Docutec Card

Orain dela 150 urte, Iparragirrek...

'Gernikako Arbola' lehenengoz Euskal Herrian Urkiolan kantatu zuen euskal poeta eta abeslariak, 1854an, San Antonio egunean.

 

lparragirrek 'Gernikako Arbola' egundo lehenengoz Euskal Herrian Urkiolan abestu ei zuen (Bizkaia). 1854an, San Antonio egunean, ekainaren 13an. Hortaz, orain dela 150 urte. Urteurren biribil hori ospatzeko, eki­taldi berezia antolatu du Gerediaga kultur elkarteak igande eguerdirako, San Antonio egu­nerako. Jakina, Urkiolan izango da.

Iparragirreren antzera, gitarra hartu eta Ur­kiolako Santutegiaren aurreko harri ospetsua­ren gainean kantatuko du Gontzal Mendibilek. Iparragirreren hiruzpalau kanta: Gazte gazte­tandikan, Zibilak esan naute, Hara nun diran eta Gernikako Arbola. Orain dela 150 urte ez zegoen mikrofonorik, baina aurten ipiniko du­te, lau haizeetara zabaldutako kantuen doinua eta ahalik eta jende gehienak kanta dezan. Izan ere, Urkiolan diren guztiek edo gehienek abestea da Gerediaga elkartearen helburua. «Gontzal Mendibilek abestu arreo, bera herritarren laguntzailea izatea nahiko genuke, eta, gainera, kanta ezagunak dira, asko kanta­tuak», azpimarratu digu Anton Mari Aldekoa-Otalorak, Gerediaga elkarteko kideak. Bera ar­duratu da, hain zuzen, ekitaldia antolatzeaz.

Iparragirrek 6.000 pertsona ingururen au­rrean abestu zuela nabarmendu digu Aldekoa­Otalorak. «Gaur egungo komunikabide barik ere zabaldu zen berria orduan. Badakigu San Antonio egunean jende asko batzen dena, bai­na... ». Aurten ere ahalik eta jende gehienaren parte-hartzearekin egin nahi dute ospakizuna. Ziurrenik, jende asko ibiliko da igandean Urkiolan, urtero-urtero hango eta hemengo herritar asko batzen delako San Antonio egunean.

12:00etako Meza Nagusiaren ostean hasiko da ekitaldia, ordu bata aldera. Iparragirreren kantak abestu ostean, hari buruzko pla­ka berriztatuta ipiniko dute Santutegiaren pa­reko harri ospetsuaren alboan. Harriaren ingu­rua ere harri landuarekin jantzi du Gerediaga elkarteak, dotore, Urkiolako eliztarren onespenarekin. «Batez ere, harriaren inguruan jen­dea erosoago ibiltzearren egin dugu», azaldu digu Aldekoa-Otalorak.

Horrela gogoratuko dute orain dela 150 ur­teko jazoera historikoa. Batez ere, ahozko tra­dizioak dioena aintzat hartura jakin dute ho­rren berri. «Ahozko tradizioaren arabera, Ur­kiolako Santutegian abade egon zen Don Be­nito Bizkarrak 1912-13an argitaratu zuen Ur­kiolako historiatxo batek dio Iparragirrek Gemikako Arbola egundo lehenengoz Euskal Herrian Urkiolan abestu zuela», zehaztu digu Gerediagako kideak. Dena dela, lparragirrek Gernikako Arbola lehenengoz Euskal Herritik kanpo abestu zuela azaldu digu. «Madrilgo San Luis kafetegian kantatu zuen, 1853an, Durangoko Juan Maria Blas de Altuna pianis­tarekin batera. 'Hori da kantua hori!', esan zu­ten entzuleek. Gainera, euskaldun asko nahi­ko burumakur zeuden orduan, karlistaldia gal­duta eta... ».

Apurka-apurka ospetsu egin zen abestia, eta, handik urtebetera, Urkiolan kan­tatu zuen. Garrantzi soziologiko eta sinboliko handiko kanta da, eta arin zabaldu zen Euskal Herrian. Arbola Euskal Herriaren sinbolotzat hartuta, Euskal Herriaren historia, oraina eta etorkizuna kantatzen ditu.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jun 8, 2004
Number: 30012
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1469