Docutec Card

Gripearen kontrako txertaketa-kanpaina

Urtero sasoi honetan bezala, gripearen aurkako txertaketa-kanpainari ekingo dio Osakidetzak. Pasatu den denboraldian, 2017an, ia 100 lagun hil ziren gripearen ondorioz eta ia 500 oso larri ingresatuta, tartean 4 haurdun.

Osasun-agintariek talde hauei batez ere gomendatzen die txertoa hartzea: 65 urtetik gorako pertsonei, gaixotasun kronikoak dituztenei eta haurdun dauden emakumeei.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Urteroko kontua da, baina ez horregatik garrantzi gutxikoa: gripea oraindik ere osasun publikorako arazorik nagusietakoa da. Pasa den denboraldian ia 100 lagun hil ziren gripearen ondorioz, eta ia 500 oso larri ingresatuta egon ziren, tartean 4 haurdun.
JON DARPON (OSASUN SAILBURUA). Eta aurten ere berriro errepikatuko dugu txertoa dela gripeari aurre egiteko prebentzio-bide nagusia.
ESATARIA. Badakizue: Osakidetzak txertoa hartzea biziki gomendatzen die 65 urtetik gorako pertsonei, gaixotasun kronikoa dutenei eta haurdun dauden emakumeei. Aurreko kanpainan talde hauen % 60k jaso zuten txertoa, eta aurten % 65era iristea litzateke helburua.
(erdarazko adierazpenak)
ESATARIA. Datorren asteazkenetik aurrera, ohiko osasun-zentroan txanda hartu besterik ez da egin behar.
JON DARPON. Euskadin ez da inor txertoa hartu gabe geratuko, gehiago behar badira erosi egingo ditugulako.
ESATARIA. Txertoa jarri behar duten erizainak babesteko, aurten biosegurtasuneko orratza izango dute. Datorrenari aurre egiteko, Osakidetzak kontinentzia-plan berezia jarri du abian eta 5.000 ohe inguru izango ditu prest eta 560 erreserban.
Baina gaixo-kopurua ahalik eta gutxiena izateko, gogoratu prebentzio-neurri modura komeni dela paperezko zapiak erabiltzea; eztula edo doministikua egitean ahoa edo sudurra besoarekin estaltzea eta eskuak sarritan garbitzea.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Oct 23, 2018
Number: 30580724
Source:
Duration: 00:01:28
Number of visits: 653