Docutec Card

BAGOAZ! B1-41- Oparia

Antton eta Izaro hizketan. Anttonek arrebaren laguntza nahi du bere andregaiari, Amaiari, opari egoki bat erosi nahi diolako bere urtemugarako.

Izarok gomendatuko dio zerbait pertsonala oparitzeko Amaiari, baina ez dio nebari zehaztasun gehiagorik eman nahi izan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

IZARO.— Arratsalde on! Ikusi al duzu nire neba? Mutil ederra, altua… Aspaldi honetan ez dut ikusi eta, horren ordez, eee, mutil irribarretsu bat daukat etxean.
ANTTON.— Ba ez dut ikusi, ez. Galdetu ezazu hor aurrean.
IZARO.— Banengoen ba, ni! Espejismo bat izango da etxekoa. Mila esker.
ANTTON.— Geldi hor, txolina! Ba bai, arrazoi duzu, pozik bizi naiz azkeneko bolada honetan…
IZARO.— Ez dakit zer daukan Amaiak, baina gure nebatxoa guztiz aldatzea lortu du.
ANTTON.— Beregandik ikasi beharko duzu…
IZARO.— Nik? Hara, hara! Nor arduratzen da zutaz egunero? Nork egiten dizkizu mimoak? Nork jasaten ditu zure purrustadak? Nork ematen dizkizu aholkurik onenak…?
ANTTON.— Horixe behar dut!
IZARO.— Ikusten?
ANTTON.— Bai, onena zara, onena zara. Kontua da, laster Amaiaren urtebetetzea izango dela, eta hementxe nago, zer oparitu ezin asmatu.
IZARO.— Gure nebatxoak laguntza behar du orain ere…
ANTTON.— Asmatu duzu!
IZARO.— Ba sentitzen dut, baina ezin naiz sartu bikote baten kontuetan! Pentsa, Amaiak egunen batean jakiten badu oparia nik aukeratu nuela.
ANTTON.— Arrazoi duzu, baina oso galduta nago. Denetik dauka.
IZARO.— Ba oparitu zer edo zer pertsonala, zuk egindakoa! Asko gustatzen zaizkigu horrelako opariak!
ANTTON.— Baina zer egingo diot?
IZARO.—  Antton, Amaiak lagundu dizudala…
ANTTON.— Bai, bai, bai, bai. Badakit…

ETENA

IZARO.— Egia, ez zara batere abila opariak egiten. Niri egin zenidan azkenekoa…
ANTTON.— Mendiko botak, opari ederra izan zen!
IZARO.— Bai, baina laranja fosforitoak! Mendian ez galtzeko, ezta? Eta gainera, bi taila txikiagoak ziren.
ANTTON.— Eta amari egin niona, kar, kar, kar… eraztun ederra zen, baina nabarmen samarra… eta arropa guztietan kateatzen zitzaion!
IZARO.— Baina azkeneko boladan hobetzen ari zara. Tirolinan ibiltzeko ideia zurea izan zen.
ANTTON.— Eta ez hori bakarrik, e! Laster zaldiz ibiltzera joango gara.
IZARO.— Hara! Hauxe gure neba!
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Nov 5, 2018
Number: 31782142
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:15
Number of visits: 291