ez dituzte barruan ikusi nahi ere.
MARIAN. Todos se levantan hacia la puerta<, osea, que no te sientas. No, la verdad es que el trato es… ¿digamos vejatorio?
ESATARIA. Hainbat eta hainbat agentziatan saiatu eta ezinezkoa zela ikusita, Internet bidez iragarkia ikusita lortu zuen Orion gaur egun bizi den etxea.
SOS Arrazakeriak Diputazioarekin batera egindako ikerketak ez du zalantzarik uzten: askoz eskaintza txikiagoa egoteaz gain, atzerritarrei askoz baldintza gogorragoak eskatzen zaizkie.
DIPUTAZIOKO LANGILEA 1. Lan-kontratuari buruzko askoz informazio gehiago eskatzen zaie, kontratuak luzeagoak eta egonkorragoak izatea ere, fidantzak altuagoak izaten dira.
ESATARIA. Ikerketaren datuak azaldu nahi dizkie Diputazioak gaiarekin zerikusia dutenei.
DIPUTAZIOKO LANGILEA 2. Beste gainontzeko erakundeekin eta agenteekin lan hau partekatzea, eta ikusi zer egin genezakeen diskriminazioei aurre egiteko.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 7, 2018
Number: 31922610
Source:
Duration: 00:01:28
Number of visits: 370