Docutec Card

BAGOAZ! B1-39- Ezta erotuta ere!

Amaia, Izaro, Josu eta Antton Nafarroako IrriSarri Land parkera joan dira tirolinan ibiltzera.

Begiralearen azalpenak entzun ditu laukoteak isil-isilik. Izaro urduri jarri da eta jauzi egiteko duen beldurra erakutsi du.

Transcription:[+] Transcription:[-]

BEGIRALEA.— Egun on. Ongi etorri IrriSarri Landera. Orain, tirolinan jaisterakoan kontuan izan behar dituzuen bi gauzak azalduko dizkizuet. Eskuak polearen alde banatan jarri behar dituzue, zabalik, itxi gabe, eta belaunak gorputzaren kontra tolestuta. Eskuak zabalik, berriro diot, izan ere, itxi eta beherantz bultza egiten baduzue, abiadura galduko duzue, eta hori ez zaigu komeni. Poleak pastilla bat du, eta beherantz tira egiten baduzue, pastilla horrek kablea joko du. Horrek, noski, abiadura moteltzera eramango zaituzte, bizikletekin gertatzen den bezala. Beraz, eskuak zabalik eta aurrera begira, horrela. Eta behera iristen zaretenean, nire lankidea ikusiko duzue. Berari begiratu behar diozue, eta besoarekin horrela egiten badu, orduan bai, eskuak itxi eta beherantz tira egin behar duzue. Eta behean mantendu, askatu gabe. Aldiz, ez badu ezer egiten, zuek ere ez duzue ezer egin behar. Frenatzea bezain garrantzitsua baita ez frenatzea, ados? Eta azkenik, gozatu!

ETENA

JOSU.— Hori azalpen mordoa jauzitxo bat egiteko.
IZARO.— Eta, hala ere, niretzat ez dira nahikoak.
AMAIA.— Lasai, Izaro. Ezin da ezer gertatu, den-dena kontrolatuta dago. Txorakeriarik egiten ez badugu, erraza izango da.
ANTTON.— Izaro gaixoa! Beti izan die beldurra horrelako gauzei.
IZARO.— Antton, guapo asko zaude isil-isilik!
JOSU.— Tira, zein izango da lehendabizikoa? Zu, Izaro?
IZARO.— Ezta pentsatu ere!
AMAIA.— Ni, ni lehendabizikoa!
ANTTON.— Kontuz, Amaia.
IZARO.— A ze neba xelebrea: arrebari adarra jo eta gero, ez al zaigu ba, kezkatu, andregaiarekin?
JOSU.— Lasai, Izaro, ni askotan ibili naiz eta oso erraza da. Probatzen duzunean, berriz egin nahi izango duzu salto.
BEGIRALEA.— Hemendik lotuko dugu arnesa…
ANTTON.— Segurua izango da, ezta?
AMAIA.— Zer, Antton? Ez zara kakatia izango, ezta?
ANTTON.— Ni? Bai zera! Zu abiatu eta berehala abiatuko naiz ni.
IZARO.— Baina nola nahi duzue jauzi egitea? Sekulako altuera dago!
ANTTON.— Ez begiratu behera.
AMAIA.— Izaro, lasai. Begira, ni banoa. Zuk nik egiten dudana begiratu, eta berdin-berdin egin, e?
JOSU.— Ez zaizu ezer pasatuko.
BEGIRALEA.— Ez frenatu!

BEGIRALEA.— Bat, bi eta hiru!
JOSU.— Bai, e, une bat.
JOSU.— Orain jauzi egin nahi duzu?
IZARO.— Ez, ez dut jauzi egingo. Zoaz zu.
JOSU.— Ez da arriskutsua, benetan. Ez zaizu ezertxo ere gertatuko.
IZARO.— Ondo da… baina ez eman sustorik, e?
JOSU.— Ez, lasai, begiraleak lagunduko dizu.
BEGIRALEA.— Listo!
IZARO.— Kito?
BEGIRALEA.— Hankak gora, eta bazoaz!.
BEGIRALEA.— Bat, bi eta hiru!
JOSU.— Mila esker! Zer, ez da hain zaila izan, ezta?
IZARO.— Ez, baina begiak itxita egin dut bide osoa.
ANTTON.— Koldarra! Zer pasatuko zitzaizun, ba?
AMAIA.— Antton, ez egin errietarik, nahikoa izan du ausartzea.
IZARO.— Ai, mila esker, Amaia… Aizue, berriz egingo dugu?
JOSU.— Kar, kar, kar! Gustatu egin zaizu, ezta? Noski, goazen! Baina oraingoan begiak bisiguak bezala jarri, zabal-zabal!
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 24, 2018
Number: 27338459
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:29
Number of visits: 428