Docutec Card

Mugatik gertu

Sidneyko joko olinpikoen inguruan egindako artikulua. Kirol markak hobetzerik ba ote dagoen aztertu duen ikerketa baten berri du artikuluak.

Hemen ditugu Sydneyko joko olinpikoak eta zuetako asko gaupasa ederrak egiten ari zarete telebista aurrean. Izan ere, ba al da gure artean TV-ball baino kirol arrakastatsuagorik?

Kirolariek beti bilatu dute markak gainditzea. Dena den, joera hau areagotu egin da azken bi hamarkadetan, eta batez ere, 8Oko hamarkadaren bukaeran eta 9Okoaren hasieran. Horra hor datuak: 1972 joko olinpikoetan, 40 marka hautsi ziren bitartean, Seulen, 1988an, 75ra igo zen kopurua.

Zergatik hautsi dira errazago markak azken boladan? Arrazoi nagusia, zalantzarik gabe, zientzian egindako aurrerapenak dira. Zientzialarien ikerketen ondorioz, kirolarien prestakuntza eta teknikak aldatu egin dira. 1968an Dick Fosburyk altura jauzia lehenengoz bizkarrez egin zuenetik hona, esaterako, markak bata bestearen atzetik hautsi dira. Zientzialariek ehun metroko korrikalariek giharrak indartu behar dituzteLa ondorioztatu dute.

Materialen hobekuntzak ere badu zeresana. Pertikak, adibidez, karbono zuntzez egiten dira orain eta beraz, askoz sendoagoak eta malguagoak dira. Azkenik, bada zenbait hobekuntzen atzean doping-areen itzala ikusten duenik ere. Duela Lau urte, Frantziako Zientzia ikerkuntza Zentroak kirolariak noraino irits daitezkeen aztertu zuen. ikerketaren emaitzak ikusita, kiroL askotan gizakiaren mugetatik oso gertu dabiltza kirolariak eta ondorioz, hemendik aurrera nekez lortuko dute marka berriak ezartzea. Azken joko olinpikoetan, Atlantan, 12 marka besterik ez ziren gainditu. Hau askoz nabariagoa da gizonezkoen artean. Emakumeek, ordea, egungo markak hausteko aukera handiagoa dute eta are gehiago, gizonezkoen marketara hurbiltzeko ere bai.

Zenbat marka berri ikusiko ditugu Sydneyen? Auskalo, gizakiak behin baino gehiagotan zur eta lur utzi baititu zientzialariak.

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 14, 2000
Number: 25671
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1382