Docutec Card

Noor Daoud, gurpil gainean bidea irekitzen

Noor Daoud palestinarra Ekialde Hurbilean lehiatu den lehen emakume auto-gidaria da. Berdintasuna lortzeko borrokan ikur bihurtu da inguru hartako emakume askorentzat.

28 urteko emakume palestinarra pilotu gisa egiten ari den bidearen inguruko informazioa ematen digu bideoak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Mikel Ayestaran.- Kontzentratuta erabat lasterketa aurretik. Noor Daoudek Egiptoko Sharm el-Sheikh hiriko drifting txapelketan parte hartu du. Ekialde Hurbilean lehiaketetan aritzen den auto-gidari emakumezko bakarra da. Ikusleek zutik eman diote ongi etorria 28 urteko pilotu palestinarrari. Eskualde honetan beti gizonena izan den kirolean tabu bat apurtu du Noor-ek.
Noor Daoud.- Gizonen artean neska bakarra izateak arazorik ez diola ekarri azaldu du, eta pilotuek familia bat osatzen dutela dio. Zirkuituetan egindako lanari esker, besteen errespetua lortu du. Egiptoko lasterketan, baina, bigarren itzulian utzi behar izan du lehia, arazo mekanikoak direla eta.
Mikel Ayestaran.- Noor-ek dio kirol hau irekia dela eta Ekialde Hurbileko emakumeei parte hartzeko deia egin die ametsak betetzeko gai direla erakuts dezaten. Neska hau eredu bihurtu da berdintasuna lortzeko borroka oso zaila den Ekialde Hurbilean.
Berdintasuna lortzeko ikonotzat hartu dute emakume askok Noor Daoud. Eskualdeko zirkuituetan parte hartzen duen neska bakarra da eta bere ametsa da beste emakumeek berak irekitako bideari jarraitu diezaiotela.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 15, 2018
Number: 29597207
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 1:23
Number of visits: 702