Docutec Card

Laster robotek egingo dituzte lan gehienak

Orain arte zientzia-fikziozko kontuak zirenak badirudi hemendik gutxira egia bihurtzeko bidean direla. Star Wars eta antzeko filmetako robotak gure artean ditugu dagoeneko.

Roboten presentzia gero eta handiagoa da gure artean; lan-munduan, esaterako, gero eta lan-mota gehiago ari dira betetzen eta horrek kezka sortu du: lanpostuak kenduko ote dizkigute gizakioi ditxosozko tramankulu horiek?

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Zinemaren industriak munduaren amaiera iragarriz eman ditu urteak. Hain urrutira joan aurretik, teknologiak beste zalantza bat mahairatu du, eta epe motzera gainera: ea makinek lana kenduko diguten.
EMAKUMEZKOA. Iraultza guztiek ekartzen dute horrelako beldurra, eta horrelako amesgaiztoak: lanpostuak galduko dira… Guk diseinatzen ditugu robotak eta gure esku egongo da zenbateraino kentzen diguten tokia.
ESATARIA. Iraultza hori industrian zabaldu da batik bat. Altsasun, Jatorman enpresan, ondo dakite hori. Ingeniaria berritzaileetan nagusi dira.
GIZONEZKOA. Hercules-a robot antropomorfo bat, baina pisu handientzako soluzio bat, 3.000 kilotik gorako soluzioa. Momentu honetan ari gara hitz egiten asko, industria-maila honetan, industria 4.0. Orduan, robotaren tema aurrera doa.
ESATARIA. Munduko Ekonomia Foroaren arabera, hurrengo 7 urteetan, automatizazioaren ondorioz, 75 milioi lanpostu galduko dira. Baina behar berriak ere sortuko dira, eta horiek 123 milioi lanpostu berri sortuko dituzte. Alegia, suntsituko direnak baino lan gehiago irabaziko dira.
EMAKUMEZKOA. Perfilak aldatuko dira. Igual espezializatuagoa, ez horren lan soila, lan mekanikoa, baina berdin, beharrezkoa.
ESATARIA. Lan-eskaintza berrietara egokitzeko bidean, langileen erdiak prestakuntza-ikastaroak jaso beharko lituzkeela aurreikusten da.
GIZONEZKOA. Kontaminaziozko tokietan, gauza gehiena bota daitekeen gauza baten azpian… Lortzen dugu jendea hortik apartatzea. Produktuak askoz hobeak ateratzea, errepetibitatea handiagoa izatea, prezioz ere jaistea…
ESATARIA. Dena den, lana dagoen tokian ikasle nahikorik ez dagoela kexu dira.
EMAKUMEZKOA. Zientzia-fikzioari begiratzen badiogu, oso urruti iritsi gaitezke, ezta? Nik ez dakit errealitatean horren urrutira iritsiko garen, edo behintzat, nik ezagutuko dudan.
ESATARIA. Gaur egun, lan-ekintzen herena makinek egiten dute jada.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 15, 2018
Number: 29593982
Source:
Duration: 00:01:54
Number of visits: 1345