Docutec Card

Kukua

Dokumental honetan, kuku-kumea, bere bizitza aurrera ateratzeko ahaleginean, habian dauden gainontzeko txitak akabatu beharrean dago.

6.zinta /02.34.59

Transcription:[+] Transcription:[-]

Bizitzan, geneek eta senak agintzen dutenean, umeak ere helduak bezain maltzurrak izaten dira.
Lezkari arruntaren habia honetan kuku-kume bat dago. Engainatutako ama tranpati bat ari da hazten, tranpati hiltzaile bat.
Kuku-kumeak lekua hartuko du, senak aginduta, eta bertan geratuko da engainua bukatu arte.
Lezkari arruntak moko bat zabalik besterik ez du ikusten habian eta ez daki oso bestelako espeziea ari dela hazten.
Kumea amaordea halako bi egiten bada ere, lezkari arruntak hura hazten jarraituko du.
Lezkari arruntak kumeak elikatuz pasatzen baitu bizitzaren korrontea, belaunaldi batetik bestera.
Kukuak, berriz, zirkuitu hori moztuta lortuko du bizirautea.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

  • Date : 2013/08/22
Flash Playerren azken bertsioarekin probatu beharko zenuke, ondo ikusten baita bideoa. Mila esker zure iruzkinagatik.
  • Date : 2013/07/03
Entzun egiten da. Ikusi ez.
Showing 2 results.
B1
Oct 1, 2000
Number: 25647
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 0:01:30
Number of visits: 9355