Docutec Card

Furgonetan bidaiatzearen abentura

Oporrak igarotzeko, gero eta jende gehiagok aukeratzen du furgonetan edo autokarabanan bidaiatzea, eta Euskal Herrian ere honelako jende ugari ikus dezakegu. Baina, zergatik ote da?

Furgozale horien adibide dira Oiartza Pampliega eta Marko Ganuza. Bikote honek furgonetan bidaiatzea bizitzeko modu bat bihurtu du, eta bizipen horiek jendearekin partekatu nahian www.furgobidaiak.eus ataria sortu zuten.

 

 Atari berezia da, eta bertan bisitatu dituzten lekuetako gastronomiaren, egin daitezkeen planen eta beste hainbat xehetasun praktikoren berri ematen dute.

Faktoriako elkarrizketa osoa hemen entzun dezakezu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA 1. Oiartza Pampliega eta Marko Ganuza, egun on eta ongi etorri bioi:
MARKO. Egun on.
KAZETARIA 1. Bueno, zuek irratsaio bat duzue Radio Viajera irrati horretan. Eta zuek bertan irratsaio bat egiten duzue astean behin…
MARKO. Bai. Programa bat dugu eta bueno, guk hitz egiten dugu ba gure… Guk bidaiatzen dugu furgonetarekin. Eta orduan ba horri buruz hitz egiten dugu gure programan.
KAZETARIA 1. Furgonetarekin bidaiatzen duzue?
KAZETARIA 2.  Bai. Horixe da. Eta guk kuriositate bat daukagu beste ezertan hasi aurretik, e?, Oiartza eta Marko. Zergatik gustatzen zaizkigu horrenbeste, hemen Euskal Herrian, bidaiatzeko eta aisialdirako furgonetak?
OIARTZA. Nik uste dut hemen badagoela zaletasun berezia mendiarekiko, naturarekiko… Mendizale asko dugu inguruan. Jendeari gustatzen zaio naturara hurbiltzea. Hori izan daiteke arrazoi nagusienetako bat. Baina gero ere egia da, eta beste leku batzuetan aipatu digutena da, guk ingurugiro, ingurune, ingurune berezia dugula. Furgoneta hartu eta handik minutu gutxira aurkitzen dugu hondartza edo aurkitzen dugu mendia. Eta topatzen dugu natura berehala. Eta hori beste leku batzuetan ez da…
KAZETARIA 1. Ezinezkoa da, ezta?
OIARTZA. Ez. Ez da hain berehalako, ez da hain, hain azkar topatzen.
KAZETARIA 1. Web-gune bat ere baduzue.
BIBAK. Bai.
KAZETARIA 1. Furgobidaiak.eus izeneko web-gunea. Hori zuek kudeatzen duzue. Eta bertan kontatzen dituzue zuen bidaia horiek, furgonetan egiten dituzuenak. Zuena zer da?: furgoneta batean bidaiatzen duen familia baten historia?
MARKO. Bai. Hori da. Kontatzen dugu, ba gure esperientziak furgonetarekin. Bueno, Oiartza eta biok gara, eta gero gure seme, semetxoa, Eneko, 7 urtekoa… eta kontatzen digu, kontatzen dugu, ba hori, ba nora joaten garen, ze lekutara, ze leku ikusten dugun… Informazioa jartzen dugu, non egin dugun lo.
KAZETARIA 1. Furgobidaiak.eus-en topa ditzakegu planak hiri horiek eta leku horiek guztiak furgonetaz bisitatu ahal izateko? Eta pentsatzen dut aholkuak ere emango dituzuela, ezta?
OIARTZA. Bai.
KAZETARIA 1.. Non aparkatu furgoneta?
OIARTZA. Bai. Eta bestela, bidaia luzeetan ere bai, beti saiatzen gara atal bat argitaratzen zuzenean horretaz edo espreski (espresuki) horretaz hitz egiten duena. Ba, adibidez, Poloniara orain joan garenean, edo Aste Santuan Ingalaterran egon garenean, bai beti idazten dugu Ingalaterrara joateko edo Ingalaterran bisitatzeko ba guri, zer jakin behar den edo jakin beharrekoak, ezta? Hori pixka bat mahai gainean jartzea edo…
KAZETARIA 1. Gertatu zaizue norabaitera joan eta aparkalekurik ez izatea eta bueltan itzuli behar izatea, adibidez?
OIARTZA. Ba begira, bai. Adibidez, aipatuko dugu, ba Ingalaterra. Ingalaterran ezinezkoa da, bueno, bideak oso estuak dira ipar, Jesus, hegoaldean. Ibili ginen, ibili gara aurten, Aste Santuan. Eta, adibidez, kanpinetatik kanpo lo egitea ezinezkoa zen, debekatuta zegoen eta isuna jartzen zuten.
KAZETARIA 2. Eta herrialde-paradisua? Furgonetaz eta oro har, karabanaz joateko bat aukeratu beharko bazenute?
OIARTZA. Bai, Grezia…
MARKO. Nik Grezia aukeratuko nuke. Bai.
OIARTZA. Bai.
KAZETARIA 1. Zalantzarik gabe.
MARKO. Bai.
KAZETARIA 1. Biak [biok] esan duzue… Zergatik Grezia?
OIARTZA . Bueno, nik uste han bizi daitekeelako furgonetero guztiok buruan dugun askatasun bete-bete hori. Aparkatzen duzun ia nahi duzun lekuan. Ez dago masifikatuta.
KAZETARIA 1. Beraz, Greziara joan beharko genuke.
MARKO. Bai.
KAZETARIA 2. Furgonetaz bidaiatzera.
MARKO. Eta ikusten ari gara ba Gorka, ba mundua beste begi batzuekin ikusteko aukera ematen duela, ezta?, furgonetak.


 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 14, 2018
Number: 26362223
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:28
Number of visits: 1696