Docutec Card

Levi's prakak eta Euskal Herria

Levi's galtzek, jende askok ez badaki ere, Euskal Herriarekin lotura estua dute.

Kontuan izan gai honen inguruko 3. mailako ikastunitate bat duzuela, Lévi Strauss eta Levi's Strauss izenekoa. Hona hemen:

Lotutako Dokumentuak
Irakasleentzako dokumentu osoa ikusi
Ikasleentzako dokumento osoa ikusi

 

30 / 00.12.33

Transcription:[+] Transcription:[-]

Andoni Aizpuru.- Eta begira nolako edizioa atera duten, neurtua esaten zaion horietakoa, ezta? Ale neurtuak. Begira, gainera, praka batean ipini didate honako hau, Levi’s-ek atzean daraman etiketaren horrelako…bueno, grabazio moduko bat da. Baina jende askok ez dakiena da praka hauek Euskal Herriarekin lotura handi-handia dutela, bueno, eta beste hainbat datu, e? Horiek Iñaki Leturiak esango dizkizue.
Iñaki Leturia.- Levi’s-ak, lehenengo bakeroak, Levi Strauss izeneko negoziante judutar batek asmatu zituela esaten badizuet “Hori banekien” esango didazue, ziurrenik. Kalifornian, meatzariek lanerako erabiltzen zituzten, hori ere bai, ezta? Hau ez dakizuela? Asmatu zirenetik bi bilioi eta erdi galtza-pare saldu ditu marka ezin ezagunago honek. Alegia, asko. Eta, gainera, badakigu zer ari zareten orain pentsatzen edo aldamenekoari galdetzen: “Horietakoak egiteko oihala ez al zuten ba Bergaran egiten?”
Bada, bai, oihal horri denim deitzen zaio.
Bergara denim-aren euskal, are gehiago, Europako hiriburua, Tavex Algodonera San Antonio baita Europako denim ekoizlerik handiena. Denim zer den? Toile de Nimes, ez dakit horrela ahoskatzen den, hau da, bakeroak egiten diren betiko oihal urdina.
Eta, litekeena da, gainera, lehenengo Levi’s-ak Bergarako oihal urdinarekin, denim-arekin, egindakoak izatea. Litekeena diot frogarik ez dagoelako. Hau duela 160 urte gertatu baitzen, orain Tavex dena sortu zenean. Sortzaileetako bi Baionako bi judu ziren.
Manu Diaz.- Eta han biltzen ziren, bada, oihalgintzan edo textilean zebilen enpresari-gizon denak eta…eta han mugitzen zen asko Nimes-eko oihala era bai eta Levi Strauss zen judua ere bai eta hori badakigu, harremana zeukala Baionako azokarekin eta beharbada, han erosten zen oihala. Oihala Bergaran egina, beharbada. Beharbada…
I.L.- Beharbada, agian, auskalo… kontrakorik ez du inork frogatu orain arte, behintzat.
Gaur egun, beharbadarik ez. Levi’s eta gainontzeko marka gehienek erabiltzen duten denim-a bai dela Bergarakoa, Europan, behintzat.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
May 19, 2003
Number: 28709
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 0:02:38
Number of visits: 3407