Docutec Card

Kafea, bizia luzatzeko

Ona al da kafea hartzea, edo kaltegarria da? Itziar Andueza nutrizionista kafeaz eta teaz mintzatu da: mota desberdinak, onurak eta arriskuak aipatu ditu.

Kafea, kafe kafeinagabea, tea…. Zer da hobea osasunarentzat? Guztiek antzerako propietateak dituztela entzungo dugu Faktoria saioko entzungai honetan.
Gorka Otaegik Itziar Andueza dietistarekin izandako solasaldia osorik entzun nahi baduzu, egin klik hemen.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Gorka Otaegi.- Kafeak bizitza luzatzen du; kontuz kafearekin, tentsioa dantzan jartzen duelako; kafea edaten baduzu, ez duzu lorik egingo gauean, ez duzu begirik bilduko; kafea hartzen baduzu, adiago, kontzentratuago, egon ahal izango duzu lanean. Itziar, jarri iezaguzu, mesedez, argi pixka bat, behar dugu eta….
Itziar Andueza.- Bai, bai.
Gorka Otaegi.- ….. eta jakin nahi dugu ea kafeak zein onura dituen, zein arrisku, baldin badauzka, zenbat hartu behar dugun, eta… nola hartzea komeni den kafe hori.
Itziar Andueza.- Bai, bueno, lehendabiziko, igual, aipatu kafe motak, ez? E, kafea bi espezie ezberdinetatik dator, bat Coffea Robusta deitzen dena, eta bertzea (bestea) Arábica. Orduan, ezagunena eta merkeena, adibidez, ostatuetan eta supermerkatuetan aurkitzen duguna Robusta da, ehunekoaren laurogeita hamabosta Robusta izenekoa, eta hau (honek) kafeina hiru aldiz gehiago du Arabicarekin konparatuz. Bertzea (bestea), Arabica, garestiagoa eta pixka bat bereziagoa da.
E, eta gero, erretze-prozesuaren arabera ere sailkatzen ahal ditugu ez? Hor arautu dezakegu kafea naturala dena, bertze (beste) bat torrefacto (torrefaktua) eta bertzea (bestea) mezcla (nahasketa) edo jartzen duena, ez? Normalean hoberena naturala izanen da, propietate aldetik eta, e, hoberena.
Gorka Otaegi.- Kafeina berez ona al da? Edo txarra al da?
Itziar Andueza.- Ona da, bai. Hor kontutan hartu behar da, bada, lehenago hasi zaren bezala, adibidez, tentsioa altua dugunean, haurdunaldian, edo horrelako momentuetan, agian, kontuz ibili, baina bertzela (bestela) kafeinak propietate onak ditu, bai.
Gorka Otaegi.- Deskafeinatua hobe?
Itziar Andueza.- Propietate aldetik, berdinak. Aipatu behar ditugun onura horiek ez dira bakarrik kafeinagatik, ez dago…
Gorka Otaegi.- Kafeina kentzeko ez diote inolako….
Itziar Andueza.- Ez, beti…
Gorka Otaegi.- …..substantzia kimikorik gehitzen.
Itziar Andueza.- Normalean ez. Bai kafeina pixka bat izaten du beti, bertzerik (besterik) ez.
Gorka Otaegi.- Bueno, beraz, kafeak bizitza luzatzen du, Itziar?
Itziar Andueza.- Ba… hori dio, macro estudio (makro-azterketa) bat egin dute…. Emaitzek diotenez, bada, bai, bizitza luzatzen du, eritasun kardiobaskularrak gutxitu, eta sistema digestiboa (digestio-sistema) hobetzen duela ere adierazten dute. Kafeak mila baino gehiago substantzia kimikoak ditu konposizioan, eta hauetako aunitz (asko) antioxidanteak (antioxidatzaileak) dira; antioxidante (antioxidatzaile) hauek polifenolak izenekoak, eta honen propietateak dira onuragarriak. Eta erran (esan) dugun bezala, bada hori bai, propietate hauek bai kafeina duen kafean, baita deskafeinatuan ere agertzen dira.
Gorka Otaegi.- Beraz, kafea gustuko dutenek beldurrik gabe har dezakete?
Itziar Andueza.- Printzipioz bai, hiru eta bost kafeen inguruan elikadura osasuntsu baten sartzen ahal da.
Gorka Otaegi.- Egunean?
Itziar Andueza.- Egunean.
Gorka Otaegi.- Teari buruz ere galdetu nahiko nizuke. Jende askok tea nahiago izaten du.
Itziar Andueza.- Hemen, kafea bezala, printzipioz bai, ez dago arazorik, osasun aldetik biak onak dira. Bai, nerbioen aldetik eta estomakan (urdailean) arazoak dituenarentzat, batez ere, hobe dugu tea aukeratu kafea baino, baina propietate aldetik biak onak dira. Hemen desberdintasuna da kafea eta tearen artean, adibidez, kafea (kafeak) erreakzio eta reflejua (erreflexua), reflejuaren (erreflexuaren) kapazidadea (gaitasuna) hobetzen du, eta monotonoak edo errepikatzen diren aktibitateetan normalean lagungarriagoa da. Baina tea, ordez, bada, ingurua aztertzeko, behatzeko kapazitaterako-eta (gaitasunerako) hobeagoa; eta ikasteko momentutan, printzipioz, biek lagunduko dute atentzioan eta errendimenduan, baina nerbioak eta estresa dugun momentutan, agian hobe tea aukeratzea.
Gorka Otaegi.- Eta gero, teen artean ere badago hor aukera desberdina, ezta?
Itziar Andueza.- Bai.
Gorka Otaegi.- Daude…, te zuria dago, berdea, gorria, beltza. Te guztiek balio dute eta dituzte propietate berberak, ala?
Itziar Andueza.- Printzipioz antzekoak, zeren denak landare berdinetik (beretik) heldu dira, denak camellia sinensis izeneko landaretik heldu dira, baina fermentazio (hartzidura) eta hostoen idortzeko prozesuaren arabera, bada, sailkapena aldatzen da. Hemen, e, adibidez, kafeina kantitatea aldatzen da, te zuria gutxiena duena izanen da, gero berdea, ondotik gorria, eta azkenengoa beltza. Beltza izanen zen (izango litzateke) kafearen sustituto (ordezko) antzekoa, ez? Estimulazioa nahi dugunean. Printzipioz te zuria eta berdea minbiziaren prebentzioan, hortzetako karieetan, antioxidantea (antioxidatzailea), e, bihotzeko eritasunen prebentzioan, defentsak igotzeko, kolesterola, guzti honentzat (honentzat guztiarentzat) osasun aldetik, adibidez, propietate hobeagoak izanen zituen (izango lituzke) zuriak edo berdeak.
Gero te gorria dago. Te gorria erabiltzen da gehiago, bada, digestibo prozesutan (digestio prozesutan), bueno, diuretiko bezala, grasa (gantza) gutxitzen laguntzen du. Hau, kafeina pixka bat gehiago daukanez, normalean pisua galtzeko lagungarriagoa izaten da.
Gorka Otaegi.- Aktibatu egiten gaituelako, ezta?
Itziar Andueza.- Hori da, hori da. Eta ja, azkenik, bada, te beltza erran (esan) dugunez. Te beltza, gustua, bueno, nik gustukoa dut, baina gustua fuertea da, eta estimulante (estimulatzaile) bezala hoberena izanen zen (izango litzateke).
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 4, 2018
Number: 25934530
Source:
Dialect:
  • Batua
  • Nafarrera
Duration: 4:51
Number of visits: 1729