Docutec Card

Ikasle-pisua ala unibertsitateko egoitza?

Unibertsitateko ikasle askok pisua partekatzen dute beste ikasle batzuekin ikasturtean zehar. Beste batzuek, berriz, unibertsitateko ikastetxe nagusian hartzen dute ostatu.

Pisu partekatua eta unibertsitateko egoitza: bi aukera horien inguruko informazioa ematen digu bideo honek.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA.- Iraila hasiera, eta campusetako iragarki-oholetan telefono zenbakiak berantiarrenak erakarri nahian dabiltza. Ostatua topatzea da unibertsitateko ikasleen lehen etxeko lana.
IKASLEA 1.- E, begiratu, ari naiz bilatzen pisua urte berrirako, ikasturte berrirako…
LANGILEA 1.-. ... Bada hori ikasita, bada, ondoen etorriko zaiona da, bada, pisu bat bilatzea Bilbo inguruan.
KAZETARIA.- Aritzek EHUko ostatu-zerbitzuaren bitartez egin zuen, ikasleei etxea bilatzen laguntzen dien zerbitzua.
ARITZ.- Bada, lehengo urtean egon nintzen ikastetxe nagusian, Unamunon, eta bada, aurten, bada, aldaketa, bada, prezio aldetik(an), bada, alde handia dagoelako, eta askatasuna ere bada, ez dakit, bizitza guztia zoaz etxean sartuta, ez dakit zer, eta pixka bat maduratzeko (heltzeko), maduratzeko (heltzeko) eta balio du.
KAZETARIA.- Unibertsitarioen %80k nahiago dute etxea partekatu. Gainerako %20ak ikastetxe nagusi edo egoitzetara doaz.
LANGILEA 1.- Estimatzen da 500-600 euroko gastua daukazula jada pisu batean. Erresidentzia? Segun eta ze erresidentzia mota eta segun eta ze gela mota daukazun, bada, izan daitezke, bada, 600 euro, bada garestiena ibiliko da 1.000 eurotan gutxi gorabehera.
KAZETARIA.- EHUko ostatu-zerbitzuak, bere egoitzetan bakarrik ez, beste ikastetxeetan eta pisu partikularretan ere bilatzen ditu oheak. Euskal hiriburuen artean Donostia da alokairurik garestiena duena eta pisu bat topatzeko zailtasun handienak dituen hiria.
IKASLEA 2.- Donostiara ikastera nator eta pisu baten bila nentorren.
LANGILEA 2.- Ikasleentzako pisu bat. Bale, eseri. Geratzen zaigu bat Erronda kalean, hementxe, Grosen. Aukera izango genuen, nahi baldin baduzu, gelditu eta etxea bertan ikusteko. Merkeena bilatuko genuena izango litzateke, nik uste, 800 euro; bai da zonalde bastante inkomodoan (deserosoan) eta etxea, komentatzen dizudan bezala, igual azkenengo erreforma egin da orain dela urte bastante, eta gero beste batzuk daude baita (ere), bada, 1.200, 1.400.
KAZETARIA.- Pisu turistikoen fenomenoak prezioak igoarazi ditu. Hori bai, udal ordenantzak ondorioak izan ditu gazte hauentzat.
LANGILEA 2.- Azkenean, turistikotik(an) asko geratu dira lizentzia gabe, eta bai, egia da, merkatura atera direla.
KAZETARIA.- Maleten iritsiera etengabea da egoitzetan ere. Gutxienen aukera izan arren, lehen urteko ikasleen lehentasuna dira. Hola, egun on!
LANGILEA 3.- Hola, egun on! 220 plaza ditugu. Aurten booma izan da, erdiak berritu du.
KAZETARIA.- Egoitza beteta dago. Adrianentzat bere bigarren etxea da.
ADRIAN.- Hirugarren urtea dut jada egoitzan. Oso erosoa da, kanpusaren ondoan dagoelako. Gainera, aukera bikaina da, norberak bere gela izan arren, inguruan beste 200 kide ditugulako. Pisuetan, berriz, zure betiko lagun-taldea duzu, soilik.
KAZETARIA.- Pisu partekatu baten antzekoa, baina tamaina handian.
LANGILEA 3.- Unibertsitate-egoitza batera etortzeak duen abantaila nagusia lasaitasuna da. Edozer gertatzen zaizula, arduradunen bat dago laguntzeko. Gero, askok, pisuetara alde egiten dute, baina hemen ezagututako lagunekin.
KAZETARIA.- Pisua edo egoitza, gero eta gehiago gurasoen esku dagoen erabakia, euren seme-alaben etorkizunerako inguru onenaren bila.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 13, 2018
Number: 26306575
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 3:25
Number of visits: 1271