Docutec Card

Grafenoaren etorkizunaz

Elhuyar Fundazioko Teknopolis saio honetan, Amaia Zurutuza, Grapheneako zuzendari zientifikoa, da protagonista. Bere ikertzaile-bizitzako azken urteak grafenoa ikertzen eta ekoizten eman ditu.

 

Material berri honen ezaugarriak zein diren azalduko digu Amaia Zurutuzak, Iñaki Leturiak egindako elkarrizketan.

Elkarrizketa osorik hemen duzu entzungai.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Iñaki Leturia.- Amaia, dokumentatu naizela ikus dezazun, gustatu zitzaidan behin elkarrizketa batean esan zenuena, ezta? “Arkatzez idazten genuenean grafenoa sortzen ari garela”. Nolabait, ezta?
Amaia Zurutuza.- Bai!
I.L.- Polita da irudi poetiko hori, ezta?
A.z.- Bai, azkenean, grafenoaren historiak igual pixka bat, poesia pixka bat badauka eta ere bai dauka analogia esan duzunarena, bada, idazten gabiltzanean (gabilzenean) arkatzarekin, bada, puntatxoak irteten direnean, puntatxoko horretako (horietako) bat grafenoa izan leikeela (daitekeela). Eta azkenean horrela topatu zen benetan 2004an.
I.L.- Txiripa, serendipia esaten zaio, ez? hitz formalago bat da, baina izan zen horixe, zorte hutsa, ez?
A.Z.- Bai.
I.L.- Grafenoaren aurkikuntza bi mila eta …?
A.Z.- Lauan.
I.L.- Lauan, ezta? Gogoratuko dugu nola aurkitu zuten?
A.Z.- Bai! Bada, esaten dabe (dute), rumorea (zurrumurrua) da izan zela ostiral arratsaldeko esperimentu bat, pixka bat bada bueno, aspertuta edo “zer egingo dugu gaur” eta normalean egiten zerena (zutena) zen bada, grafitoaren azala garbitzen, grafito-azal hori aztertzeko. Eta arratsalde horretan okurritu jakoen (zitzaien), bueno, goazen begiratzera zer ari garen botatzen zakarrontzira. Eta hasi ziren begiratzen eta horrela topatu zeben (zuten) grafeno-geruza bat.
I.L.- Txiripa, ezta? jolasean ari ziren. Jolasak nora eraman dezakeen zientzialari bat.
Zuk grafenoarekin egiten duzu lan, ezta?
A.Z.- Bai.
I.L.- Da zure lehengaia, grafenoa sortu egiten duzu, ezta?
A.Z.- Bai, horixe! Guk Graphenean sortzen dugu grafenoa edo ekoiztu egiten dugu, era ezberdinetan edo forma ezberdinetan, bada, saltzeko zientzialariei mundu osoan. Bada, bai akademian edo unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo ere bai industrian. Azkenean, enpresetako ikerlariek ere ikerketa egiten dabe (dute), grafenoaren arabera, esango dugu.
Esataria.- Karbonoa da material askoren oinarria, grafitoarena edo grafenoarena, esaterako. Grafitoa milaka karbono-xaflaz osatuta dago eta horietako bakoitzari grafeno esaten zaio. Geruza bakoitzak atomo bateko lodiera du, xafla fin eta dentsoa da eta bi dimentsio izatea da bere bereizgarri nagusia.
Material hau osatzeko, karbono-atomoak lotura kobalente bidez lotzen dira, egitura hexagonal bat eratuz.
Grafenoa berehala egin zen ezagun zituen propietateengatik, ia-ia miragarria zela zabaldu zen.
I.L.- Zerk egiten du, ze ezaugarrik egiten dute grafenoa horrelako material miresgarria, mirarizkoa ez dakit, baina… horrelako aukeran ematen dituena.
A.Z.- Niretzat bai.
I.L.- Bai, ezta?
A.Z.- Bai.
I.L.- Ze ezaugarri ditu?
A.Z.- Bada, ezaugarri igual garrantzitsuena da azkenean elektroiak eta hutsak (karga elektronikoak, esango ginuan (genuen/genuke), oso azkar mugitzen dira grafenoan, grafenoak daukan estruktura onagatik, ez? Hori… karbono-atomo hexagonalak, hibridazioa, eta abar. Eta elektroiak oso azkar mugitzen dira material honetan. Eta horrek bilakatzen du material oso berezia. Dauka banda-hutsartea zero bezala, ez dauka banda-hutsarterik, orduan, semimetal bat bezala da. Orduan, oso material berezia da. Beste bi ezaugarri igual aipatzeko da: hain-hain mehea da, azkenean zuk aipatzen zenuen folioa baino milioi bat aldiz meheagoa.
I.L.- Milioi bat ez, da bi dimentsio aipatzen dira, hor…
A.Z.- Hori da.
I.L.- Horrelako tamainan, bi dimentsio dauzkala esatea onargarria da.
A.Z.- Bai, bai, guztiz. Orduan, beste bi ezaugarri izango ziren, da hain-hain mehea, bada, oso malgua bezala da eta gardena gehi dauka elektroiak oso azkar mugitzen direna. Orduan, horrek oso… bada, propietate bereziak dira material batendako (batentzat).
I.L.- Guk beti, kazetariok, bada, ez dakit, aplikazioak eskatzen ditugu berehala, ezta? Gaur egun badira aplikazioak dagoeneko grafenoa oinarri dutenak?
A.Z.- Benetako-benetakoak igual ez. Esan geinke (genezake) igual komertzialki, bada, adibidez, Djokovic-en erraketa, Head-ek dauka erraketa bat grafenoa daukana eta Djokovic-ek esaten du horrela, bada, hobeto… baina…
I.L.- Marketina izango da, ezta?.
A.Z.- Marketin, hori, hori, hori… eta bai uste dut bizikleta bat atera dabela (dutela) grafenoarekin, kayak bat… baina horrelako adibide txikiak…
I.L.- Saltzeko…ez dakit…
A.Z.- Gehiago saltzeko.
I.L.- Hitz polita da grafenoa. Hala ere, zuek esan duzue zuek laborategiei saltzen diezue, ezta? Grafenoa.
A.Z.- Bai. Hori da, ikerketa egiteko. Horregatik, guk esaten dugu azkenean aplikazio industrialak oraindik ez direla heldu.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Sep 11, 2018
Number: 26215018
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 05:13
Number of visits: 1390