Docutec Card

BAGOAZ! B1-38- Lanean

Antton aroztegian dago. Bezero batekin hitz egingo du telefonoz.

Azken orduko aldaketa batengatik beste dei bat egin beharko du Anttonek.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ANTTON.— (…) Bai, bai, ondo. Krisia pasatzen hasi da eta lan askotxo izaten ari gara azkeneko bolada honetan.
BEZEROA OFF.— Ondo dago hori. Bueno, Antton, deitu dizut egindako eskariarekin presa daukadalako.
ANTTON.— Zer eskari? A! Epeleko etxean lurra jartzea, ezta?
BEZEROA OFF.— Bai, gizona! Datorren astean jarri behar nuen parket hori? Ba lan hori aurreratu egin behar dugu eta aste honetan egin, astelehenean margolariak sartuko direlako.
ANTTON.— Ba ez da erraza izango, baina saiatuko gara. Esan dizudan bezala, lanez gainezka gabiltza.
BEZEROA OFF.— Antton, bezeroak eskatu digu aurreratzeko eta ezin dugu kale egin, lan pila bat ekartzen digu.
ANTTON.— Ados, ostegunerako prest egongo da, egon lasai.
BEZEROA OFF.— Mila esker.
ANTTON.— Bai, aio!

ETENA

ANTTON.— Joxe?
JOXE.— Bai.
ANTTON.— Antton naiz. Zer moduz?
JOXE.— Zer behar duzu?
ANTTON.— Aizu, ostegunerako eskatu nizun egurrezko lurra, gogoratzen duzu?
JOXE.— Bai, prestatzen ari gara.
ANTTON.— Ba biharko behar dut; neurrira moztu eta egokitzeko bi egun behar ditut-eta.
JOXE.— Motel, eraikitzaile horiek estu dabiltza, ezta?
ANTTON.— Bai, motel, eta lan asko ematen digutenez, ba konplitu egin behar.
JOXE.— Zaude lasai, Antton! Gaur arratsaldean jasoko duzu.
ANTTON.— Primeran! Eskerrik asko, gizona. Afari bat zor dizut.
JOXE.— Kobratuko dizut, ez pentsa!
ANTTON.— Bai. Aio!
JOXE.— Aio!
ANTTON.— Beti berdin!
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 5, 2018
Number: 25978139
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:56
Number of visits: 548