Docutec Card

BAGOAZ! B1-40- Kutsadura

Amaia Errota aldizkariko bulegora hurbildu denean aspaldian ikusi ez duen Ibon lagunarekin egin du topo.

Lagunak Amaiari azaldu dionez, kutsadura-arazo bat dago bere auzoan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Hara!
IBON.— Kaixo!
AMAIA.— Aspaldiko, Ibon!
IBON.— Kaixo, Amaia!
AMAIA.—  Zer ari zara hemen?
IBON.— Ba zure bila etorri naiz aldizkarira, baina ez zeunden.
AMAIA.— Eta aspaldi zain?
IBON.— Ez, ez, hamar bat minutu; sarrerakoak esan dit laster etorriko zinela, eta hemen behean itxarotea erabaki dut.
AMAIA.— Zer gertatzen da?
IBON.— Ba… begira, gure etxe pareko errekako amuarrain guztiak hilda agertu ziren atzo gauean.
AMAIA.— Ez da posible! Nolatan?
IBON.— Ba ez dakigu seguru, ematen du norbaitek legez kanpoko isurketa bat egin duela. Izugarria izan da! Errekako ura horiz tindatu da.
AMAIA.— Baina Santa Marinako inguru horretan ez dago lantegirik, ezta?
IBON.— Ez, ez. Batere ez. Horrexegatik gaude harrituta.
AMAIA.— Nor izango zen?
IBON.— Ba ez dakigu, kamioi batetik edo likidoren bat botako zuten, eta akabo!
AMAIA.— Jo, Ibon, izugarria da, e! Zer nahi duzu nik egitea?
IBON.— Ba, ez dakit oso ondo. E, aldizkarian salatu edo…
AMAIA.— Jarri duzue salaketa?
IBON.— Bai, lehendabiziko gauza.
AMAIA.— Ondo. Guk berria eman dezakegu.
IBON.— Bai, tira, hori egunkari guztietan azalduko da bihar goizean.
AMAIA.— Orduan, nola nahi duzu laguntzea?
IBON.— Ez dakit… Gertatutakoa ikertu, beharbada…
AMAIA.— Ibon, nik, egia esan, lagundu nahiko nuke e; baina ez dakit, gure aldizkariak hor… Bueno, nik galdetuko dut eta kontatuko dizut, bai?
IBON.— Bai, tira, egiten dugun guztia ongi etorriko da... Baina izugarria izan da.
AMAIA.— Aiii… Ibon, eutsi, e! Ea lortzen dugun horrelakorik berriro ez gertatzea, bai? Bueno, eta orain erredakziora igoko naiz, presaka nabil eta. Deituko dizut.
IBON.— Bai, mila esker, Amaia!
AMAIA.— Animo!
IBON.— Bale ba, bai…
AMAIA.— Agur!
IBON.— Gero arte!
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

Sep 24, 2018
Number: 27342747
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:52
Number of visits: 370