Docutec Card

Jon Arretxe

Jon Arretxe bidaiaria eta idazleak bidaiak zergatik eta nola egiten dituen azalduko digu bideoan.

10. zinta/ 02.48.48

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria: Jon Arretxe da gure gaurko solasalditxora gonbidatu dugun laguna. Euskal Filologian doktorea, Heziketa Fisikoan lizentziatua, irakaslea izana, ikaslea ere dena, eta idazlea. Bederatzi liburu kaleratuak ditu jada eta ez edonolako liburuak gainera, bere bidaietatik atereak baitira liburu hauek, munduan barrena egin dituen bidaietatik atereak. Hala al da, Jon?

Jon Arretxe: Bai, kasu gehienetan bai, liburu gehienak bidaietako esperientzietatik idatzita edo oinarrituta dagoz, behintzat esperientzia horietan; beste bizpahiru ez, baina gehienak bai.

E.: Hainbat gauza esan dugu zure inguruan: abenturazalea, bidaiaria, irakaslea, ikaslea… Zer da zehazki Jon Arretxe?

J. A.: Bueno, bizitzaz gozatzen dakien pertsona bat, beharbada. Hor gauza asko aipatu dituzu. Batzuekin konforme nago, beste batzuekin ez hain konforme.

E.: Ea, zeintzuekin ez zaude hain konforme?

J. A.: Ba “abenturazale” hori… hori da gehiegi gustatzen ez jatan berba bat ez? Ze abentura izan leike mila gauza, niretzako hor mundua ezagutzea eta hortik zehar ibiltzea bazterrak ikusten… hori ez da abentura, hori da gozamena, e? Gero, bueno, irakaslea… irakaslea izan nintzen, baina ez ez jatan larregi gustatu eta orduan itzi egin neban.

E.: Albo batera utzi zenuen lan hori, ez?

J. A.: Hori da, eta ikaslea beti izan naz; apur bat lotsagarria da nire adinagaz oraindino ikaslea izatea, estudiantea izatea, baina hor jarraitzen dot.

E.: Inoiz ez diogu utzi behar ikasteari, ez?

J. A.: Bueno, ikasi beti ikasten da, estudiatu, estudiatu… igual ja hori…

E.: Hori beste kontu bat da, ez? Bueno, ba, bidaia ugari egin dituzu, nik ez dakit buruan zerrenda eramango duzun edo ba ote dakizun zenbat herrialdetan izan zaren, ze hainbat eta hainbat dira…

J. A.: Ez dodaz kontatu. Egon naz gehien bat Asian, Afrikan, Hegoamerikan bere apur bat, baina ez dodaz kontatu herrialdeak.

E.: Bueno, esan dituzunak, Txina, Nepal, Siberia, Mali, Sumatra,  Tailandia… bueno, zerrenda amaigabea da, lagunok. Hainbeste toki bisitatu ahal izateko pentsatzen dut oso gazterik hasiko zinela bidaiatzen, ez?

J. A.: Bai, begitu, zorte ona eduki neban eta hamezortzi urtegaz hasi nintzen dirua irabazten, eta orduan, diru hori zer edo zertan gastatu behar, ez neukan bizio handirik hemen, nik ez neukan beste batzuen zaletasuna ba kotxea erosteko edo ez dakit zer erosteko, eta orduan esan neban: “Ba bidaiak egingo ditut, mundua ezagutzen hasiko naz”. Eta ia-ia konturatu barik horrek engantxatu egin ninduen eta jarraitu dot gitxi gorabehera urtean behin bidaiatxo bat egiten.

E.: Jon, zure tentazioak bidaiak dira, ez? Zenbat diru behar izaten duzu horrelako bidaia luzeak egiteko?

J. A.: Ba jenteak uste dauen baino askoz bere gitxiago. Neuk, e? Holango bidaietan gastatu leike nahi dan guztia eta gehiago.

E.: Baina diru gutxiagorekin ere egin daitezke?

J. A.: Bai, bai, holango bidaietan lortzen baduzu hegazkin-txartel merkea, sasoi altuenean-edo ez bazoaz, nahiko merke lortu leikez txartel horrek; gero, hango bizimodua merkea izaten da, bueno, hangoa esaten dogunean, “hirugarren mundu” deitzen dugun horretan, leku askotan, Asiako leku asko-askotan 1.000 pezetagaz adibidez egin leike egun osoko gastua, gosaldu, bazkaldu, afaldu, lo egin… eta sobratu egiten da dirua.

E.: Eta beste toki batzutan 1.000 pezetarekin ia-ia diruduna izango zara ez?  Ze hemen “lehenengo mundua” deritzogun honetan, egia esan, kontsumismoak janda bizi gara, ezta, ez dago hor dudarik, baina hirugarren mundua edo Hegoaldeko lurraldeetan-eta, hor toki batzuetan behintzat kontsumismoa ezagutu ere ez dute egiten, ezta?

J. A.: Ez, nik ezagutu dodaz lekuak ba… dirurik bere ez daukienak, dirurik erabiltzen ez dabenak.

E.: Amazonian, adibidez?

J. A.: Amazonia aldean, adibidez, hor ikusten diren indio horrek ba ez dauke dirurik, ez dabe erabiltzen dirua, urteten dabe egunero ehizan edo arrantzan, harrapatzen dabena jan egiten dabe, ezer harrapatzen ez badabe ez dabe jaten, gero basoko fruitu batzuk batu, eta ikusten dozu zelango arropak janzten dabezan.

E.: Zu zeu ere denboralditxo bat egon zinen horrelako indioekin bizitzen, ez, pobladu-edo batean?

J. A.: Bai, leku bitan, lehenengo Mundurukogaz egon nintzen, buruak ebakitzen ebezan indio batzukaz (lehen, orain ja ez, e?) eta gero Purina indioakaz beste hamabost bat egun eman nituen guretzako, gure moduko jende biziotsuarentzat eta txarto ohituta gaudenontzat nahiko bizimodu gogorra da.

E.: Han ez dago dendarik eguneroko janaria erosteko?

J. A.: Qué va! Holango herri txikitxoetan ez dago dendarik, ez da erabiltzen dirurik, ez dago ezer. Baten batek basoan harrapatzen badau orein handi bat egiten dauena da zatitu eta senideei emon eta gero…

E.: Gose pixka bat ere pasatu omen zenuen, ez, bidaia horretan edo egonaldi horretan?

J. A.: Bai, gose handia, hamar kilo galdu nituen hor egun batzuetan, eta gehienetan goseagaitik izan zen, ze han, ba lehen esan dodana, zer edo zer harrapatzen bada jaten da, eta ez bada ezer harrapatzen, igual egun horretan ez da ezer jaten.

E.: Jo, ba gogorra izango da, ez, horrelako herrialde batetan hiru hilabete esan duzu, ez, gutxi gorabehera pasatu eta gero hona bueltatzera, eta berriro hemengo bizimodura ohitzera, ez?

J. A.: Bai, hemen bizio gehiegi daukagu, behar den baino askoz gehiago, ze hemen etxera ailegatu, hozkailua ireki eta dena bizioz beteta aurkitzen dozu.

E.: Janez beteta?

J. A.: Beste leku askotan arroz platerkada bat eukitea egunero ja nahikoa da, ez?

E.: Arroz platerkada bat erosteko, noski, dirua behar da, eta nik jakin badakit zuk dirua oso toki bitxitan gordetzen duzula, ez?

J. A.: Bai, batzuetan bai, batzuetan bizikletaz ibili nazenean aprobetxatu ditut txoko-moko guztiak, eta dirua gurpilen barruan ezkutatuta, edo jarlekuaren tutuan, edo erreminten artean edo… segun zer arriskutsuak ziren lekuak, segun zer arrisku zegoen lapurretak egoteko-eta.

 
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Dec 31, 1969
Number: 25915
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Batua
Duration: 0:06:30
Number of visits: 3741