Docutec Card

Siestaren on-gaitzak

Siestaren inguruko ohiturak aipatzen ditu lehenik. Hainbat gizartetan aldeko eta bestetan kontrako jarrerak baitaude. Osasun aldetik ikusita bere onurak aztertzen ditu.

JABIER AGIRRE

Lanarekiko zaletasunik handiena duten herrialdeetan ere (Japonian eta Estatu Batuetan, adib.) konturatu dira siesta edo biaoak badituela bere abantailak, eta duela gutxi arte "alferren" kontua besterik ez zena, ezinbesteko atsedenaldi bihurtu da osasuna hobetzeko, umore ona mantentzeko eta infartuaren arrískua murrizteko.

Zeri esaten diogu siesta?
Siesta hitza, eta horrela esaten zaio jatorduen osteko nagikeria eta Iogura-aldiari, jatorriz latina da: erromatarren seigarren ordutik ("sexta") datorrela dirudi. Euskaraz BIAGO, BIAO hitzak aurkitu ditut hiztegietan, baina nire ustez nekez kenduko diotela maileguari ui-te luzez irabazitako bere lekua.

Siesta ohitura eta asmakizun espainoltzat hartu izan da betidanik; herrialde garatuagoetara elkartu ahal izateko ahaztu edo baztertu beharrekotzat. Baina besterik uste izan bada ere, siesta ez da alferkeri zeinu hutsa, eta ezin lotu daiteke besterik gabe jatordu ugariekin ere. Loaldiaren eta begiraren erritmo biologikoak aztertu nahian egindako hainbat ikerketak ondotxo frogatu dute giza gorputzak berezko joera duela arratsaldeko aurreneko orduetan logura-aldi horiek jasateko.

Ikerketen berri emanez

Gorputzak siesta edo "lo egiteko" beharra duela lehenengo aldiz 1986. urtean frogatu zen, Bostongo Fisiologia Zirkadianoko Institutuko Scott Campbell irakasleak eta Munich-eko Max Planck Institutuko Ioaldi-ikertzaileek siesta denboraldi biologikoekin lotua dagoela erakutsi zutenean.

Siesta egiteko unerik aproposena gaueko loaldia amaitu eta handik zortzi-hamabi ordura hasten da. Beraz, gaueko l2etan oheratu eta goizeko 7etan jaikitzen den pertsonak arratsaldeko 4ak aldera sentituko du lo egiteko premia.

Baina azken urteotako ikerketek beste gauza bat ere frogatu dute: jatorduen ondoren lo egiteak ezaugarri terapeutiko ezin hobeak dauzka; digestioa hobetzeaz gain, infartua prebenitzeko ere mesedegarria izaten baita. Ordu-erdiko siestatxoa egunero egiteak, % 30 murrizten omen du gaixotasun koronarioak izateko probabilitatea. Eta hori zergatik? Atsedenaldi horri esker, gastu kardiakoa eta tentsio arteriala jaitsi egiten direlako.

Siesta, bestalde gizarte garatuek sortu edo eragiten dituzten estres eta urduritasunen aurkako antidoto egokia da, eta baita orenka psikologikoa bere puntuan mantentzeko neurria ere; lan-ordutegi gogorrak dituzten pertsonentzat batez ere. Zientzialariak bat datoz siesta ondoren garunak hobeto funtzionatzen duela, bizkortasun mentala handiagoa dela, erreflexuak gorantz egin eta umoreak ere hobera egiten dela esanda.

Siestaren onurak, dena den, galdu egiten dira luzeegia baldin bada. Gorputzarentzat eragin mesedegarriak izan ditzan eta gaueko loaldia nahas ez dezan, siestak 30-90 minutu bitartekoa izan behar luke, Ottawa-ko Unibertsitatean neurologiako irakasle den Broughton doktoreak azpimarratu duenez.

Siesta egiteko unerik aproposena gaueko loaldia amaitu eta handik zortzi-hamabi ordura hasten da. Beraz, gaueko l2etan oheratu eta goizeko 7etan jaikitzen den pertsonak arratsaldeko 4ak aldera sentituko du lo egiteko premia.

65 urtetik gorako pertsonak dira siestazaleenak. Eta arratsaldeko tsedenaldi horiei esker lortzen du jubilatuen erdiak, gutxi gora-behera, egunero zortzi ordu baino gehiago lo egitea.

Komunitate autonomoen arabera, katalanak omen dira Espainia osoan lo gutxien egiten duten biztanleak; euskaldunak, ordea, lotienak omen gara, Neurofisiologia Klinikoko azken Kongresu Nazionalean adierazitako datuen arabera.

Aurreko guztiaz gain, gaur egun siesta errentagarritzat ere hartzen da. Ohitura hori atsegin izan eta praktikatzen dutenak ez dira nagiak; ezta alferrak ere. Eta horren adibiderik argiena Japonia aldean ikus daiteke; lanerako hain amorratua den gizarte horretan ere gomendatzen baita lanean errendimendu hobea izateko siestatxo bat egitea. Izan ere, zenbait enpresa europar eta japoniarrek bulego bereziak prestatu dituzte beren langileentzat, lo-kuluxkatxoak egin ditzaten, horrelako baten ondotik produktibitateak % 20 gora egiten duela ikusi ondoren.

Siestaren etsairik handiena hala ere, progresoa edo aurrerapena da. Herria industrializatzen den neurrian, bertako biztanleek usadio horri uko egiten diote pixkanaka, arratsaldeko ordutegiak beste era batera banatu eta antolatzen direlako. Espainian, adibidez, biztanleen %10 inguru besterik ez da ohitura osasuntsu hori praktikatzen duena.

Bretainia Handiko lehen ministro izandako Winston Churchill izan zen siestari buruzko uste txar asko eta asko apurtu zituena; Bigarren Mundu Gerran "indarberritzeko" egunero-egunero siesta egiten zuela aitortu baitzuen.

Salvador Dali-k bestetik, siesta egiteaz gain bere etxean biltzen zuren gonbidatuak bazkaldu ondoren atseden hartzera erretira zitezen behartzen zituen. Artista katalan horrek egiten omen zuen, bestalde, siestarik laburrena, zeren kafea hartzea bukatu ondoren lo geratzen baitzen mahaian kutxarila eskuan zuela, plateraren gainera erortzen zitzaion arte. Orduan, zaratak behar adina lo egin zuela adierazten zion.

Literaturako Nobel sana jaso duen azken espainola ere, Camilo Jose Cela, siestazale porrokatua da. Eta berak dioenez, siesta klasikoen zalea omen da, "pijama, aitagurea, pixontzi eta guzti" egiten duelako.

Siestak bere fama eta ospe txarra galdu du. Ongi eginda (hau da, inoiz ez ordu t'erditik gorakoa), erlaxatu, atseden eman eta infartu-arriskua murriztu egíten du.

Napoleon Bonaparte, Thomas Alba Edison, Victor Hugo, Benjamin Franklin, Margaret Thatcher, George Bush, Jacques Chirac, ... eta beste zenbait pertsona ezagun dira siestazaleen zerrenda osatzen duten pertsonaietako batzuk. Bitxikeria gisa, Bartzelonako Joko Olinpikoetan Fermin Cacho atletak 1.500 metroko lasterketa korritu aurretik siestatxo bat egin zuela... eta urrezko domina irabazi zuela esan daiteke.

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 31, 1994
Number: 25713
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2016