Docutec Card

Sagar ekoizpena eta sagardoa

Aurtengo sagarrondoek uzta oparoa eman dute eta, jadanik, hasi dira sagardogileak sagarra tolaretan jotzen. Irratsaio honetan teknikariak sagar ekoizpenaren berri ematen digu, bai hemengoa eta bai mundukoa. Sagardoari buruzko hainbat datu ere azaltzen dizkigu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Sagar ekoizpena eta sagardoa

ESATARIA: Sagarraz hitz egin behar dugu gaur Jakoba Rekondorekin. Jakoba, arratsalde on.
ADITUA: Arratsalde on denoi.
E: Lehengo astean pixka bat e, izututa utzi gintuzun eta, lehengo astean pinuaren gaixotasuna zen, eta...
A: Ba gai gozo bat nahi zenuen ba,
E: Gai gozoa...
A: Tori sagarra.
E: Eta sagarra. Sagarraren urtea da, e?
A: Bai. Bai.
E: Edo uzta-sasoia. Beno, sagarrarena zer izaten da, bi urtez ona ematen duena eta, hori da sagarra?
A: Beno, hori da, bai berezko naturan, natural utziko bagenduke [bagenu] sagarra, inongo inausketarik egin gabe, eta inongo ba beno, behartu gabe, ongarriekin eta abar, sagarrak bi urtetik behin emango luke fruta. E, urtero emateko beste lan batzuk egin behar dira, ba beno, egin behar dira inausketa, ongarriketa eta horien ondoren lor, lortu leike [liteke] urtero ematea sagarra. Baina bestela bi urtetik behin emateko joera dake [dauka].   
E: Eta aurten ugari dator, e, sagarra?
A: Asko da.
E: Asko, e?
A: Asko da. E, batez ere gure isuri atlantikoan azkeneko bi edo hiru urteetan ez da sagar-urte onik izan,  toki batzutan bai, toki batzutan oso sagar-urte onak izan ziren orain dela bi urte, eta abar, baina gehienean ez. Eta aurten danian [denean] sagarra erruz da. Kilo asko...
E: Beno gu, gutaz ari gara, baina mundu erdia ari da momentu honetan sagarra biltzen, e!
A: Bai. Hori da. Eta hemen baino geyo[gehiago] ia esan dezakegu nonahi. Ez jateko bakarrik, baizik eta sagardotarako ere.
E: Hemen ekarri duzun zerrenda hau adibidez, ez?, sagar ekoizleena:
A: Um!
E: Txina dago aurreneko postuan hemen ere.
A: Bai. Txina da munduko ekoizlerik handiena beno ba, 20, 20 milioi, 20 mila milioi kilo ekoizten ditu. Ikaragarria! Baina klaro, pentsatu behar dugu 1.300.000.000 txinatar direla.
E: Bai. Asko zirela ekoizteko ere.
A: Hori da. Konparazioa hori da. Kontsumoaren aldetik, hau da, zein tokitan jaten den sagar gehiago: lehenengo postua Italia eta Suitza artean daukagu.
E: A bai?
A: Italiako iparraldean sagarra erruz egiten da, eta Suitzan ere bai. Eta jateko ohitura handia dago.
E: Hau zer da? 35 sagar urteko eta pertsonako.
A: Hori da. Bai. 35 kilo...
E: 35 kilo...
A: Biztanleko eta urteko. Eta beno, gehiena jaten dena Suitzan da, 66 bat kilo urteko, eta hemen egongo ginake [ginateke], Euskal Herriko datu zehatzik ez daukagu, noski, baina Espainia eta Frantziaren arteko batez besteko bat eginda, egongo ginake [ginateke], 33-34 bat kilo urteko jaten dugula hemen. Horrek esan nahi du...
E: Pertsonako, e?
A: Hori da. Biztanleko. Ba horrek esan nahi du, ba hori, ba beno aste eta erdi, ia bi astetik behin, sagarra jaten dugula. Horrek ez du esan nahi sagarra fisikoki guk jaten dugunik, baizik eta zumoak eta muztioak egiteko erabiltzen direnak, sagardoak egiteko erabiltzen direnak, kontzentratuak, mermeladak, konfiturak, dultzeak, horiek denak kontutan edukita biztanleko zenbat kilo jaten den urteko.
E: Hemen e, beste zera honetan, eskema honetan agertzen da sagarra dela fruten artean gehien ekoizten denetako bat, ez?
A: Bai. Bai. Orain dela, e, zuk hor dituzun datuak XX. mendekoak dira, baina ja, dagoeneko baditugu 2005eko, 5ekoak, eta gehien ekoizten da fruta da sagarra momentu honetan. E, orain dela 10 bat urte laranja zen, gehiena ekoizten zena, baina momentu honetan sagarrak aurrea hartu dio, batez ere ba hori, Asian, Txinan, Indian asko jartzen hasi delako, eta ba beno, inon baino gehiago nola diren ba, hasten direnean zerbaitetan ba hori, hori erabat puztu egiten da, ezta? Momentu honetan 68 milioi tona sagar ekoizten da munduan urteko, 63 bat laranja, eta gero platanoak eta bananak eta mahatsa, 58-60 bat mila milioi tona urtean, egiten dira.
E: Lehen aipatu dugu biztanleko, Euskal Herrian adibidez, batez bestekoa eginez zenbat kontsumitu dezakegun urtero, baina zuk esaten zenuen gauza bat da sagarra fruitua, eta beste bat da sagarraren...
A: ...sagarkiak, bai, hori da.
E: A, sagarkiak esaten da?
A: Um!
E: Sagarkiak. Sagardoa, esate baterako.
A: Bai. Hori da. Um!
E: Sagardotegietako litro-kopurua, hori ere etengabe gorantz doa. Ez dakidana nik kalitatea...
A: Bai. Beno, hor ja oso gauza subjektibo batean sartuko ginake [ginateke], baina beno, orokorrean hitz eginda ezta? Sagardoaren ekoizpena Euskal Herrian goruntz [gorantz] doa, dudarik gabe Gipuzkoan neurri batean, baino askoz geyo [gehiago], proportzioan Bizkaian, Nafarroan eta Iparraldean ere bai. Ez zen asko egiten leno [lehenago], orduan ba, gora dihoana [doana], proportzioan askoz geyo [gehiago] da. E, nire kalkuluen arabera aurten 20 bat milioi litrotara iritsiko gara. Legalak eta sagardotegietan eta kontrolatutakoak eta abar eta abar 15 bat milioi  izango direla iruditzen zait nei [niri], eta gero beste 5 bat milioi ba  etxeetan, baserrietan, bakoitzak bere erara egiten dittun [dituen] litroak. Hala ere, beno, ba hau goruntz dihoa [gorantz doa], proportzioan askoz geyo [gehiago] etxeetan egiten dena. E, zergatikan [zergatik], ba beno, sagardoa, sagardotegietako sagardoak batez ere hartu duen bidea ba askori ez zaiolako gustatzen. Sagardo hori, batez ere bideratuta dago ja kontsumo oso zabaletara, kaña bezala, ba barriketan saldu eta tabernetan kaña bezala emateko gas eta guzti, Ingalaterran eta Frantzian eta ohitura dagoen bezala, eta momentu honetan batez ere Espainiar estatuan zabaltzen ari den hemendikan [hemendik] , hemengo inbertsoreen eskutatikan [eskuetatik] zabaltzen ari den bide bat da, sagardoaren irtenbide bat. Baina horrek eskatzen du sagardo bat ahula, alkohol gutxirekin...
E: Hori da sagardotegietan ematen digutena...
A: Hori da. Hori da. Eta sagardotegiek hartu duten bidea. Eta nik uste jendeak nahiago duela ba,  ez garai bateko sagardo, beno ba, zoko gustuarekin edo barrika gustuarekin zena ezta?, baina bai sagardoa, ba, lodia, gorputz handikoa, kolore askokoa, azukre gehixo duna, [gehixeago duena], eta orduan alkohol gehixo [gehixeago] ematen duena, baina batez ere aho-sabaian beste, beste sentsazio batzuek uzten dittuna [dituena], ezta? Beno, hori nabarmen gora dihoa [doa]. Ikusi besterik ez dago,  ba beno, barrika, tolare, [dolare] eta antzeko trasteak saltzen diren tokietan, ba beno, zenbaterainoko negozioa, zenbat hazten ari da negozioa.
E: Esan beharko dena da baita ere bertako sagarrarekin egiten ari dela sagar asko, ezta?
A: Bai. Bai. Gehiena bai. Beno, aurten ikusiko dugu, e! Kalkulua da 20 bat milioi litrotara iristen baldin bagara, bota ezazu 30 milioi litro, oi, kilo sagar beharko genukeela. Hau da, e...
E: 30 zenbat...
A: Kilo eta erdi litro...
E: Hor galdu egin gara gu. 30...
A:  30 milioi kilo.
E: Eta zenbat gara gai gu ekoizteko.
A: Horrekin 20 milioi litro egingo genituzke.
E: Bai.
A: Orduan bota litro eta erdi behar dugula, oi, kilo eta erdi behar dugula litro bat egiteko. Ez dago hainbeste sagar hemen inondik inora. E, bota dezagun 8-10 bat milioi kilo sagar izango direla Euskal Herri guztian biltzeko modukoak. Beste 20 milioi kanpotik ekarri beharko ditugu: Asturias, Galizia, Txekia, Polonia, Hungaria, Normandia, Bretainia, edozein tokitan ezagunak dira Euskal Herriko sagar-erosleak.
E: Ekialdetik etortzen da sagar asko.
A: Asko eta gero eta gehiago. Gero eta merkeago topatzen ari direlako. Esku-lana ere hutsaren hurrengoa da, eta orduan ba, errazena eta merkeena.
E: Merkatuaren legeak.
               
                 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 4, 2006
Number: 309405
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:07:36
Number of visits: 4774