Docutec Card

Dibortzioa hirugarren adinean

Dibortzioek gora egin dute hirugarren adineko bikoteen artean. Gero eta gehiago dira bizitzaren etapa hori nork bere aldetik pasatzea erabakitzen duten bikoteak.

Bideoak erabaki hori hartu duen pertsona baten esperientzia kontatzen du.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Loli.- (Gaztelaniaz) Nik ez dakit noiz deskantsatuko dudan, benetan, izan ere, banandu naizenetik…
Kazetaria.- Lolik laurogeita bi urte ditu, eta egunaren hogeita lau orduak motz geratzen zaizkio banandu denetik.
Loli.-(Bikoiztua) Senarrak esaten zidan, zer egingo duzu orain adin horrekin? Nik? lasai bizi, ez da gutxi.
Kazetaria.- Hirurogeita zortzi urteko harremanaren ostean, uda honetan hartu du banatzeko erabakia.
Loli.- (Bikoiztua) Denbora neraman buruari bueltaka, ez nekien zer egin. Azkenean erabakia hartu dut eta zoriontsu naiz.
Kazetaria.- Lagun artean ez da beste hizketagairik.
Loli.- (Bikoiztua) Oso ausarta naizela diote. Ez da hori, momentu batean planteatu egin behar duzu…, eta aurrera egin.
Kazetaria.- Psikologoek argi daukate, datozen urteetan, adineko bikoteen arteko dibortzioak nabarmen ugarituko dira.
Psikologoa.- Pisu ekonomikoa, pisu erlijiosoa ez? Azkenean, erru sentimendu bat zegoen banaketa ematen bazen; ez zegoen aukerarik. Orduan, bada, gaur egun gizartea aldatzen dago (ari da), eta horrek baimentzen du, bada, hirugarren adinekoak banatzea.
Kazetaria.- Loli pozarren dago. Margoa, antzerkia eta kirola dira bere pasioak.
Loli.- (Bikoiztua) Egiten dudan guztia asko gustatzen zait. Geratzen zaidana disfrutatu nahi dut.
Kazetaria.- Maitasun bila ote dabilen galdetuta, erantzuna argia da.
Loli.- (Gaztelaniaz) Ezta pentsatu ere, neska, ezta pentsatu ere!
Kazetaria.- Inoren beharrik gabe ere, primeran bizi liteke-eta.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Oct 31, 2018
Number: 31447274
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:38
Number of visits: 592