Docutec Card

Kontzentrazio arazorik?

6 aholku labur kontzentrazio arazoak dituztenentzat.

Ikasteko,  lan egiteko edo beste ezertarako konzentrazio arazoak badituzu, hona hemen hainbat aholku, lan orduei ahalik eta etekin handien ateratzeko.

1.  ORDURIK ONENA  AUKERATU
Komenigarria da, lan egiteko edo ikasteko, egunero ordutegi bera izatea. Sen-baitek etekin handiagoa lortzen dute goizean lan eginda eta beste batzuek, aldiz, arratsalde-gauean. Dena den, kontzentraziorako ordurik onenak honako hauek dira: 8:OOetatik 12:OOetara eta arratsaldean 19:OOetatik aurrera.

2.    ATSEDENA HARTU
Noizbehinka lana utzi eta etenak egin behar dira. Hobe da atseden laburrak egitea maiztasun handiarekin, gutxi eta luzeak egitea baino. Ordu erdiro edo hiru ordu laurdenero bost minutuko tartea hartzea egokiena izango litzateke.

3.    HELBURUAK JARRI
Egunero lanean edo ikasten hasi baino lehen, helburu batzuk jarrizkiozu zure buruari. Hasi kontzentrazio behar handiena eskatzen duten gaiak lantzen eta gainerakoak bukaerarako utzi, nekatuta zaudenerako, alegia.

4.    LEKU EGOKIA BILATU
Toki erosoan lan egin behar da, baina ez du erosoegi izan behar, ordea. Argiak zuria edo urdinxka izan behar du, gutxiago nekatzen du eta. Tenperatura ere garrantzitsua da, 20 gradu ingurukoa da onena.

5.    KONTUZ KAFEAREKIN
Kafea bizigarria da eta logurari aurre egiteko erabil daiteke. Dena den, nekatuta egonez gero, antsietatea sor dezake. Gauza bera gerta daiteke tabakoarekin.

6.    MUSIKA KLASIKOA
Musika lagungarria izaten da kontzentrazioa lortzeko. Hala ere, ez du edozein musikak balio. Musika klasikoa edota letrarik gabekoa oso ona da. Kantu ezagunak edota letradunak aukeratzen baditugu, berriz, kontrakoa lortuko dugu.

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 14, 2000
Number: 25670
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 1420