Docutec Card

Oteizaren erakustaldia

Oteizaren 7 eskulturaren deskribapen laburrak.

Oteizaren eskultura: esferaren desokupazioaEsferaren desokupazioa. Sorta bateko pieza bat da argazkikoa. Esfera perfektuak bezain garrantzitsuak dira sortzean egiten diren ez-perfektuak.

Oteizaren eskultura: MikelatsMikelats eta atarrabi. Artistaren hastapeneko sormen garaikoa da obra hau (1935), amerikar eskulturekiko lilura zuen arokoa.

Oteizaren eskultura: KutxakKutxak. Kuboaren eta laukiaren artean egiten dituen jokoak, materia beteak hustuz sortzen dituen formen bilduma.

Oteizaren eskultura: Omenaldia Malevitx-iOmenaldia Malevitx-i. 1957an egin zuen eskultura hau Oteizak. Honekin batera beste 87 eskultura ikus daitezke erakusgune berrian.

Emakume burua. burdinazko pieza ageri da gunearen erdi-erdian. Hartan barna aretoa erakusten du argazkiak.

Oteizaren eskultura: Apostoluen buruakApostoluen buruak. Brontzean egindako irudiak dira. Arantzazuko santutegirako eginak. Irudiak hustuz lortzen ditu aurpegi formak.

Oteizaren eskultura: Unitate hirukoitz arinaUnitate hirukoitz arina. Oteiza erakusketa ikustera joan zenean aurrean gelditu, eta hunkiturik, musu eman zion.

 

 

 

Interesatzen zaizu

  • Oteiza

    Oteiza

    1908ko urriaren 21ean jaio zen Orioko Endaia etxean eta 2003ko apirilaren 9an hil zen Donostian Jorge Oteiza eskultorea. Bere heriotz egunean emandako irratsaioko atala duzu entzungai.

    Oteiza
  • Jorge Oteiza

    Jorge Oteiza

    Jorge Oteizaren bizitzaren urrats nagusien berri izango dugu bideo honen bidez: haurtzaroa, Argentina, Arantzazuko apostoluak, Quousque Tandem...

    Jorge Oteiza
 
 

Comments
Login for comment

B1
Dec 19, 2000
Number: 26170
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2380