Docutec Card

Zer eragin izan du antisorgailua legeztatzeak?

Badira 40 urte antisorgailuak legeztatu zirela. Eta horrek gizartearen historian eta emakumeen bizitzan aparteko garrantzia izan du.

Arantxa Urretabizkaia idazleak eta Onintza Enbeita bertsolariak legeztatze horrek gizartera ekarri zituen aldaketak aztertu dituzte; batak zuzenean bizi izan zituen garai haiek eta besteak legeztatu ondorengoa ezagutu du. Antisorgailuek emakumeei eman zien askatasunaz eta aldi berean loturaz hitz egin dute, besteak beste.

Erreportaje osoa hemen entzun dezakezu.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Oso bestelako gai bati buruz hitz egin nahiko nuke zuekin. Urteurren bat gogoan hartuta gainera. Izan ere, 40 urte dira espainiar estatuan antisorgailu-pilula legeztatu zenetik. Urriaren 7 batez aldatu zen legea, eta ordura arte legezkoak ez ziren pilula haiek edonoren eskura geratu ziren, egun hartatik aurrera. Amaraunean bi belaunaldi zaudete hemen. Arantxa, zu gogoratzen zara garai honetaz, hau legeztatu zen garaiaz, pilulak legeztatu ziren garaiez?
ARANTXA URRETABIZKAIA.- Bai. Baina momentu hartan… Adibidez, 60aren hamarkadaren bukaera horretan ba bazeuden lekuetan sendagile batzuk, Donostian adibidez pare bat, eta joaten bazinen ematen zizuten errezeta. Ordaindu behar zenuen kontsulta. Eta emango zizun errezeta bat edo agian hiru, baina handik 3 hilabetetara berriz joan behar zenuen errezetaren bila eta horrek sortzen zuen merkatu beltzaren antzeko zer edo zer…
ESATARIA. -…zerbait.
ARANTXA URRETABIZKAIA. - Garai hartako antisorgailuak eta oraingoak oso desberdinak dira, bai dosiaren aldetik, bai osagaien aldetik. Baina gizartearen historian eta emakumeon historian aparteko garrantzia duen eta izan duen zerbait da, ze hortik aurrera erabakia norberarena zen, haurrak izan ala ez. Eta hori izan da emakumeon bizitza goitik behera aldatu duen zerbait.
ESATARIA.- Begira zer dioen entzule honek: “pilularen harira nire auzokoak orain 70 urte ditu, eta 4 seme-alaba. Azkeneko biak “no deseados”, horrela jartzen du, “no deseados” direla esan zidan. Garai hartan dirua zuena Londresera joaten zela, baina ez zuenak ahal zuen moduan ateratzen zituela seme-alabak aurrera. Pildora edo pilula eskura izan balu, bere bizitza beste modu batekoa izango zen”. 
ESATARIA.- Onintza, zu, berriz,
ONINTZA ENBEITA.- Bai.
ESATARIA.- … pilula legeztatutako garaian, bueno, pixka bat lehentxeago baina garai horretan, inguru horretan jaiotako zara, ezta? Betidanik ezagutu duzu…
ONINTZA ENBEITA.- Ez. Ondoren. Ondoren.
ESATARIA. Ondoren.
ONINTZA ENBEITA.- Urtebete beranduago. Egia da asko naturaldu dela pilularen erabilera, ezta? Gaur egun, akaso, zelan pasatu diren urteak eta zelan heldu garen beste eztabaida batera, ezta? Orain esaten dugu errazegi hartzen dela, ez dela begiratzen beste aukera batzuetan, eta abar, ezta? Nik bai esango nuke ba bere garaian daukan (sic) [zeukan] garrantzi guzti horrekin, batzuetan ahaztu egiten zaigula gaixotasunak eta bestelakoak ere badaudela eta horiek ezin direla antisorgailuekin konpondu, ezta? Pentsa ezazue, gaur egun erabaki propioz egiten dira emakume soltera batzuk ama…
ARANTXA URRETABIZKAIA.- Bi. Bi alde ditu kontu honek. Bat, pilula hartzea emakumearen ardura izan daiteke, eta har dezakezu zure bikoteak jakin gabe, eta hori makina bat aldiz gertatu da…
ONINTZA ENBEITA.- Bai.
ARANTXA URRETABIZKAIA.- … bikoteetan. Hori alde ona askatasunarekiko, baina ardura hori biona behar luke, ez?
ONINTZA ENBEITA. Bai…
ARANTXA URRETABIZKAIA.- Eta normalean ez da horrela.
ONINTZA ENBEITA.- Askotan…
ESATARIA. Hor datuak, datuak dio. Egia da pilulen kontsumoa behera egiten ari dela. Hori diote datuek, eta preserbatiboak askoz ere gehiago erabiltzen dira. ez dakit horren sentsazioa edo baduzun zuk Onintza.
ONINTZA ENBEITA.- Pues hori nire inguruan, eta nik esperientzia propioz eta, preserbatiboak jaun eta jabe dira, ez? Azkenean, lehen esan dudan moduan ulertu behar dugulako, pilularen helburua bat da, ezta?, haurdun ez gelditzea. Baina badaude beste gauza batzuk saihestu ezin dituenak… Orduan bueno, ba gauza askoz ere gehiago saihesten dira preserbatiboaren erabilerarekin, adibidez, ezta? Eta nik uste hori nahiko hedatuta dagoen ideia dela, ezta?
ARANTXA URRETABIZKAIA.- Ahaztu gabe emakume… antisorgailu horiek emakumeari dagozkionak dira…
ONINTZA ENBEITA.- Bai.
ARANTXA URRETABIZKAIA.- … baina ez da seguru asko kasualitatea zergatik ez dauden tamaina berean gizonentzakoak…
ESATARIA.- Gizonentzako antisorgailuak.
ONINTZA ENBEITA.- Hori da beste… Kontua da, ya gaur egun nik uste argi eduki behar dugula gauza bakoitzak, antisorgailu batzuek dituztela helburu batzuk eta beste batzuek beste gauza batzuetarako ere balio dutela. Eta gero esango nuke ginekologoarengana goazenean eta hilekoaren edozein desajusterekin, bai iruditzen zait errazegi errezetatzen dutela antisorgailua, ez? Eta orduan, beno, batzuetan badauka alde hori ere, ezta? Legeztatzeak igual, ba errazegi, inolako informaziorik gabe, ba ez dakit, desajuste (orekarik eza) hormonalak edo bestelako bigarren mailako eragin batzuk izan ditzakeela apenas abisatu gabe, ezta? Eta orduan nik uste dut ba gauza guzti horietan oreka bat aurkitu behar dela gaur egun.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 23, 2018
Number: 30580404
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:32
Number of visits: 591